(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako udalen % 60k jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko inbertsioak egiteko erabili ahal izango du soberakina astelehena, 2013.eko azaroak 11


Esparza kontseilaria Koordinazio Autonomikoaren zuzendaritza nagusiarekin elkartu da eta azken horrek jakinarazi dio Toki Administrazioaren Erreforma urtea amaitu aurretik onetsiko dela.


Esparza kontseilaria eta idazkari nagusia, zuzendari nagusiarekin batera. ( irudia handitu )

Nafarroako udalen % 60k inbertsioak egiteko erabili ahal izango du soberakina, aurrekontuen egonkortasunari eta finantza-iraunkortasunari buruzko Lege Organikoaren aldaketari esker. Erreforma urtea amaitu orduko onetsiko dute, José Javier Esparza Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariak esan duenez. Izan ere, gaur goizean, Madrilen, Rosa Navarro Administrazio Autonomikoaren idazkari nagusiarekin bilera izan du.

Nafarroako Gobernuak babesten duen aldaketak aipatutako arauaren 32. artikuluari eragingo dio, toki-erakundeek erabilgarri dagoen soberakinaren zati bat inbertsioak finantzatzeko erabil dezaten, jarduera ekonomikoa eta enplegua sortzeko. Artikuluaren egungo testuak dioenez, aurrekontuaren likidazioaren ondoren soberakinik egonez gero, soberakina zorrak murrizteko erabili beharko da. Sektore publikoko zor komertziala kontrolatzeko Lege Organikoaren proietuaren barruan datozen asteetan onetsi nahi den aldaketarekin, diru-sarrera arrunten % 110 baino gutxiagoko zorra duten eta kontabilitate nazionalari dagokionez kontuak soberakinak izanik ixten eta diruzaintzako gainerakoak positiboak dituzten udalerriek soberakinak eta gainerakoak alderatuta zenbateko txikiena duena inbertsioak finantzatzeko erabili ahal izango dute, besteak beste.

Esparza kontseilariaren ustez, halakorik egin dezaketen udalerrientzako "onurez" gain, inbertsioak gauzatzeak "jarduera ekonomikoa eta enplegua" ekarriko ditu.

Toki-administrazioaren erreforma urtea amaitu aurretik

Bileran Francisco Pérez Arregui Toki Administrazioko zuzendari nagusia ere izan da eta, bertan, Toki Administrazioaren hurrengo erreforma ere eztabaidatu dute. Tokiko Koordinazioaren eta Koordinazio Autonomikoaren zuzendari nagusiak kontseilariari adierazi dionez, "alor horretan foru-araubidea errespetatzen jarraitzeko" konpromisoa du eta eztabaidagai izan duten lege-proiektua, ‟ziur", 2013. urtea amaitu orduko onetsiko da, 2014ko urtarrilaren 1ean indarrean sar dadin.

Iragarritakoari lotuta, Esparza kontseilariak Nafarroan tokiko maparen erreformaren txostena eztabaidatzen ari diren parlamentuko taldeei berriro eskatu die albait azkarren erabakitzeko, Nafarroako erreforma estatukoa baino lehen onets dezaten.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa