(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Indarrean sartu da gizarteratze-errenta arautzen duen foru-legea
osteguna, 2013.eko abenduak 5


Berritasunen artean, 24 hilabetetik 30era luzatzen du errenta jasotzeko aldia eta eskuratzeko baldintzak malgutzen ditu.


Ostegun honetan, abenduak 5, indarrean sartu da Gizarteratze-errenta arautzen duen urtarrilaren 23ko 1/2012 Foru Legea aldatzen duen 36/2013 Foru Legea. Berritasunen artean, errenta kobratzeko gehienezko aldia 30 hilabetera luzatu eta errenta berritzeko aukera ematen du, eta errenta eskuratzeko balditzak malgutzen ditu.

Ostegun honetan argitaratu da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta, besteak beste, honako berritasun hau jasotzen du: prestazio ekonomikoa besterenezin bihurtzen du, beraz, errentaren zenbatekoak ezingo dira eman berme gisa, eta ezingo zaio beste inori lagapen, konpentsazio edo bahitura gisa ere eman, aplikagarria den araudi orokorrarekin bat etorriz. Hala, alderdi horri lotuta egon daitezkeen zalantza guztiak argitu dira.

Halaber, prestazioa eskuratzeko baldintza orokorrei eutsiko zaie, baina Nafarroan, 24 hilabetez gutxienez, modu jarraituan bizitokia izan beharko da eta ez da kontuan hartuko gehienez bi hilabetez kanpoan egotea, egonaldi horiek norberaren edo hurbileko senideen osasun-arazoengatik, lana bilatzeko edo genero-indarkeriarekin erlazionatutako arrazoiengatik egiten direnean.

Bestalde, baldintza horiek betetzeko orduan Gizarte Politiketako kontseilariak emandako foru-aginduaren bidez salbuespenak egiteko aukera mantenduko da, horietarako premia dagoen egoeretan. Salbuesteko aukera hori errenta eskuratzeko baldintza guztietan dago, eta ez, orain arte bezala, adinari edo diru-sarrerei dagokienez bakarrik.

Salbuespenak

Baldintza orokorrak betetzeko beharraren salbuespenei dagokienez, familia-unitatea pertsona bakarrak osatzen duenean, Gizarteratze-errentaren zenbatekoa lanbidearteko gutxieneko soldataren % 85 izango da. Aurrez zehaztutako gainerako zenbatekoak bere horretan geratuko dira.

Halaber, Gizarteratze-errenta jasotzeko gehienezko aldia 24 hilabetetik 30era luzatu da. Beste salbuespen batzuen artean, gehienezko aldia Gizarte Politiketako kontseilariak emandako foru-arau bidez adierazitako salbuespen-egoeretan luzatu ahal izango da. Hala ere, Foru Legean bertan jasotzen dira salbuespenak egiteko moduko egoera horietako batzuk, beraz, lege-mailako arauak dira.

Zehazki, aldia luzatzeko aukera dago kasu hauetan: 16 urtetik beherako seme-alabak izanik lana egiteko eragozpenak dituzten familiak, lana egitea eragozten duten osasun-egoera larriak dituzten familiak, gizarteratze eta lanerako prozesu trinkoa burutzen ari den kidedun familiak, lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten 60 urtetik gorako pertsona eskatzaileak edo bizi-egoera oro har hondatuta duten eta familiaren eta hurbilekoen laguntzarik ez duten pertsonak direnean.

Azkenik, Foru Legean jasotako Gizarteratze Akordioaren arauak osatu dira eta prestazio-eskaerak izapidetzeko prozedura arautu da. Azken horri esker, bi hilabeteko epean egingo da eskaeren balorazioa eta administrazio-prozeduraren arauetan aurreikusitako epean egingo da ebazpena, eta, hemendik aurrera, administrazio-isiltasunak baietz esan nahiko du azken epe horren barruan ebazpenik jaso ezean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa