(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Eman dituzte ezagutzera Nafarroako Zirkuitua errentan hartzeko aukera duten lau hautagaiak

astelehena, 2013.eko azaroak 18


“Los Arcos Motorsport”, "MPA Motorsport Professional AdviceLTD", "Sociedad Gestora Circuito la Ribera, S.A." eta Iñaki Beguiristain Ugartek aurkeztutako laugarren enpresa bat dira.


Los Arcosko Nafarroako Zirkuitua kudeatzeko aukera duten lau hautagaiak "Los Arcos Motorsport", Always Sport, S.L. sozietateak eta hainbat pertsona fisikok aurkeztutakoa; MPA Motorsport Professional Advice LTD, egoitza Erresuma Batuan duen izen bereko enpresak aurkeztu duena; Sociedad Gestora Circuito la Ribera, S.A. izeneko hautagaitza aurkeztu duena; eta, laugarrena, Iñaki Beguiristain Ugartek aurkeztutakoa, bere izenean eta pertsona fisiko eta juridikoen ordezkari gisa.

Zirkuitua errentan emateko konkurtsoaren organo arduradunak gaur goizean aztertu ditu eskariak eta emandako agiriak, iragan ostiralean amaitu baitzen proposamenak aurkezteko epea. Aztertu ondoren, aurkeztu diren hautagaiei agiriak konpontzeko hainbat eskakizun egiteko premia ikusi da, oinarri arautzaileek 13. hizpaketan ezarritakoari jarraiki. Eskatzen den informazioa bidaltzeko, enpresek bost egun naturaleko epea izango dute.

Gehienez hiru eskaintza hautatuko dira

Eskatutako azalpenak eta zuzendutako agiriak jaso ondoren, balorazio teknikoei ekingo zaie, oinarri arautzaileetan agertzen diren hautapen-irizpideekin bat etorriz. Besteak beste, kirolari eta motorrei loturiko instalazioen kudeaketan duten esperientzia, motorrekin lotutako ekitaldiak gauzatzeko, kirol-eskubideak kudeatzeko eta kirolaren alorreko babesleak bilatzeko eta kudeatzeko ezagutza izatea hartuko dira kontuan, hau da, alderdi garrantzitsua izango da motorren sektorean duten esperientzia, baita kaudimen ekonomikoa ere.

Parametro horietan oinarrituta, gehienez hiru eskaintza hautatuko dira. Hala, hautatu diren hautagaitzekin banaka negoziatzeko bigarren fasea hasiko da eta, amaitzeko, baztertu ez diren eskaintzen aurkezpenak egingo dituzte Nafarroako Zirkuitua 5 urtez errentan hartzeko, hirugarren urtetik aurrera erosteko aukera loteslea izanik eta tanteo-eskubidearekin.

Kudeaketa azpikontratatzeko prozesuarekin, Nafarroako Gobernuaren helburua zirkuituaren jarduerari eta jarduerak Foru Komunitatean dituen ondorio ekonomikoei eustea da, altxor publikoari inolako kosturik eragin gabe. Kalkulatu denez, errentamenduari esker 5 milioi euro aurreztuko dira gutxienez, zirkuituan gauzatzen den jarduerak gutxi gorabehera milioi bat euroko urteroko ustiapen-defizita eragiten duelako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa