(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasunbideko eta Osakidetzako medikuek Bortzirietako herritarren historia klinikoetarako sarbide partekatua izango dute
asteazkena, 2013.eko azaroak 6


Informazio-hutsuneak saihesteko da, lehen mailako arreta Nafarroako osasun-zentroetan ematen delako eta arreta espezializatua Irungo ospitalean.


Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, hitzarmena sinatu du, Bortzirietako inguruko biztanleen historia klinikoak Nafarroako medikuen sare publikoak eta Euskal Autonomia Erkidegokoak kontsulta ditzaten. Izan ere, Osasunbidek lehen mailako arreta ematen die, baina arreta espezializatua Irungo Bidasoa Eskualdeko Ospitalean jasotzen dute, Osakidetzaren eskutik.

Lesakako oinarrizko barrutiko 8.486 biztanle barne hartzen dira adostutako hitzarmenean, Bera, Lesaka, Etxalar, Igantzi eta Arantza herrietakoak. Orain arte, pazientea arduratzen zen txostenak erakunde batetik bestera eramateaz eta, ondoren, agiriak eskaneatu behar izaten ziren historia klinikoan gordetzeko. Urrats horiek, batzuetan, ez ziren behar bezala betetzen, beraz, osasunaren alorreko profesionalek informazio-hutsuneak izaten zituzten, eta horrek erabiltzaileei arreta egokia ematea eragozten zuen.

Osasunbideko eta Osakidetzako historia klinikoak erabat informatizatuta, profesionalek bi erakundeetako txostenak ordenagailu bidez eskura ditzakete tresna informatiko bat erabilita.  Txostenak partekatzeko neurria laster Juan José Rubio Osasunbideko zuzendari-kudeatzaileak eta Jon Etxeberria Cruz Osakidetzako zuzendari nagusiak sinatuko duten lankidetza-hitzarmenaren bidez arautuko da.

Irungo Bidasoa Eskualdeko Ospitalea, 1989an ireki zutenetik, Lesakako oinarrizko barrutiko biztanleek arreta espezializatua jasotzeko duten zentro bakarra da. Gertutasun geografikoak eta errepideen loturek Bortzirietako biztanleek ohituraz Osakidetzaren osasun-baliabideetara jotzea ekarri dute. Zehazki, aipatutako zentroak barne-medikuntza, traumatologia, endokrinologia, ginekologia eta beste zenbait espezialitatetako arreta ematen du. Onkologia eta kardiologia bezalako espezialitateetarako Donostian artatzen dituzte Bortzirietako biztanleak, Irungo zentroan ez baita espezialitate horien arreta ematen. Bestalde, buruko osasunaren kasuan, Nafarroako Ospitalegunera joaten dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa