(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak jarraibideak eman dizkie ikastetxeei guraso bananduak seme-alaben inguruko kontuetan ados ez daudenerako ostirala, 2013.eko azaroak 15


Agiriak haurrak onartu, informatu eta jasotzeko prozedurekin loturiko alderdiak arautzen ditu, adingabeen interesa gailen dadin.


Transcripción textual del video

Hezkuntza Departamentuak agiri bat eman die unibertsitateak ez diren ikastetxeei, seme-alaben hezkuntzarekin loturiko erabakiak hartzean guraso banandu eta dibortziatuak ados ez daudenean nola jardun behar den azalduz, esate baterako, ikastetxea aukeratu edo aldatzeko, haurrak jasotzeko, ebaluazioen berri emateko edo beste gai garrantzitsu batzuk eztabaidatzeko, adibidez, ikastetxeko jantoki-zerbitzuaren eta irudi eta datu pertsonalak uztearen inguruan.

Agiriaren helburua ikaslearen arreta egokia adostea da, gurasoen eskubideak baliatuta, adingabearen eskubideak beste edozer interesen gainetik bermatuz.

Ikastetxe bateko ikasgela

Lehen Hezkuntzako ikasleak ikasgelan.

Hezkuntza Departamentuak agiri bat eman die unibertsitateak ez diren ikastetxeei, seme-alaben hezkuntzarekin loturiko erabakiak hartzean guraso banandu eta dibortziatuak ados ez daudenean nola jardun behar den azalduz, esate baterako, ikastetxea aukeratu edo aldatzeko, haurrak jasotzeko, ebaluazioen berri emateko edo beste gai garrantzitsu batzuk eztabaidatzeko, adibidez, ikastetxeko jantoki-zerbitzuaren eta irudi eta datu pertsonalak uztearen inguruan.

Agiria ostiral honetan aurkeztu dute José Iribas Hezkuntza kontseilariak eta Ignacio Iriarte departamentu bereko idazkari nagusiak. Helburua ikaslearen arreta egokia adostea da, gurasoen eskubideak baliatuta, adingabearen eskubideak beste edozer interesen gainetik bermatuz.

Jarraibideak guraso bananduen elkarteekin batera adostu dira, eta egun hauetan ikastetxeetako zuzendariei aurkezten ari dira Iruñean eta Tuteran egin dituzten bi bileratan. Agirian, oraindik, iradokizunak gehi daitezke eta, onesten denean, derrigorrezkoa izango da ikastetxe publikoentzat eta orientatzekoa itunpeko ikastetxeentzat.

Agiriak dioenez, gurasoak ados egon ezean, guraso-ahalari buruz ebazpen judizialak dioenari edo bi aldeen arteko adostasunari jarraiki jardungo da. Edonola ere, adingabearen interesa bermatzeko, agiriak jarduteko arauak ezartzen ditu erabakiak hartzea nori dagokion argi ez dagoenean, gurasoek desadostasunak eragin dituzten heziketari loturiko alderdiak aipatzen dituen ebazpen judiziala edo bi aldeek onartutako beste agiriren bat aurkeztu arte.

Ikastetxearen aukeraketa

Lehen aldiz ikastetxe  batean sartzeko eskatzen dutenean eta udalerriaren inguruko desadostasunak daudenean, lehentasuna emango zaio adingabearekin bizi ohi den edo haurra, gehienetan, eskolara eraman eta bertan jasotzen duen gurasoaren bizitokia dagoen herrian eskolatzeari. Jagoletza partekatua bada edo haurra bi gurasoekin neurri berean bizi bada, lehenik eta behin haurraren anai-arrebak dauden ikastetxeari emango zaio lehentasuna eta, hala ez denean, bi gurasoetako edozeinen bizitokitik hurbilen dagoen ikastetxeari.

Haurra udalerri bereko zein ikastetxetan eskolatuko den adostu ezin bada, haurrak anai-arrebak dituen ikastetxean eskolatzeari emango zaio lehentasuna eta, anai-arrebarik izan ezean, adingabearekin bizi ohi den edo haurra, gehienetan, eskolara eraman eta bertan jasotzen duen gurasoaren bizitokitik hurbilen dagoen ikastetxean eskolatzeari. Jagoletza partekatua denean, bi gurasoekin neurri berean bizi denean edo haurra ikastetxera eraman eta ekartzeko ohitura berbera bada, bi gurasoetako edozeinen bizitokitik hurbilen dagoen ikastetxeari emango zaio lehentasuna.

Ikastetxez aldatzeko eskatzen dutenean, haurra dagoeneko eskolatuta dagoen ikastetxean gelditzeari emango zaio lehentasuna, aldaketa adingabearekin bizi ohi den gurasoa bizitokiz aldatuko delako egiten denean izan ezik, betiere arrazoitzen bada, adibidez, lanagatik.

Seme-alabak eskolatik jasotzea

Desadostasunak daudenean, ebazpen edo hitzarmenik aurkezten ez denean, bi gurasoetako edozeini edo biek adostutako hirugarrenari emango zaio haurra. Gainera, haurra jasotzeko modua mantendu egingo da bi gurasoek aldatzeko eskatu edo bietako edozeinek orain artekoa aldatzen duen ebazpen edo erabakia aurkeztu ezean.

Informazioa jakinarazteko orduan

Agiriak dio seme-alaben zaintza eta jagoletza gehiena ez duten gurasoek eskubidea dutela informazioa jasotzeko, ebazpen judizial batek halakorik berariaz galarazi ezean. Informazioa ebaluazioari, eskolako egutegiari, eskolako eta eskolaz kanpoko jardueren programari, eskola-kontseiluari, jantokiko menuari, istripuak gertatzean abisuak emateari edo arrazoirik eman gabe eskoletara ez agertzeari edo higiene-baldintza edo baldintza fisiko desegokietan agertzeari buruzko jakinarazpenen kasuan aplikatuko litzateke jarraibide hori, baita bilerak egiteko eskatzean kontaktua izango den gurasoari dagokienez ere.

Hezkuntzako erabaki garrantzitsuak

Hezkuntzako erabaki garrantzitsuak hartzeko bi gurasoen berariazko baimena behar da. Honako kasu hauetan behar izaten da berariazko baimena, besteak beste: ikasketen ibilbidea edo aukerako ikasgaiak aukeratzeko, erlijioa edo horren ordezkoa aukeratzeko, irudiak edota datu pertsonalak bildu edo uzteko baimena lortzeko, hizkuntza-eredua aldatzeko, eskolako jantoki-zerbitzuan izena eman edo baja egiteko, eskolaz kanpoko jarduerak aukeratzeko edota ikastetxearen barrutitik ateratzeko baimena lortzeko.

Halako kasuetan bat etorri ezean, eta erabaki dezakeen gurasoa zein den berariaz ebazten duen ebazpen judizial edo erabakirik ez badago, ikasleak hautatu ahal izango ditu hezkuntza-ibilbidea eta aukerako ikasgaiak. Desadostasuna erlijioa edo ordezko ikasgaia hautatzeko orduan gertatzen bada, ikasgelako ikasle gehienek hautatutako ikasgaian emango zaio izena.

Irudiak edota datu pertsonanak bildu edo uzteko baimenari loturiko erabakiari dagokionez, agiriak zera ezartzen du: ikasleak 12 urte edo gehiago baditu, berak erabakiko du eta, adin horretara iritsi ez bada, ez dira irudiak edota datu pertsonalak lortu edo utziko. Halaber, ikasleari egokituko zaio hizkuntza-eredua aldatzea 12 urte edo gehiago baditu. 12 urte izatera heldu ez bada, matrikula eginda duen ereduan jarraituko du.

Desadostasunak jantokiko zerbitzuaren edo eskolaz kanpoko jardueren ingurukoak direnean, erabakia jagoletza duenak edo egun gehienetan ikaslearekin bizi den edota ikaslea ikastetxetik jasotzen duenak hartu ahal izango du. Hala ere, bat ez etortzea arrazoi ekonomikoengatik bada, haurrak jantokian jatea edo eskolaz kanpoko jardueretan parte hartzea nahi duen eta zerbitzua edo jarduera ordain dezakeen gurasoak erabaki ahal izango du. Irizpide horien bidez desakordioa ebatzi ezin bada, ikasleak erabakiko du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa