(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 180.000 euro emango ditu hezkuntza-laguntza zehatza behar duten ikasleentzako beka eta laguntzetarako
asteartea, 2013.eko azaroak 12


Eskaera egiteko epea datorren abenduaren 2an amaituko da.


Nafarroako Gobernuak abian jarri du 2013-2014 ikasturterako Hezkuntza Bereziko beka eta laguntzen deialdia, hezkuntza-premia zehatzak dituzten ikasleei aukera berdinak eman ahal izateko. 180.000 euro bideratu dituzte guztira jarduera horretara.

Gaur NAOn (218. zk.) argitaratu den deialdiaren bidez, bekak emango zaizkie entzuteko nahiz mugitzeko urritasunen bat duten eta Hezkuntza Bereziko ikastetxeetan, landa herrietako Hezkuntza Bereziaren Gela Alternatiboetan, Garapenaren Nahaste Orokorren Geletan, Curriculum Bereziko Unitateetan, Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa Berezietan eta ikastetxe arruntetan ikasteagatik dituzten jantoki-, garraio- eta egoitza-gastuak ordaintzeko.

Bestalde, Hezkuntza Bereziko laguntzak emango dira Nafarroako ikastetxe batean Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Bigarren Hezkuntzan eskolatutako ikasleentzat hezkuntza premia bereziak izanez gero, urritasun edo portaeraren arazo larriengatik beharrizan bereziak dituztelako, adimen-gaitasun handia izateagatik prestakuntza arautua osatzeko jarduerak egitea behar dutelako edo hizkuntzan zein irakurmenean nahasteak dituztelako. Horiez gain, batxilergoa, lanbide-heziketa, arte plastiko, diseinu eta kirol-ikasketak egiten ari diren eta zentzumenezko edo mugitzeko urritasunak edo nahaste psikiatriko larriak izateagatik laguntza pedagogiko berezia edo garraio egokitua behar dutenentzat ere laguntzak emango dira.

Eskaria aurkezteko epea datorren abenduaren 2an amaitzen da. Inprimakiak Hezkuntza Departamentuan, CREENAren web-orrian, Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoan, eta ikastetxean bertan daude eskuragarri. Ikastetxera eraman beharko da behar bezala beteriko eskaria.

Beken gehienezko zenbatekoak 300 eurokoak izango dira jantokiko gastuak ordaintzeko, 1.800 eurokoak egoitzaren gastuetarako eta, garraiorako gastuak ordaintzeko, bekaren zenbatekoa egiaztaturiko gastuaren arabera zehaztuko da. Laguntzei dagokienez, 1.300 euro gehienez emango dira hezkuntza-premietarako, 700 euro gaitasun handia dutenentzat eta 500 euro gehienez garraiorako, zentroa 8 km baino urrunago dagoenean. Derrigorrezkoaren ondoko ikasketetarako laguntzen kasuan, gehienez 1.500 euro emango dira hezkuntza-laguntzarako eta 500 euro garraiorako.  

Bekak zein laguntzak jasotzeko ezinbesteko baldintza izango da 2013-2014 ikasturterako Hezkuntza Ministerioari beka eskatu izana. Beka horrekin bateragarriak izango dira aipatutako beka eta laguntzak, baita Foru Komunitatearen Administrazioak zein mendeko organismo autonomoek, beste administrazio publiko, erakunde publiko edo pribatu batzuek nahiz partikularrek helburu berberetarako emandakoak ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa