(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Jardunaldi batean eztabaidatuko dute derrigorrezko hezkuntzan ikasleek lortu behar dituzten gaitasun nagusiak osteguna, 2014.eko urtarrilak 9


Saioa asteazken honetan, 15ean, izango da Nafarroako Eskola Kontseiluaren egoitzan, eta, aurrez izena emanez gero edonor bertaratu ahal izango da.


Nafarroako Eskola Kontseiluak Foru Parlamentuarekin batera datorren asterako antolatutako jardunaldia da eta, bertan, ikasleek derrigorrezko hezkuntzan lortu beharreko gaitasun nagusiei buruz eztabaidatuko da. Saioa datorren urtarrilaren 15ean, asteazkena, izango da 17:00etatik aurrera, erakundeak Iruñeko Ezpeleta Jauregian dituen instalazio berrietan.

"Nafarroako Eskola Kontseiluaren arratsaldeak" jardunaldien saio berrira joan nahi dutenek izena eman beharko dute aurrez hezkuntza-erakundearen webgunean edo 848 428 786 telefono-zenbakira deituta (9:00etatik 14:00etara).

Gaitasunak bizitza errealeko egoerei irtenbideak aurkitzeko ezagutza baliatzeko jakintza direla esan liteke. Europar Batasunak oinarrizko zortzi gaitasun ditu zehaztuta: hizkuntza, matematika, mundu fisikoaren ezagutza eta harekiko elkarreragina, informazioaren tratamendua eta gaitasun digitala, gizartea, kultura, ikasten ikasteko gaitasuna, eta autonomia eta gauzak norberaren ekimenen burutzea.

Jardunaldiaren helburua kontzeptu hori sakontzea da, eskoletako eredua aldatzen ari baita. Kontzeptu horren arabera, testuinguru zehatz baten ezagutzari lehentasun handiagoa ematen zaio oroimenezko jakituriaren ohiturari baino.

"Oinarrizko gaitasunak" izenburua duen saioaren hasieran, Javier Valle Madrilgo Unibertsitate Autonomoko irakasleak Europako gaitasunen esparrua azalduko du.

Ondoren, Eskola Kontseiluaren mahai-ingurua egingo da, Pedro Rasconek moderatuta, bizitzarako beharrezkoak diren gaitasunen inguruan eztabaidatzeko. Bertan, Florencio Luengo Hezkuntza Ministerioko COMBAS proiektuko oinarrizko gaitasunen aholkulari pedagogikoak, Isabel Beltrán Hezkuntza Departamentuko Prestakuntzaren eta Kalitatearen Ataleko buruak, Camino Bueno Zizur BHIko zuzendariak eta Jesús María Ezponda Miravalles-El Redín ikastetxeko zuzendariak parte hartuko dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa