(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Kultura Kontseiluak batzordeen bidez lan egingo du jarduna arintzeko

asteazkena, 2013.eko azaroak 13


Nafarroako Gobernuak arau berri bat onetsi du gaur, kultura-politikaren alorreko organo aholku-emailearen eraketa eta antolamentuari loturikoa.


Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Nafarroako Kultura Kontseiluaren jardunari loturiko arau berri bat onetsi du. Arau horren arabera, bost batzorde eratuko dira Foru Administrazioko kultura-politikaren alorreko organo aholku-emailearen lana arintzeko.

Zehazki, honako batzorde zehatz hauek izango ditu: Ondare historikoa, Artxiboak eta agirien ondarea, Museoak, Liburutegiak eta Kultur ekintza.

Arau berriak 1994an kontseilua onartzearekin batera indarrean jarri zen gaur egungo araudia ordeztuko du. Helburua azken urteetan kulturaren arloak izan duen bilakaerari erantzuna ematea da, izan ere, Kontseiluak museo, artxibo eta liburutegietan dituen eskumenak handitu eta zehaztu dituzten legeak onetsi dira, erakundearen eraginkortasuna areagotzeko.

Egitekoak eta antolaketa

Honako hauek dira Gobernuak gaur onetsi duen arauak Nafarroako Kultura Kontseiluari ematen dizkion egitekoak: Administrazioari kulturaren alorreko aholkularitza eskaintzea; arloko departamentuak eskatzen dizkion txostenak egitea; Gobernuarekin lankidetzan aritzea kultura-ondarearen inguruko ekintzak zehaztu eta gauzatzeko orduan; ekimenak proposatzea Nafarroako kultura-ondarea hazteko eta, azkenik, Liburutegien sistemarenArtxibo eta agirien eta Museo eta bildumen foru-legeek esleitutakoak.

Organo hauek osatzen dute Nafarroako Kultura Kontseilua: lehendakaria (Nafarroako Gobernuko Kultura Departamentuko titularra); osoko bilkura, lehendakariak, kulturaren alorrean eskumena duten zuzendari nagusiek eta hogei kidek osatutakoa; eta batzordeak, eskuduna den zuzendaritza nagusiak (Vianako Printzea-Kulturako Zuzendaritza Nagusia) esleituta dituen zerbitzu kopurua beste, gutxienez Kontseiluko hiru kidek osaturikoak.

Erabakiak osoko bilkuran eta batzordeetan hartzen dira. Kontseiluaren osoko bilkura gutxienez urtean behin elkartuko da, ohituraz. Ezohiko bilkurak egingo dira lehendakariak deialdia egitean edo kideen herenak eskatzen duenean. Batzordeak seihileko bakoitzean behin elkartu beharko dira, gutxienez, eta batzordeetako lehendakariak deituko ditu. Bi kasuetan, erabakiak gehiengo soilak onetsita hartuko dira eta ezingo dira bozkatu eguneko gai-zerrendan agertzen ez diren gaiak, gaia dagokien organoko kide guztiak bertan daudenean eta gaia presakoa denean izan ezik.

Nafarroako Kultura Kontseiluak legegintzaldi bakoitzean berrituko da, Gobernu berria eratzen denetik sei hilabeteko epean, gehienez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa