(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ireki dute Bidasoko trenbide zaharraren trazadurako bide berdea Endarlatsa eta Bertiz artean ostirala, 2013.eko abenduak 20


830.000 euroko inbertsioa egin da, Europar Batasunak, Nafarroako Gobernuak eta Bertizko Turismo Partzuergoak finantzatuta.


Agintariak Bidasoko Bide Berdea irekitzeko ekitaldian. ( irudia handitu )

Gaurtik aurrera, Nafarroako ibilaldizale eta zikloturistek Bidasoko trenbide zaharreko bide berdean 33 kilometro gehiago izango dituzte erabilgarri Endarlatsa eta Bertiz Natur Parkearen artean. Zarraluqui kontseilaria izan da gaur goizean ibilbidearen irekiera-ekitaldian. proiektua Bertizko Turismo Partzuergoak sustatu du Nafarroako Gobernuaren eta Europar Batasunaren laguntzarekin..

Ibilbidea berreskuratzeko lanak egiteko 830.000 euroko inbertsioa egin behar izan den arren, Bertizko Turismo Partzuergoak 2011ko udan egin zuen azterlan batean kalkulatutakoaren arabera, bide berdeak eskualdeari 796.000 euroko itzulkin ekonomikoa eman zion urte hartan eta, itxura guztien arabera, itzulera are handiagoa izan liteke egindako inbertsioarekin. 

Jarduera guztietarako erabili diren 830.000 euro horietatik, 730.000 euro lurpeko pasabidea egiteko obretarako, eta pasabidea egokitzeko eta argiztatzeko erabili da, eta 100.000 euro ibilbidea sustatzeko ekintzetarako.

Zehazki, obren partidaren % 65 Europar Batasunak finantzatu du Pirinioetako Lan Elkarteak (PLE) kudeatzen duen Poctefa programaren bidez, eta % 35 (255.940 euro) Nafarroako Gobernuak. Nafarroako Gobernuak proiektuaren administrazio-izapideak egiten ere lagundu du, Udalez gaindiko Plan Sektorialtzat (UPS) aitortu baita.

Ibilbidea sustatzeko ekintzetara bideraturiko 100.000 euroren partidatik % 65 Europar Batasunak finantzatu du eta gainerako % 35 Bertizko Turismo Partzuergoak.

Ekitaldian kontseilariarekin batera izan dira Izaskun Goñi Bertizko Turismo Partzuergoaren kudeatzailea, Garbiñe Elizegi Baztango alkate eta Bertizko Turismo Partzuergoko lehendakaria, bide berdeak zeharkatzen dituen herrietako udal-agintariak, Bertizko partzuergoko kideak eta Irungo eta Donibane Lohizuneko Udaletako zinegotziak.

Egindako lanak

Ibilbidea prestatzeko egindako lanik garrantzitsuena lurpeko pasabidea egitea izan da, N-121-A errepidearen azpitik doana, Alkaiaga inguruan, Lesaka eta Bera artean. Era berean, ibilbidean zehar seinaleak jarri, tunelak argiztatu eta bide berdea igarotzen den leku batzuetan hainbat egokitzapen-lan egin dira. Gainera, erortzeko arriskua dagoen tarteetan babesteko barandak ere jarri dira.

Hurrengo fasea ibilbideak Iruñearantz jarraitzeko aurreproiektua egitea izango da, Bidasoko bide berdea eta Plazaolakoa batuko dituen ibilbidea eginda, Saldiastik hasita, Orokieta parean.   Horretarako, trenbidearen plataforma zaharra berreskuratu, zaharberritu eta egokitzeko lanak egingo direla aurreikusi da, baita jatorrizko trazadura desagertuta duten tarte berriak eraikitzeko ekintzak ere.

Bide berdea Eurovelo proiektuko bideetako batzuk dira. Proiektu hori kontinente osoa zeharkatzen duten bizikletaz ibiltzeko hamalau ibilbide nagusi egokitzeko Europar Batasunaren ekimena da.

Bidasoko bide berdea

"Tren txikito" izenez ezaguna den trenak zeharkatzen zuen Bidasoko trenbidearen ibilbideak 49 kilometro ditu, horietatik 42 Nafarroan, Endarlatsa eta Elizondo artean, eta Lesaka, Igantzi, Sunbilla, Doneztebe, Bertizarana (Narbarte, Legasa eta Oieregi) eta Baztan (Oronoz, Arraioz, Lekaroz eta Elizondo) herrietatik igarotzen da. Gipuzkoako zatiko 7 kilometroak Gipuzkoak Foru Aldundiak berreskuratu zituen 2009an. Hala, gertuengo tarteetan jarri zen abian bide berdea, eta ibiltzeko modukoak dira. Doneztebe eta Elizondoren arteko bidea egokitzeko bigarren UPS bat egin beharko litzateke.

Baina Bidasoko bide berdearen proiektuaren eraginaren lurralde-eremua are handiagoa da, eta Bertizko Turismo partzuergoa osatzen duten ibar eta eskualde guztiei eragiten die: Bortziriak, Malerreka, Bertizarana, Baztan, Urdax eta Zugarramurdi. Bestalde, badiako bidearekin lotuta, Hendaia, Hondarribia eta Irun herrietara ere iristen da.

Tren txikito

Irun eta Endarlatsaren arteko meatze-tren gisa sortu zen 1898an. Hasieran mineralak garraitzen zituen gehienbat, baina, ondoren, merkatzia askotarikoa izan zen: egurra, ikatza, burdina, baita ganadua ere. 1916an, linea Elizondoraino luzatu eta zerbitzu publiko gisa ireki zen, Irun eta Elizondo lotzen zituen bidaiari-tren bihurtuz. Horrek aldaketa handia ekarri zuen trena igarotzen zen Baztan-Bidasoa inguruko biztanleen bizimoduetara.

Ibilbidea Bidasoaren ezkerraldean zegoen batez ere, eta 51,1 km-luzera zuen. Zortzi tunel zituen, burdinezko hainbat zubi eta honako geltoki eta geraleku hauek: Irun-muga, Irun-Bidasoa, Arteaga, Behobia, San Miguel, Endarlatsa, Zalain, Alkaiaga, Bera, Etxalar-Lesaka, Igantzi-Arantza, Espelosín, Sunbilla, Doneztebe-Elgorriaga, Legasa, Narbarte, Erreparazea, Oronoz-Mugairi, Arraioz, Iruritaok errota, Irurita-Lekaroz, Lekarozko ikastetxea eta Elizondo.

Lau lokomotore handiz eta hiru txikiz osaturikoa zen. Bagoiak kategoria guztietakoak ziren, eta merkantzia eramatekoek hogei tonako kargak ere eraman ahal zituzten. 1936an 109 bagoi zituen guztira.

1953ko uholdeek 400 metroko zati bat hondatu zuten, eta konpontzeko lan handia egin behar izan zen. 1956ko abenduaren 31n egin zuen azken bidaia.

Eurovelo proiektua

Eurovelo proiektua Europako Txirrindularien Federazioaren (ECF) proiektua da. Federazioak Europa osoko 52 elkarte biltzen ditu eta 400.000 txirrindulariren ordezkaria da. Europa kontinentea alde batetik bestera zeharkatzen duten bizikletan ibiltzeko hamalau ibilbide nagusi gauzatzeko helburua du, hiri nagusi eta eremu turistikoetatik pasata.

Bertizko Turismo Partzuergoa, Pirinio Atlantikoetako Kontseilu Orokorra, Bidasoa Bizirik eta Getaria, Donibane Lohizune, Hendaia, Hondarribia eta Irungo udalak Getaria eta Doneztebe arteko 1. Eurovelo ibilbidea egokitzeko proiektuan ari dira lanean.

Mugako bi aldeetako proiektuan, Partzuergoa Hondarrabia eta Irungo udalerriekin eta Frantziako euskal kostaldeko hainbatekin dago kidetuta, baita 64 departamenduko Kontseilu Orokorrarekin ere. 2009tik 2013ra arte programatu zen proiektua, eta, amaitzen denean, Roscoff-etik (Bretainia) bizikletaz ateratzen direnentzako erabilgarri egongo da Nafarroako tartea. Eurovelo Frantziako kostaldeko hainbat herritatik igarotzen da, beraz, turismorako ahal handia du.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa