(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak 200 enpresa sartuko ditu LH dualean eredua ezartzen den lehen urtean asteazkena, 2013.eko azaroak 13


Hori da LH eredu berriko proiektuetako bat, lan-merkatuko eskariari erantzuna eman eta ekintzailetza eta autoenpleguari mesede egiteko.


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak, aurtengo ikasturtean, 200 enpresa sartuko ditu Lanbide Heziketa (LB) dual berrian. Aurten ezarri da eredua Nafarroako hamabi ikastetxetan proba gisa, gaur, asteazkena, Foru Gobernuko kideek egin duten saioan jakin dutenez.

José Iribas Hezkuntza kontseilariak aurkeztu ditu Lanbide Heziketaren arloko jarduera-ildo nagusiak. Ildo horien helburuak enpresen mundura are gehiago gerturatzea eta berrikuntza, sormena eta kultura ekintzailea sustatuta ikasleen pentsaera aldatzea dira.

LHko ikasleak

Automozioaren sektoreko LHko ikasleak.

Nafarroako Gobernuak, aurtengo ikasturtean, 200 enpresa sartuko ditu Lanbide Heziketa (LB) dual berrian. Aurten ezarri da eredua Nafarroako hamabi ikastetxetan proba gisa, gaur, asteazkena, Foru Gobernuko kideek egin duten saioan jakin dutenez.

José Iribas Hezkuntza kontseilariak aurkeztu ditu Lanbide Heziketaren arloko jarduera-ildo nagusiak. Ildo horien helburuak enpresen mundura are gehiago gerturatzea eta berrikuntza, sormena eta kultura ekintzailea sustatuta ikasleen pentsaera aldatzea dira.

Horri lotuta ere, ikasturteko beste berrikuntzetako bat Ideiagintza proiektuaren garapena da. Proiektuaren bidez, Nafarroako enpresek aurtengo ikasturtean Nafarroan heziketa-ziklo eta -programak ikasten ari diren 10.000 ikasleek, baita berriki, ahal dela azken bost urteetan, LHko tituludun bihurtu direnek ere, sortutako hamabi negozio-ideia garatzen lagunduko dute.

360 ikasle LH dualean

LH dual berriak ikastetxeko eskola teorikoak eta enpresetan burutzen diren trebakuntza praktikoa bateratzen ditu, eta aurtengo ikasturtean proba gisa ezarri da Hezkuntza Departamentuak sustaturiko deialdi publikoan parte hartu zuten hamabi ikastetxe nafarretan.

Zehazki, hamasei espezialitatetan ezarri da (bederatzi goi-mailakoak, lau erdi-mailakoak eta lanbide-hastapen bereziko hiru programa), 360 ikasle ari dira parte hartzen eta automozioa, mantenimendua, logistika, elikadura eta ile-apainketa bezalako sektoreetako 200 enpresa inguru ari dira elkarlanean.

Modalitate duala ezarri duten ikastetxeetatik zortzi publikoak dira. Horietatik, sei Iruñean daude -Hezitzaile Eskola IB ("Haur Hezkuntza" goi-mailako zikloan), Nekazaritza eta Basogintzako IB ("Abeltzaintza eta albaitaritzako laguntzailea" goi-mailako zikloan), María Ana Sanz Administrazio, Merkataritza eta Informatikako IB ("Merkataritza" erdi-mailako zikloan eta "Bulegoko laguntzailea" eta "Merkataritza" lanbide-hastapen bereziko programetan), Cuatrovientos ITC LHIP ("Garraioa eta logistika" goi-mailako zikloan), Nafarroako Osasun Eskola Tekniko Profesionala ("Diagnosi-irudiak" goi-mailako zikloan) eta San Juan-Donibane BHI ("Arotzeria eta altzarigintza" erdi-mailako zikloan)-, bat Tafallan -Tafallako IB Politeknikoa ("Haur Hezkuntza" goi-mailako zikloan eta "Mendekoentzako arreta" erdi-mailako zikloan)- eta beste bat San Adrianen -Ega BHI (grado superior de "Elikagaien industriako prozesuak eta kalitatea" goi-mailako zikloan)-.

Halaber, Iruñeko Salesianos IB Politekniko Pribatua ("Fabrikazioko produkzioaren programazioa" eta "Automatizazioa eta robotika industriala" goi-mailako zikloetan), Iruñeko Hijas de Jesús ikastetxea ("Bulegoko laguntzailea" lanbide-hastapen bereziko programan), eta Uharteko Eraikuntza Lan Fundazioa (‟Eraikuntza-makineria erabiltzea eta mantentzeaˮ erdi-mailako zikloa) itunpeko ikastetxeetan ere ezarri da, baita itunik gabeko Iruñeko Ramiro Mata LHIP ikastetxean (‟Ile-apainketa" erdi-mailako zikloan) ere.

LH dual malgua

Alor horretan, Nafarroaren berezitasuna 1529/2012 Errege Dekretuak jasotzen duen estatuko oinarrizko araudia aplikatzeko malgutasuna izan da. Foru Komunitatean, beste eskualde batzuetan ez bezala, estatuko araudia ez zehaztea aukeratu da ikastetxeei autonomia handiagoa emateko, baita heziketaren egutegia eta ordutegia ezartzeko malgutasuna ere, ikastetxeetan zein lantokietan.

Asmoa LH duala sektore ekoizle bakoitzaren premia espezifikoetara egokitzea da. Izan ere, ez dira modu berean burutzen nekazaritzaren alorreko modulu bat, ikasleek erein eta uzta bildu behar dutenean, eta praktikak epe laburragoan egin ditzakeen beste alor bat.

Edonola ere, modalitate duala baldintza batzuek arautzen dute, esate baterako, prestakuntza osoaren % 33, gutxienez, enpresan gauzatu behar da.  Ahal dela, erdi- eta goi-mailako heziketa-zikloen bigarren ikasturtean egiten da. Beka/soldatarik ematea eskatzen ez den arren, ordaintzea gomendatzen da (ikasle parte-hartzaileen % 80k kobratu egiten du).

Enpresek 12 negozio-ideia babestuko dituzte

Bestalde, Nafarroako enpresek, ikasturte honetan, LHko ikasle eta tituludun berrienek (ahal izanez gero azken bost urteetakoak) proposaturiko hamabi negozio ideia garatzen lagunduko dute Ideiagintza proiektuaren barruan. Proiektuaren helburua negozio-ideiak jaso eta ebaluatzea da, gero, horiek oinarri, Nafarroan ekintzailetza eta autoenplegua sustatzeko.

Duela gutxi itxi den lehen deialdian hogei negozio-ideia aurkeztu dira; hamabi ikastetxetako 41 pertsonak parte hartu dute bertan. Ideia horietatik hamabostek zerbitzuen sektorearekin dute zerikusia, hiruk industriarekin eta batek nekazaritzaren alorrarekin. Azken proiektuak zerbitzuen eta nekazaritzaren sektoreak bateratzen ditu.

Ideia horien artean hamabi garatuko dira, LHko irakasleek, CEIN enpresa publikoko ekintzailetzako profesionalek eta kasuan kasuko sektoreko enpresaburuek osaturiko diziplina anitzeko talde baten laguntzarekin. Lehen fasean proiektua garatzeko aholkularitza eskainiko da eta, bigarrenean, ideia abian jartzeko babesa emango da, gutxienez bi hilabetez.

Pentsaera aldatzea

Ideiagintza proiektua Nafarroako Lanbide Heziketan azken urteetan egin den lan metodologikoagoaren emaitza da, berrikuntza, sormena eta kultura ekintzailea sustatuz LHko ikasleen pentsaera aldatzeko helburuarekin.

Horretarako, Caja Navarra Fundazioarekin batera, Équilicuá proiektuan ari dira lanean. Hiru ardatz ditu oinarri:

- "Enpresa eta Ekintzailetza" modulua goitik behera berrikustea. Heziketa-zikloaren bigarren ikasturtean eskainiko da, ikasleek orduan izango baitute euren jarduerak burutuko dituzten sektore profesionalaren ezagutza sakonagoa.

- Ikasgela birtuala sortzea, "Enpresa eta Ekintzailetza" modulurako eduki berri eta metodologia berriarekin. Ataria ia LHko ikastetxe guztietara zabaldu da, 1.400 ikaslerentzat, eta enpresak kudeatzeko simulatzaileak, adituen aholkularitza etab. ditu.

- Berrikuntzaren, Sormenaren eta Ekintzailetzaren Astea, Iruñeko goi-mailko zikloetako bigarren ikasturteko ia ikasle guztiak elkartzen dituena, berrikuntzaren, sormenaren eta ekintzailetzaren funtsezko elementuak sakontzeko. Aurten 2.000 ikasle baino gehiagok parte hartu dute.

Ia 10.000 ikasle

Aurten, Nafarroan, 9.820 ikasle ari dira heziketa-ziklo eta -programak ikasten. Horietatik 3.946 erdi-mailako zikloak ari dira ikasten, 4.109 goi-mailako zikloak, 1.184 Hasierako Lanbide Kualifikazioko Programa Bereziak eta 581 goi-mailara pasatzeko proba prestatzeko ikastaroak.

Kopuruak gora egin du azken urteetan (2011-2012 ikasturtean 8.836 ikasle izan ziren eta 2012-2013 ikasturtean 9.410). Batxilergoa ikasten ari diren 9.058 ikasleen kopurua gainditzen du.

Gogorarazi beharrekoa da, ikasturte honetarako LHko hezkuntza-eskaintzak 86 heziketa-ziklo dituela, horietatik 81 aurrez aurrekoak (50 goi-mailakoak eta 31 erdi-mailakoak) eta 5 urrutikoak (3 goi-mailakoak eta 2 erdi-mailakoak).  Halaber, 14 ikastetxetan prestatzeko ikastaroak eskaintzen dira eta hainbat modalitatetako 55 hasierako lanbide kualifikazioko programa.

Nafarroan goi-mailako eta erdi-mailako heziketa-zikloak ematen dituzten 29 ikastetxe daude. Horietatik 21 publikoak dira, 6 itunpekoak 2 itunik gabekoak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa