(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

BAIk 5.300 langabetu gutxiago zenbatu ditu Nafarroan 2013ren amaieran, eta langabezia-tasa % 16,83 dela adierazi du osteguna, 2014.eko urtarrilak 23


Azken hiruhilekoan 50.100 langabetu zenbatu ziren, aurreko urtean baino 2.500 gutxiago.


2013 amaitzean, Nafarroako langabetuen kopurua 50.100 zen guztira, 2013ko azken hiruhilekoari buruzko Biztanleria Aktiboaren Inkestako azken datuen arabera. % 9,5 egin du behera aurreko hiruhilekoarekin alderatuta, 5.300 pertsona langabetu gutxiago zenbatu baitziren; beraz, % 16,83koa da tasa (aurreko hiruhilabetean % 18,3 izan zen, beraz, 1,4 puntu gutxiago).

Duela urtebeteko datuekin alderatuta, 2.500 langabetu gutxiago daude. Gainerako autonomia-erkidegoak kontuan hartuta, guztira, % 26,03 dira langabetuak. 8.400 pertsona gutxiago daude langabezian aurreko hiruhilabetearekin alderatuta eta 69.000 pertsona gutxiago duela urtebeteko kopuruarekin alderatuta.

Lanean diren herritarren kopuruak behera egin du estatu osoan. Nafarroan, EINek 247.700 pertsona erregistrartu ditu, hau da, % 58,77ko jarduera-tasa. Datuok % 0,43ko murrizketa adierazten dute aurreko hiruhilekoari dagokionez eta % 2,56koa duela urtebeteko datuei dagokienez.

Datuek egonkortzeko joera dagoela adierazten dute

Lourdes Goicoechea lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren arabera, gaur ezagutzera eman diren datuek "azken hilabeteetan antzemandako egonkortzeko joera baieztatu eta nolabaiteko hobekuntza izango dela adierazten dute". Hala ere, esan du, lan-merkatuaren egoera oso zaila dela oraindik, eta langabeziari loturiko indizeak oso altuak direla.

Gainerako autonomia-erkidegoekin alderatuta, Euskal Autonomia Erkidegoa (15,76) eta Nafarroa (16,83) dira % 20 baino gutxiagoko langabezia-tasa duten bakarrak. Extremadurak (32,29), Kanariak (33,18) eta Andaluziak (36,32), aldiz, % 30 baino langabezi-tasa handiagoa dute.

Aurreko hiruhilekoari erreparatuta, 3.400 gizon eta 2.000 emakume langabetu gutxiago daude. Bestalde, lana duten emakumeen kopuruak gora egin du (1.500 gehiago) baina behera lana duten gizonen kopuruak (2.600 gutxiago).

Nafarroak du estatuko gazteen langabezia-tasarik txikiena, % 45,47. Estatuko batez bestekoa % 55,06 da. 25 eta 54 urte artekoen langabezia % 16,07 da; % 8,88koa 55 urtetik gorakoen artean.

Sektore guztietan murriztu da langabezia, batez ere zerbitzuen sektorean (1.900 langabetu gutxiago daude), ondoren industrian (-1.200), lehenago lanik izan ez duen kolektiboan (-900), nekazaritzan (-800) eta eraikuntzan (-500). Bestalde, zerbitzuen sektorean lana dutenen kopuruak gora egin du (1.100 langile gehiago daude), baita nekazaritzaren sektorean ere (100 gehiago). Aldiz, eraikuntzaren sektorean eta industrian behera egin du kopuru horrek (lana duten 1.700 eta 500 gutxiago daude, hurrenez hurren).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa