(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa da aberatsen eta txiroen arteko alderik txikiena duen estatuko erkidegoa astelehena, 2013.eko azaroak 18


Alli kontseilariak Foru komunitateko gizarteratzearen egoerari buruzko diagnostikoa aurkeztu du, hori oinarri alor horretako estrategia bat prestatzeko.


Transcripción textual del video

Nafarroa da aberatsen eta txiroen arteko alderik txikiena duen estatuko erkidegoa. Hori ondorioztatu du gaur goizean Íñigo Alli Gizarte Politiketako kontseilariak Nafarroako Jauregian aurkeztu duen Foru Komunitateko gizateratzearen egoerari buruzko diagnostikoak.

Alli kontseilariak aurkeztu duen diagnostikoan oinarrituko da 2016ra arte Foru Komunitatearen Administrazioak alor horretan gauzatu nahi dituen ekintzak bideratzeko estrategia. Diagnostikoa lan-talde batek egin du, eta bertan parte hartzen duten taldekideak Nafarroako Gobernuaren, Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioaren, oinarrizko gizarte-zerbitzuen eta gizartearen eta ekonomiaren alorreko eragileen ordezkariak dira.

Nafarroa da aberatsen eta txiroen arteko alderik txikiena duen estatuko erkidegoa. Hori ondorioztatu du gaur goizean Íñigo Alli Gizarte Politiketako kontseilariak Nafarroako Jauregian aurkeztu duen Foru Komunitateko gizateratzearen egoerari buruzko diagnostikoak.

Zehazki, estatuko erkidego guztietako biztanle aberatsenen kintilaren eta txiroenen kintilaren diru-sarreren arteko erlazioa aztertu ondoren, Foru Komunitateko indizea 4,5 izan zen 2011n; estatuko batez bestekoa, aldiz, 6,8 izan zen eta, egoerarik okerrena Andaluziak izan zuen, 9,3ko indizearekin.

Nafarroak estatuko adierazlerik onenak ditu iraupen luzeko langabezia-tasari, pobreziaren atalasetik behera bizi diren biztanleei, ikasketak goiz uzten dituztenen ehunekoari edo 60 urtera arte ez bizitzeko probabilitateari dagokienez.

Alli kontseilariak aurkeztu duen diagnostikoan oinarrituko da 2016ra arte Foru Komunitatearen Administrazioak alor horretan gauzatu nahi dituen ekintzak bideratzeko estrategia. Diagnostikoa lan-talde batek egin du, eta bertan parte hartzen duten taldekideak Nafarroako Gobernuaren, Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioaren, oinarrizko gizarte-zerbitzuen eta gizartearen eta ekonomiaren alorreko eragileen ordezkariak dira.

Gizarte Politiketako kontseilaria Carlos Almagro Nafarroako Elikagaien Bankuko lehendakariarekin eta Joaquín Mencos Nafarroako Gurutze Gorriko lehendakariarekin izan da aurkezpenean. Gizarteratzearen alde egiten den lanaren taldeko partaideak dira bi erakunde horiek.

Alli kontseilariak adierazi duenez, errealitatea aztertu eta gizarteko arazoak identifikatu ondoren, hurrengo urratsa eskura dauden baliabideak zeintzuk diren kontuan hartuta nola aplikatu behar diren aztertzea, konprometituta dauden eragile guztiak koordinatuz, eta jarraipen eta ebaluazio iraunkorrak egiteko sistema sortzea izango da.

Jarduteko hiru ardatz

Egindako diagnostikoaren arabera, oinarrizko premiei erantzun ezin dieten pertsona kopuruak gora egin du egungo krisia dela-eta. Egoera horretan, gainera, aurrez aipatu den Nafarroako gizartearen kohesioa hausteko arriskua dago. Zehazki, AROPE tasaren arabera (Europar Batasunak ezarritako adierazleak baliatzen dituena), Nafarroan 60.000 pertsona inguru daude pobrezian bizitzeko arriskuan.

Gauzak horrela, agiriak guztiek oinarrizko premiei erantzuteko gaitasuna duten egoera irudikatzen du. Hori lortzeko hiru jarduera-ardatz proposatu dira. Lehena pertsonen gaitasunak hobetzea da, oinarrizko premiak betetzea lor dezaten, adibidez, bizilekua eta enplegua.

Bigarren ardatza gizarteratzearen alorrean lan egiten duten administrazio eta erakunde sozialen arteko koordinazioa lortzea da. Hala, sare-lana egitea, koordinazio-protokoloak prestatzea, gizartearen sentsibilizazioa sustatzea etab. bultzatuko da.

Azkenik, hirugarren ardatza jarraipena eta ebaluazioa egiteko sistema sortzea da, helburuak betetzen direla gainbegiratzeko. Horretarako, urteroko plan eraginkorrak, emaitzen kudeaketa edo adierazleen sistema bat bezalako bitartekoak erabiliko direla aurreikusi da.

Sendotasunak eta aukerak

Alli kontseilariak aurkeztu duen agiriak orain arte Nafarroan izan den gizartearen babeserako sistemaren sendotasunak eta aukerak ere aztertu ditu.

Sendotasun nagusien artean Foru Komunitateko gizarte-zerbitzuen sare deszentralizatua da aipagarrienetako bat. Gainera, zerbitzu horien neurriek profesionalei euren artean ezagutzeko eta haien eta garatzen dituzten ekimenen artean zuzenean koordinatzeko aukera ematen diete. Halaber, Nafarroako eragile sozialek eta profesionalek lanerako duten gaitasuna baloratzen da; oinarri sozial oso aktiboa dute.

Diagnostikoak egungo krisi-egoera ere hartzen du egun eskura dauden gizarte-baliabideen asmo eta helburuak berrikusteko aukeratzat, bai baliabideak osatzeko eta koordinatzeko, bai plangintza eraginkorragoa lortzeko.

Pobreziari aurre egiteko ezarritako babes sozialaren sistema osoa berrantolatzeko aukera ere nabarmentzen du, itundutako lehentasun sozialeko ìrizpideak oinarri hartuta, alor horretan konprometituta dauden eragile guztientzat. Halaber, baztertuta geratzeko arriskuan daudenek enplegua lortzeko duten aukera prestakuntza-ekintzen bidez hobetzeko beharrizana ere aipatu da.

Ahultasunak eta mehatxuak

Diagnostikoak babes sozialaren sistemako ahultasunak ere azaltzen ditu. Honako hauek dira horietako batzuk: burokrazia gehiegik ekimen batzuk moteltzea, baliabide ekonomikoen edo teknikarien egonkortasunik eza eta sistemaren hainbat mailatan koordinazio-falta eta esku-hartzeen bikoiztasuna.

Mehatxuen artean, agiriak babes sozialeko sistemak pixkanaka eta oro har gainezka egin izana ere aipatzen du, egungo krisiaren sakontasun, larritasun eta iraupenagatik. Horrez gain, elkartasunaren sare informalek ere gainezka egin dute. Sare horiek senide eta lagunek osatzen dituzte batik bat, urrakortasun-egoeretan berehalako eta hurbileko erantzuna emanez.

Mehatxutzat ere agertzen du pobreziaren eta bazterkeriaren kontra borroka egiteko diseinaturiko babes-sistema langabezian daudenen prestazioak amaitzeak eragiten duen egoerari aurre egiteko erabiltzea. Izan ere, sistema zurruna da krisiaren eta krisiaren luzapenaren ondorioz sortutako premia berrietara egokitzeko.

Gizarteratzearen alde lan egiteko taldea

Alli kontseilariak aurkeztutako diagnostikoa eta azterketa Gizarte Politiketako Departamentuak prestatu du gizarteratzearen aldeko lana egiten duen taldearekin. Lan-talde horrek gaur goizean bilera egin du Nafarroako Jauregian bertan. Parlamentuko taldeak ere gonbidatu dira topaketara.

Honako erakunde hauetako ordezkariek osatzen dute taldea: Nafarroako Enplegu Zerbitzua, Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioa, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak, Nafarroako Elikagaien Bankua, Cáritas, Nafarroako Gurutze Gorria, Gaztelan Fundazioa, Nafarroako pobreziari eta gizarte-bazterkeriari aurre egiteko sarea, Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioa, UGT eta CCOO.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa