(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gazteluen eta Gotorlekuen Ibilbidean ezkutaturiko altxorrak aurkitzeko joko berrian ari ahal izango dira familiak osteguna, 2013.eko azaroak 7


Ibilbidearen 19 mugarrietan 16 kutxa kamuflatu ezkutatu dira, altxorra aurkitzeko deszifratu beharreko arrastoen jokoak dituztenak.


Bilduma egiteko balia daitekeen txanponaren irudia, Ibilbidearen logotipoarekin. ( irudia handitu )

Nafarroako Gazteluen eta Gotorlekuen Ibilbidea turismoaren aldetik dinamizatzeko, Nafarroako Turismoa "Geocaching" izeneko nazioarteko ekimenera gehitu da. Jokoa altxorrak GPS koordenatuen bidez bilatzean datza, eta kirola, kultura eta argazkigintza maite dutenentzat da bereziki. Aproposa da haurrak dituzten familientzat ere.

Hala, ibilbidearen 19 mugarrietan 16 kutxa kamuflatu ezkutatu dira, altxorra aurkitzeko deszifratu beharreko arrastoen jokoak dituztenak Kutxen barruan turismoa sustatzeko objektuak eta Gazteluen eta Gotorlekuen Ibilbidearen liburuxka daude. Beste 3 mugarritan, bata bestearekin lot daitezkeen arrastodun hainbat kutxa daude.

www.geocaching.com webgunean kutxa kamuflatuei eta ibilbideko baliabideei buruzko informazioa agertzen da.

Geocaching GPS bidez ezkutatutako altxorrak bilatzean datzan nazioarteko jokoa da. Munduan 2.264.448 geocache edo altxor aktibo daude eta 6 milioi geocaching-jokalari edo altxor-bilatzaile baino gehiago.

Jokoaren arauak xumeak dira: izena eman behar da eta www.geocaching.com web-orrian jokalari gisa kontu bat sortuta izan. Doan deskarga daitezke kutxak bilatzeko koordenatuak, beraz, nahi denean has daiteke altxorra bilatzen. Nafarroako turismoa sustatzeko obektu eta ibilbidearen liburuxkaz gain, parte-hartzaileek "hiru zomorro bidaiariak" aurkitu ahal izango dituzte, zomorro baten irudia duten txapak. Horiei zeregin bat burutzen lagundu behar zaie: adibidez, zomorro batek munduko gazteluak ikusten laguntzeko eska dezake. Txapa Loira inguruko gazteluak ikustera joango den altxor-bilatzaile batek aurkitzen badu, adibidez, bertatik hartu eta hurrengo tokian (Frantzian) utziko du, zomorroari egitekoa burutzen laguntzeko.

Altxorra bilatzean, web-orrian hala adierazi beharko da. Parte hartzeko beharrezkoa da mendirako GPS bat izatea edo mugikorretarako "Geocaching" aplikazioa deskargatzea.

Ibilbide osoa amaitzean, parte-hartzaileek "Gazteluen konkistatzailea"ren egiaztagiria lortzeko jarraibideak jasoko dituzte. Gainera, Ibilbidea amaitzen duten lehen 150 altxor-bilatzaileek Ibilbidearen logotipoa duen bildumarako txanpon bat ere jasoko dut.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa