(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2013ko gazteriaren arloko sariak Xabier Armendarizek, Atena Fundazioaren “Pasos de Integración” konpainiak eta Tafallako Udalak jaso dituzte osteguna, 2013.eko azaroak 14


Horiez gain, Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Insitutuak Raquel Irurzun gazteari ere aipamen berezia egin dio.


Ikusmen-urritasuna duen Xabier Armendáriz iruñarrak Nafarroako Gobernuak ematen dituen gazteriaren alorreko saria jasoko du, gazteen modalitatean. Aurten, Atena Fundazioaren "Pasos de Integración" konpainia eta Tafallako Udala ere sarituko dituzte, parte-hartze sozialaren eta erakunde edo entitateen kategorian, hurrenez hurren.  

Sarituak gaur goizean hautatu ditu sarien batzorde aholkulariak, eta Pruden Induráin Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak datozen egunetan onetsiko ditu.   Gainera, Ororbiakoa (Oltza Zendea) den Raquel Irurzuni egingo diote aipamen berezia.

Gazteriaren alorreko sariak Nafarroako Jauregiko Tronu Aretoan banatuko dira datorren azaroaren 28an, eguerdiko 12:00etan, 2013ko Nafarroaren Egunerako antolatu diren jardueren programaren barruan. Sarituek bereizgarri bat, diploma bat eta datorren urtean Nafarroako Gobernuak gazteriari lotuta antolatuko dituen ekitaldi ofizialetara joareko gonbidapena jasoko dituzte.

Sari horien bidez, Nafarroako Gobernuak banakoek, taldeek, erakunde edo instituzioek gazteen parte-hartzea, autonomia eta bizi-kalitatea hobetzeko egiten duten lanaren eredugarritasuna publikoki eskertzen du.

Gaztearen saria

Honen bidez 14 urtetik 30 urte bitarteko gazte nafar bat goresten da, haren ibilbide pertsonala elkartasuna, tolerantzia, kulturartekotasuna etab. bezalako balioekin estuki lotuta dagoelako eta Foru Komunitateko gazteentzat eredugarria delako.

Oraingo honetan, Xabier Armendáriz Arraizak jasoko du saria. 1998an jaio zen Iruñean eta ikusmen-urritasuna du. Derrigorrezko hezkuntza amaitzean, espediente onenaren lehen saria lortu zuen bere promozioko ONCEko kideen artean. Batxilergoa ohorezko matrikula lortuta amaitu zuen; hala, Ortega y Gasset fundazioaren beka eskuratu zuen udan Santanderreko Menéndez Pelayo Unibertsitatean ikasteko.

Ondoren, Nafarroako Unibertsitate Publikoan Enpresa Zuzendaritza eta Administrazio lizentziaturako ikasketak hasi zituen. Erasmus programan parte hartu zuen Paderborn-en, Alemanian. 2010ean Erasmus saria eskuratu zuen, Europar Batasunean urritasunen bat izanik saria lortzen duen lehena.  Lizentziatu zenean, Karrera-amaierako aparteko saria jaso zuen (2013ko apirila).

Gainera, Xabierrek goiz erakutsi zuen musika-ikasketetarako gaitasun handia zuela. Iragan 2012-2013 ikasturtean, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan pianoko goi-mailako ikasketak amaitu zituen. Gaur egun musikologia ari da ikasten. 2011ko abuztuan ere Mahler musikagilearen "Zu Straussburg auf der Schanz" kantu lirikoa orkestatu zuen, Nafarroako Orkestra Sinfonikoak jo zuena.

Armendarizek musika klasikoa hedatzeko ekitaldietan hitzaldiak eskainiz ere parte hartu izan du, literatura-lehiaketetan sariak lortu ditu eta urritasunen bat dutenek gizartera egiten dituzten ekarpenak defendatzeko foroetan parte hartu ohi du.

Parte-hartze sozialaren saria

Parte-hartze sozialaren saria Nafarroan legezko inskripzioa edo aitorpena eginda dituen talde edo elkarte batek jasotzen du. Honako alderdi hauek baloratzen ditu: gazteek parte hartzeko ekintzak bideratzeko bitartekoa izatea eta eginkizun horretan jardun handikoa izatea eta gazteek Nafarroako garapen politikoan, sozialean, ekonomikoan eta kulturalean eraginkortasunez parte hartzeko bideak bermatzea.

2013an, Atena Fundazioko "Pasos de Integración" arte-konpainiak jasoko du saria, urritasunen bat dutenen eskubideen alde lan egin eta horiek ekitaldi kulturaletan parte-hartzea bultzatzen duelako. Helburua urritasunen bat duten pertsonen garapena artearen bidez bultzatu eta sustatzea da, bizi-kalitatea hobetu eta bizitzan duten proiektuan lagun eginez.

Atena Fundazioak aukera-berdintasunaren alde lan egiten du, eta urritasunak dituztenen autonomia hobetzea du helburu.

Erakunde edo entitatearen saria

Erakunde edo entitatearen saria Nafarroako erakunde publiko zein pribatuei ematen zaie, gazteen alde egiten duten lanagatik nabarmentzen direlako eta gazteen parte-hartze sozialaren, autonomiaren eta bizi-kalitatearen alde egiten dutelako.

Tafallako Udalak jasoko du aurten sari hori. Sarien batzorde aholkulariaren arabera, Gazteria Sailak parte-hartze sozialean ‟ibilbide sendoa" du. "La Kolasa" gazteen etxearen eta Gazteria Batzordearen bidez, hainbat jarduera eta ikastaro antolatu ditu gazteentzat, baita argazkilaritza-lehiaketak, egurra lantzeko tailerrak, dantza modernoaren eskolak, sukaldaritza, antzerkia etab. Hala sortu ziren kuadrilen arteko txapelketa, kulturen inauteria eta gazteen jaia.

Bestalde, gazteentzako lan-proiektuak sustatu dituzte. Esate baterako, azpimarratzekoa da ekintzailetza indartzeko sortutako "Vitaco" proiektua. Herriko hainbat gazte nekazaritza ekologikoaren alorrari loturiko enpresa gisa elkartu dira.  Tafallako Udalak gazteei zuzenduriko beste programa batzuk ere antolatu ditu, besteak beste, institutu eta eskoletan kontsumoen prebentziorako ikastaroak, "Voy y Vengo" programa trafiko-istripuak saihesteko edo drogaren aurkako kirol-jardunaldiak.

Aipamen berezia

Aipamen bereziak Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuak egiten ditu gazteriaren alorreko gertaera esanguratsuengatik. Aurten, Raquel Irurzun Jiménez 23 urteko Ororbiarrari (Oltza Zendea) egingo diote aipamena, kale erdian, bihotz- eta arnas-gelditze baten ondorioz lurrera erori zen 51 urteko gizonari lehen laguntza emanez lagundu ziolako.  Irurzun larrialdietako erizain gisa ari da lanean lanaldi partziala egiten.

Aipamenak ‟ezinbesteko premiako une baten pertsona bati laguntzeko berehala erabilgarri jarri izana" nabarmentzen du. Gainera, ‟egindakoa funtsezkoa izan zen anbulantziako osasun-langileek erreanimatzeko eta ospitalera eramateko bestelako lanak arrakastaz burutu ahal izateko".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa