Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Erakundeak 31. osoko kontseilua egin du, datozen urteetarako ardatz nagusiak ezartzeko.
Transcripción textual del video
Nafarroak Pirinioetako Lan Elkartearen lehendakaritza eman dio Andorrako Printzerriari, lurralde mugakideen arteko lankidetza-erakundeko agintaritzan bi urtez egon ondoren. Hala, lehendakaritza txandakakoa izanik, Pirinioetako herrialdeak izango du 2013-2015 urteetan erakundearen agintaritza.
Lehendakaritza aldatzeko ekitaldia PLEren 31. osoko kontseiluaren barruan egin da ostegun honetan, Iruñeko Baluarte jauregian.
PLE-ren presidentzia aldatzeko ekitaldia.
(
irudia handitu
)
Nafarroak Pirinioetako Lan Elkartearen lehendakaritza eman dio Andorrako Printzerriari, lurralde mugakideen arteko lankidetza-erakundeko agintaritzan bi urtez egon ondoren. Hala, lehendakaritza txandakakoa izanik, Pirinioetako herrialdeak izango du 2013-2015 urteetan erakundearen agintaritza.
Lehendakaritza aldatzeko ekitaldia PLEren 31. osoko kontseiluaren barruan egin da ostegun honetan, Iruñeko Baluarte jauregian. 350 partaide izan dira bertan, besteak beste, erakundea osatzen duten eskualdeetako agintariak.
Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariaz gain, Luisa Fernanda Rudi eta Iñigo Urkullu Aragoiko eta Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakariak, Gilbert Saboya Andorrako Kanpo Arazoetako ministroa eta Francesc Homs i Molist Kataluniako Lehendakaritzako kontseilaria ere ekitaldian izan dira. Frantziari dagokionez, Akitania eta Midi-Pyrénées Eskualde Kontseiluetako lehendakariordeek parte hartu dute topaketan, François Maitia eta Marc Carballido lehendakariordeek, hurrenez hurren.
2014-2020 denboraldirako ardatz nagusiak
Bileran, baterako adierazpena adostu da: agintariek krisi ekonomikoan egon arren lankidetzaren kultura indartzeko nahia adierazi dute, eta 2014-2020 denboraldirako lankidetza-programaren ardatz nagusiak jasotzen ditu.
Sei ardatz nagusiek honako helburu hauek dituzte: ikerketa, garapen teknologikoa eta berrikuntza sustatzea; enplegu iraunkorra, laneko mugikortasuna eta lehia indartzea; ingurumena babestea eta baliabideen erabilera iraunkorra sustatzea; klima-aldaketara egokitzea eta dituen ondorioen arriskuak prebenitzea; garraio iraunkorra ezartzen laguntzea eta oinarrizko azpiegiturak hobetzea; eta gizartearen parte hartzea sustatzea.
PLE osatzen duten herrialdeetako ordezkariak.
(
irudia handitu
)
Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak adierazi duenez, helburua "pertsonen ongizatearen alde batera lan egitea" eta "mugarik gabeko Europa eraikitzen jarraitzea" da.
Ildo horretatik, Andorraren ordezkariak, erakundearen lehendakaritza hartu berri duenak, PLE osatzen duten "lurralde guztiak elkartzearen" garrantzia azpimarratu du.
Bileran, agintariek "positiboki" baloratu dute Espainiak eta Frantziak PLEren hautagaitzari eman dioten babesa, Europako Batzordeak hura izenda dezan 2014-2020 denboraldiko mugaz gaindiko lankidetza-programa kudeatzeko agintari.
Halaber, egungo programa (2007-2013ko Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko Lurralde Lankidetzaren Programa Eragilea. POCTEFA) gauzatu den moduari buruzko balantze positiboa egin dute, aurten amaitzen baita. Denboraldi horretan, PLEk 168 milioi euroren Europako funtsak kudeatu ditu mugaz gaindiko 133 lankidetza-proiektu burutzeko. 226,8 milioi euro baino gehiagoko inbentsioa egin da azkenean.
Azkenik, Nafarroak PLEren agintari izan denean egin duen lana eskertu da.
Bi bilera
Aldibereko bi bilera egin dira. Alde batetik, lehendakarien urteroko bilera egin da, mugaz gaindiko lankidetza-erakundea osatzen duten eskualdeetako agintariena.
Beste alde batetik, lurralde-lankidetzaren iraganeko, oraingo eta etorkizuneko aukerei buruzko lan-saioa egin da. Zehazki, 2007 eta 2013 artean egindako Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko Lurralde Lankidetzaren Programa Eragilearen balantzea aurkeztu (POCTEFA) eta datozen sei urteetako lankidetzari buruzko Europar Batasunaren estrategia jakinarazi da.
Amaitzeko, bertaratu diren guztiak partaide izan dituen osoko bilera egin da. Bertan, eztabaidatutako gaien berri eman da eta erakundearen lehendakaritza aldatu da.
Halaber, PLEren Gazteria saria banatu da, 10.000 eurokoa. Aurten, "Los oficios de las estaciones transpirenaicas" (euskaraz, "Pirinioetan zeharreko estazioetako lanbideak") proiektuaren sustatzaileek irabazi dute saria, gazteak Pirinioetako eski-estazio eta estazio termalekin erlazionatutako lanetarako prestatzea helburu duen proiektua garatzeagatik. Ekimena Ariègeko (Midi-Pyrénées) Lycée des Métiers Joseph Marie Jacquard lizeoarena izan da, eta Aragoiko 3 kideren laguntza izan du: Pedrolako Siglo XXI BHI, Alcañizko Bajo Aragón BHI eta Huescako Innovación Pirámide LHko Ikastetxe Integratu Publikoa.
Saioa amaitzeko, POCTEFA "Pirineos de Circo" proiektua eratzen dutenek (euskaraz, "Zirkua Pirinioetan") emanaldia eskaini dute. Mendikatearen bi aldeetako hamar kide elkartzen ditu zirkuko artea dinamizatzeko helburuarekin.
Pirinioetako Lan Elkartea
Pirinioetako Lan Elkartea 1983an sortu zen Pirinioetako inguruari lurralde mugakideen arteko lankidetza-egitura emateko, Europako beste muga batzuetan daudenen antzekoa.
Erakundea honako eskualde hauek osatzen dute: Espainiako estatuan Nafarroak, Euskal Autonomia Erkidegoak, Aragoik eta Kataluniak; Frantziako estatuan Akitania, Midi-Pyrénées eta Languedoc-Roussillon eskualdeek; eta Andorrako Printzerriak.
PLEren helburu nagusia Pirinioetako mendigunea garatzen laguntzea da, dituen erronkak kontuan hartu, ondasunak babestu eta lurraldeen arteko lankidetza sustatuta.
2005ean partzuergoa eratu zen eta, hala, Europako garapen-funtsak kudeatzeko agintaritza bere gain hartu zuen. 2012an Andorra gehitu zen eskubide osoko kide gisa erakunde horretan, Europar Batasunean egon ez arren.
Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen
Iñigo Urkullu eta Yolanda Barcina, Baluarterako bidean.
irudia handituBileraren une bat.
irudia handituBarcina Lehendakariaren hitzaldia.
irudia handitu