(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak neurriz kanpoko jarduerak dituzten eta lehia bidegabean aritzen diren enpresei espedienteak egiteko gaitasuna izango du

asteazkena, 2013.eko azaroak 6


Gaur egun estatuari dagokio eskumena, Lehiaren Batzorde Nazionalaren bidez.


Transcripción textual del video

Nafarroak lehia defendatzeko egitekoak hartuko ditu bere gain, esate baterako, Nafarroako enpresak kolusiozko jokabide zein neurriz kanpoko jardunak izan, edo lehia bidegabean aritzeagatik espedienteak egingo ditu. Orain arte, eskumena estatuari egokitu izan zaio, Lehiaren Batzorde Nazionalaren bidez (LBN).

Nafarroako Gobernuak gaurko saioan jakin du eskumen horiek bere gain hartzeko prozedura hasi dela. Prozedura laster amaituko da, Foru Komunitatearen eta LBNren arteko lankidetza-hitzarmena sinatzen denean.

Nafarroak lehia defendatzeko egitekoak hartuko ditu bere gain, esate baterako, Nafarroako enpresak kolusiozko jokabide zein neurriz kanpoko jardunak izan, edo lehia bidegabean aritzeagatik espedienteak egingo ditu. Orain arte, eskumena estatuari egokitu izan zaio, Lehiaren Batzorde Nazionalaren bidez (LBN).

Nafarroako Gobernuak gaurko saioan jakin du eskumen horiek bere gain hartzeko prozedura hasi dela. Prozedura laster amaituko da, Foru Komunitatearen eta LBNren arteko lankidetza-hitzarmena sinatzen denean.

Alor horretako zereginak Gizarte Politiketako Departamentuko Kontsumo eta Arbitraje Zerbitzuak burutuko ditu, baina ez da langile-zerrenda handituko.

Hala, Nafarroak, debekatuta dauden jokabideen susmoak daudenean, espedienteak bideratu eta kasuan kasuko zigorra proposatu ahal izango du; ondoren, LBNk proposamena berretsiko du.   Horren ostean, Foru Komunitateak ezarritako zigorrak betetzen direla ziurtatuko du. Gainera, Foru Komunitateko merkatuan lehia bideragarria sustatu ahal izango du, besteak beste, sektore ekonomikoetako araudia liberalizatzeko, aldatzeko edo desarauketa gauzatzeko proposamenak eginda.

Alor honetan lanean ari diren erakundeen azken helburua da kontsumitzaileak babestu eta horiei mesede egitea, lehia askea baita herritarrek haien premia eta gustuetara egokitzen den onena aukeratu eta uneoro kalitate-prezio erlaziorik onena lortu ahal izateko bermerik onena. Lehia egoteak esan nahi du enpresek lehiatzeko eskubidea izateaz gain, horretarako betebeharra ere badutela. Horrexegatik, inguru lehiakorra izanez gero, enpresek produktuen eta zerbitzuen kalitatea eta prezioak hobetzen dituzte.

Azken urteetan, LBNk autoeskolei, harrobiei eta okindegiei ireki dizkie espedienteak eta ezarri dizkie zigorrak Nafarroan.

Egitekoak 

Egiteko berriak Kontsumo Zerbitzuaren Lehia Ikuskatu, Sustatu eta Defendatzeko Bulegoak egingo ditu.

Besteak beste, honako hauek dira azpimarratzekoak:

1.- Espedienteak hasi eta bideratzea Lehiaren Defentsako Legean ezarritako debekaturiko eta baimenduriko akordio eta jardunen alorreko jardunbideei jarraiki.

2.- Bideraturiko espedienteak Lehiaren Batzorde Nazionalera bidaltzea, bertan ebatz ditzaten.

3- LBNk egiten dituen ebazpenak gauzatu eta betetzen direla ziurtatzea.

4.- Ikuskaritza-lanak egitea.

5.- Egitekoen alorrean, beste autonomia-erkidegoetako eta Estatuko Administrazio Orokorreko organismo izenkideekin lankidetzan aritzea.

6..- Foru Komunitateko merkatuan lehia bideragarria sustatzea, honako jarduera hauen bidez bereziki:

a) Lehiaren alorreko ikerketa-lan eta azterlanak sustatu eta burutzea.

b) Sektoreei buruzko txosten orokorrak egitea, hala dagokionean, araudia liberalizatu, aldatu edo desarauketa egiteko proposamenen bidez.

c) Aldizkako txostenak egitea, sektore publikoaren jarduerari buruz eta, zehazki, arauzko araudiak aplikatzeagatik sortutako merkatuetan lehia bideragarri mantentzea eragozten duten egoerei buruz.

d) Txosten orokor edo zehatzak egitea laguntza publikoek merkatuen lehia bideragarrian duten eraginaren inguruan.

e) Administrazio Publikoei proposamenak bidaltzea euren jarduerek lehia bideragarriari ezarritako oztopoak aldatu edo kentzeko, baita, hala gertatzen denean, merkatuetako lehia mantendu edo berrezartzera bideraturiko gainerako neurriak ere.

7.- Kontzentrazio ekonomikoei buruzko txostena bidaltzea, LBNk hala eskatzean.

8.- Nafarroako Foru Komunitatearen eremuko lehia defendatzeari loturiko gaiei buruzko organo aholku-emaile gisa jardutea.

Zigorrak

Lehiaren Defentsako Legearen 63. artikuluaren arabera, ezartzen diren zigorrak enpresaren negozio-bolumenaren % 10 artekoak izan daitezke.

Zigortutako jarduereten esku hartzen duten enpresetako zuzendaritza-organoetako kideek 60.000 eurora arteko isunak jaso ditzakete.

Kaltetuek merkataritza-arloko jurisdikzioaren aurrean demanda ditzakete enpresak, izandako jokabideagatik, eta jokabide urratzaileak eragindako kalte-galerak ordaintzeko betebeharra izan dezakete.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa