(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Amaitu dute Aditech Corporación Tecnológica izena izango duen Nafarroako sare teknologiko berria sortzeko prozesua asteazkena, 2013.eko azaroak 20


Fundazio pribatu batek koordinatuko du lau arlo handitako (energia, industria, nekazaritzako elikagaiak eta biomedikuntza) 850 ikertzaile batzen dituen eta urteko 60 milioi euroko negozio-bolumena duen egitura berria.


Transcripción textual del video

Aditech Corporación Tecnológica Nafarroako sare teknologikoaren eredu berriarentzat aukeratu den izena da. Lau arlo handitan batzen ditu, energia, nekazaritzako elkikagaiak, industria eta biomedikuntza, gai horietan lanean ibili izan diren zentro gehienak. Egitura berria fundazio pribatu batek koordinatuko du, eta 850 ikertzaile eta 60 milioi euroko urteroko diru-sarrerak dituen sarea lehiakorragoa, eraginkorragoa eta autoiraunkorragoa bihurtzeko sortu da.

errotak

Energia berriztagarriak izango dira sare teknologiko berriko negozio-alorretako bat.

Aditech Corporación Tecnológica Nafarroako sare teknologikoaren eredu berriarentzat aukeratu den izena da. Lau arlo handitan batzen ditu, energia, nekazaritzako elkikagaiak, industria eta biomedikuntza, gai horietan lanean ibili izan diren zentro gehienak. Egitura berria fundazio pribatu batek koordinatuko du, eta 850 ikertzaile eta 60 milioi euroko urteroko diru-sarrerak dituen sarea lehiakorragoa, eraginkorragoa eta autoiraunkorragoa bihurtzeko sortu da.

Lourdes Goicoechea lehen lehendakariordeak, gaurko saioan, Nafarroako Gobernuari Foru Komunitateko zentro teknologikoak berrantolatzeko prozesuaren berri eman dio. Prozesua berriki amaitu da fundazioa zuzenduko duen patronatua eratu eta zuzendari nagusia, Manuel Ángel Rodríguez Martín, hautatzearekin batera.

Prozesua iaz hasi zen. Neurri, jarduera, finantzazio, langile-zerrenda, produktibitate eta izaera anitzeko (publikoak eta pribatuak) 14 zentro teknologikok osaturiko taldea hartu zen oinarri. Ezberdintasunek haien arteko lankidetza eta profil sendo eta lehiakorra izatea lortzea eragozten zuten. Hasieran, proiektuan dauden 14 zentroetatik 13k parte hartu zuten, baina, azkenean, 11 zentro izango dira eredu berrian sartuko direnak.

Aldaketaren helburua zera da, zentro antolatuagoak, espezializatuagoak eta haien artean koordinatuagoak izatea, sare sendoagoa, eraginkorragoa eta lehiakorragoa osatzeko eta, hala, autofinantzatzeko eta erakunde pribatu eta publikoetatik funtsak biltzeko baldintza hobeak izateko.


Logotipoa

Nafarroako sare teknologiko berriaren logotipoa.

Lau arlo garrantzitsu

Sare teknologiko berria lau negozio-unitatek osatzen dute. Lauak dira Nafarroak gaitasun teknologiko esanguratsuak dituen sektore-esparruetakoak: energia, industria, nekazaritzako elikagaiak eta biomedikuntza.

- Energia. CENER Energia Berriztagarrien Zentro Nazionala izango da alor honetako erreferentzia. Energia eolikoa, eguzki-energia termikoa, biomasa, eguzki-energia fotovoltaikoa, arkitektura bioklimatikoa eta energia berriztagarriak sarean barneratzea izango dira gai nagusiak.

- Nekazaritzako elikagaiak. CNTA Elikagaien Teknologiaren eta Segurtasunaren Estatuko Zentroak bideratuko du. Kimika berdearen, elikagaien teknologiaren eta bioprozesuen inguruko eskaintza teknologikoa egingo dute. Halaber, mahastizaintza eta ardogintzako eta esnekarien sektoreetako ikerketa barne hartuko du.

- Industria. CEMITEC ondare- eta zuzenbide-unitate berri bat sortu da, egun dauden bost zentroak batzen dituena: CITEAN (Automobilgintzako Berrikuntza Teknologikoaren Zentroa), FIDENA-NANOTECH, CEMITEC (Berrikuntza eta Teknologiaren Diziplina Anitzeko Zentroa), CTEL (Miguel de Elía Zentro Teknologikoa) eta FIDIMA (Ikerkuntza, Garapen eta Berrikuntza Ingurumenaren Arloan Fundazioa). Mekatronika, materialen ikerkuntza, nanoekoizpena eta ingurumena izango dira industriaren alorraren eskaintza teknologiko nagusiak.

- Biomedikuntza. Ikerketa Mediko Aplikatuko Zentroak (CIMA) eta NAVARRABIOMED ikerketa-zentroak osatuko dute. Kasu honetan ez dira bateratuko, bi zentroek independenteak izaten jarraituko dute, hasiera batean aurreikusi zen bezala. Terapia genetikoak, onkologia, hematologia, neurozientzia eta zientzia kardiobaskularra gaiei jarriko zaie arreta.

Esan bezala, sare berriak 850 ikertzaile biltzen ditu eta urtean 60 milioi euroko diru-sarrerak eskuratzen ditu. Zenbateko horretatik % 56 kapital pribatutik dator. Berrantolaketa egitean lanpostuen % 99 mantendu da eta zentro bakoitzarentzat eredu berrian sartzeko modurik egokiena baliatu da.

Fundazio pribatuaren eskumenak

Egituraren figura juridikoa fundazio pribatua da, eta Advance and Technology Corporation: Aditech Corporación Tecnológica izango da izen komertziala.

Fundazioa arduratuko da lau negozio-arloak koordinatzeaz, zentroen iraunkortasun ekonomiko-finantzarioa bermatzen duen eskaintza bateratu eta koordinatua izateko. Horretarako, Europako funtsak eta funts pribatuak jasotzea sustatuko du, Administrazioarekiko mendekotasun ekonomikoa % 44tik % 30era murritz dadin.  Aurreko horren ondorioz, ikerkuntzaren sektoreak Nafarroan eragin ekonomiko eta sozial handiagoa izatea espero da.

Jarduna arautzeko, sarea eta fundazioa osatzen dutenek esparru-akordioa sinatu dute. Horren arabera, negozio-unitate bakoitzak erabateko autonomia izango du egun dituen egitekoetan; fundazioa arduratuko da negoziaren garapenaz, emaitzen balorizazioaz, nazioarteko proiektuetarako sarbideaz, koordinazio teknologikoaz eta kudeaketaz.

37 kidek osaturiko patronatu batek zuzenduko du fundazioa. Patronatuan Nafarroako Gobernua ere izango da, patrono arrunt gisa, negozio-unitateetako, unibertsitateetako, erakundeetako, instituzioetako eta Nafarroako erreferentziazko enpresetako patronoez gain. Azken horien artean daude Iberdrola, Gamesa, kyb, Berlys, Humanity at Work-Mondragón, M. Torres, Acciona Energía, Jofemar, Gas Natural, Cinfa, Grupo AN, General Mills, Grupo Riberebro, Ingeteam, BSH, Viscofan, Iparlat, Florette eta Grupo Berkelium.

Xabier Troyas CEMITECen ordezkaria hautatu dute patronatuko jarduneko lehendakari, eta bera arduratuko da, datozen hilabeteetan, organoaren lehen bilerarako deialdia egiteaz.

Zuzendari nagusia

Fundazioak badu zuzendari nagusia dagoeneko, Manuel Ángel Rodríguez Martín hain zuzen ere. Azken hilabeteetan, langileak hautatzeko prozesu ireki bat gauzatu da, eta horren bidez hautatu dute kargurako.

Rodríguez Martín Madrilen jaio zen, 53 urte ditu eta ingeniaria da. ITP, Gamesa, Applus eta Ercam bezalako enpresetako burua izatera bideratu duen ibilbide profesional zabala du. Europan, Txinan, Indian, Latinoamerikan eta Estatu Batuetan lan egindakoa da. Azken horretan izan da lanean azkenaldian.

Zuzendari nagusi berriak hamar laguneko taldea izango du; horietako asko zentro teknologikoetakoak dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa