(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntza Departamentuak beste 30 ikastetxetara hedatuko du datorren ikasturtean ingelesez ikasteko programa asteazkena, 2014.eko otsailak 5


Hala, hezkuntza-eskaintza laurogeita hamar ikastetxetan emango da; legegintzaldiaren hasieran programan parte hartzen zuten ikastetxeen hirukoitza dira horiek.


Transcripción textual del video

El Gobierno de Navarra incorporará el próximo curso 2014-15 treinta centros más de Educación Infantil y Primaria al Programa de Aprendizaje de Inglés (PAI), con lo que esta oferta docente estará disponible en noventa colegios distribuidos por la geografía navarra, el triple que al inicio de la legislatura. Además, como es conocido, el sistema educativo cuenta con un colegio público en alemán.

haurrak

IIP Haur eta Lehen Hezkuntzan ezarri da.

Nafarroako Gobernuak, datorren 2014-2015 ikasturtean, Haur eta Lehen Hezkuntzako beste hogeita hamar ikastetxetan ezarriko du Ingelesez Ikasteko Programa (IIP). Hala, hezkuntza-eskaintza Nafarroako laurogeita hamar ikastetxetan emango da; legegintzaldiaren hasieran programan parte hartzen zuten ikastetxeen hirukoitza dira horiek. Gainera, jakina denez, hezkuntza-sisteman ikastetxe publiko aleman bat ere badago.

José Iribas Hezkuntza kontseilariak, Gobernuaren gaurko saioan, planaren hedapenari buruzko xehetasunak azaldu ditu. Planaren berritasun nagusia itunpeko ikastetxeetan ingelesezko programak homologatzea da; ikastetxe publikoei eskatzen zaizkien betekizun berak dituzte.

Zehazki, datorren ikasturtean, 13 ikastetxe publikok eta itunpeko 17 ikastetxek ezarriko dute IIP. Honako hauek dira eskola publikoetako batzuk: Andosillako Virgen de la Cerca, Azagrako Francisco Arbeloa Fernández de Esquide, Carcarko Virgen de Gracia, Funesko Elías Terés, Fustiñanako Santos Justo y Pastor, Uharteko Ama Zuria, Melidako Santa Ana, Milagroko Virgen del Patrocinio, Monteagudoko Honorio Galilea, Murillo el Frutoko Raimundo Lanas, Erriberriko Príncipe de Viana, Arradako Ximénez de Rada, eta Santakarako Nuestra Señora de La Asunción.

Aldiz, honako hauek dira itunpeko ikastetxe homologatuak: Burlatako Amor de Dios eta Regina Pacis, Lizarrako Mater Dei, Lodosako La Milagrosa, Mutiloako Luis Amigó, Eguesibarko Santa María La Real, Tuterako Compañía de María eta Atarrabiako La Presentación, baita Iruñeko hauek ere: Calansanz, El Redín-Miravalles, Sagrado Corazón, Hijas de Jesús, Irabia-Izaga, Monjardín lizeoa, San Cernin, Santa Catalina Labouré, eta Vedruna.

Hezkuntza kontseilariak azaldu duenez, Nafarroak modu aktiboan bultzatzen ditu Europako herrialde guztietako biztanleek atzerriko hizkuntza bat edo gehiago eskuratu eta erraztasunez erabiltzeko gaitasuna izan dezaten, gazteenen ikaskuntzan arreta jartzeko eta ikasitakoa bizitzan zehar mantentzeko Europar Batasunak ezarritako irizpideak.

Helburu horiekin bat datoz Nafarroako familiak ere, kontseilariaren esanetan, hezkuntza geroz eta eleaniztunagoa izatea eskatzen baitute. "Kalitatezko goi-mailako hezkuntzan sartzeak eta lan-merkaturatzeak hizkuntzak ezagutzea eskatzen dute, geroz eta globalizatuagoa eta aldakorragoa den munduan lehiakorrak izateko", gaineratu du.

Helburu horiek izanik, IIP hedatzea da Foru Gobernuaren gauzatu nahi duen jarduera nagusietako bat. Berez, legegintzaldi honetan hirukoiztu egin da programa hori eskaintzen duten ikastetxe kopurua; 2011-12an 28 ikastetxe izan ziren partaideak eta 90 aurreikusi dira 2014-15 ikasturterako. Aurtengoan hirurogei dira programa ezarrita dutenak, ikastetxe publiko alemanaz gain.

Hezkuntza Departamentuko arduradunak azpimarratu duenez, ikasleei aukera-berdintasuna bermatzea da IIP hedatzeko planaren xede nagusietako bat, beraz, programan sartuta dauden zentroak Nafarroako biztanlegunetan daude banatuta, biztanle kopurua edozein dela ere.

Programaren ezaugarriak eta irakasleen prestakuntza

Ingelesez Ikasteko Programa (IIP) hizkuntza-eredu guztietan eskaintzen da, eta 1997-98 ikasturtean hasi ziren lehen aldiz ematen.

A eta G ereduetan, asteroko 28 eskoletatik 10 gutxienez ingelesez irakasten dira eta, D ereduan, 5 saio (Haur Hezkuntzako bigarren eta hirugarren mailan), 6 (Lehen Hezkuntzako lehen zikloa) eta 8 (Lehen Hezkuntza bigarren eta hirugarren zikloak). Hizkuntzaren beraren ikasgaiaz gain, curriculuma osatzen duten beste jakintzagai batzuetan komunikatzeko hizkuntza gisa ere erabiltzen da, esate baterako matematika edo ingurunearen ezagutza irakastean.

Informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) erabilera sustatzen du ikasleek hizkuntzak ezagutu eta erabiltzea errazteko.

Hezkuntza Departamentuak prestakuntza espezifikoa eskaintzen du eta IIP ezartzen duten ikastetxeetan teknikariei laguntzen die. Prestakuntza zenbait urtetarako da, fasetan banatzen da eta aurrez aurreko zein urrutiko saioak ditu; azken hori malgua da, eta lineako lan-plataforma baten parte da: profesionalen eta adituen hitzaldiak, iturri eta kanpoko baliabideetarako estekak, Ingelesez Ikasteko Programa ezarrita duten ikastetxeek landutako materiala eta abar ditu.

Material horrez gain, hausnarketa praktikoa egiteko eremuak daude, "webinarˮ moduko lankidetza-saioak egiten dira eta, prestakuntza-fasearen arabera, ikastetxeen artean materiala prestatu edo talde-lanak osatzen dira.

Gainera, irakasleen prestakuntza bultzatzeko, Departamentuak plazak gordetzen ditu irakasleentzat Iruñeko eta Tuterako Hizkuntza Eskoletan. Zehazki, aurtengo ikasturterako 250 plaza gorde dira.

Atzerriko hizkuntzen irakaskuntzaren egoera Nafarroan

Nafarroako Gobernuak biztanleek hizkuntzak ikastea sustatzearen aldeko apustua egin du, prestakuntza-garapena eta hizkuntza batean baino gehiagotan komunikatzeko gaitasuna izateak ematen dituen aukerak direla-eta halako ikasketen eskaria geroz eta handiagoa delako. Horretarako, hezkuntza-etapa guztietan atzerriko beste hizkuntza batzuk eskuratzeko prestakuntza eskaintzen du.

Nafarroako hizkuntzak ikasteko hezkuntza-eskaintza araubide orokorreko zein bereziko irakaskuntzan handitu da.

Araubide orokorreko irakaskuntzan, ingelesa da atzerriko lehen hizkuntza, eta derrigorrezkoa Nafarroako ikasleentzat. 3 urte dituztenetik, ikasleek estatuko araudiak ezartzen dituenak baino ordu gehiagoz ikasten dute ingelesa (Nafarroak 2000. urtean erabaki zuen ingelesa astean beste bi saiotan irakastea). Neurri horren osagarria da IPP edo atzerriko hizkuntzan ikasteko programa handitzea.

Gainera, Bigarren Hezkuntza ikasleek, NUHEOren bidez (Nafarroako Urrutiko Hizkuntza Eskola Ofiziala) lehenago eskura ditzakete hizkuntza-eskola ofizialek eskaintzen dituzten ikasketak eta hizkuntza-gasitasun Europako B1 eta B2 mailetan ziurta dezakete. Iruleko zein Tuterako hizkuntza-eskola ofizialetan eta NUHEOren azpiegoitza guztietan modalitate guztietako 8.705 plaza daude ikasle helduentzat.

Bestalde, alemana ere irakasten da Nafarroako Foru Komunitateko hezkuntza-sisteman IIPren antzekoa den Alemanez Ikasteko Programaren bidez. Aurtengo ikasturtean, Paderborn-Víctor Pradera ikastetxean Haur Hezkuntzako 1. mailatik hasita ezarriko da eta, datorrenean, Haur Hezkuntzako 1. eta 2. mailetan.  Haur eta Lehen Hezkuntzako lau ikastetxetan alemana ere irakatsiko da atzerriko bigarren hizkuntza gisa Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetan. San Juan de la Cadena, Paderborn-Víctor Pradera, San Adrián, San Ignacio eta Vedruna ikastetxeak dira, eta guztira 142 ikasle dituzte 2013-14 ikasturtean.

Atzerriko bigarren hizkuntza gisa, alemana ere irakasten da Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan. 1.107 ikasle ari dira (990 DBHn eta 117 Batxilergoan) alemana ikasten Nafarroako 19 ikastetxetan. NUHEO lankidetza-programaren bidez, Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleek hizkuntza-eskola ofizialetako ziurtagiri ofizialak eskura ditzakete. Alemanaren kasuan, Bigarren Hezkuntzako ikasleek oinarrizko mailako (A2) azterketa egin dezakete DBHko 4. maila amaitzean, eta maila ertainekoa (B1) Batxilergoan. 2012-2013 ikasturtean 175 ikasle matrikulatu ziren NUHEOk koordinatzen duen programan (129 oinarrizko mailan eta 46 maila ertainean).

Alemana ikasteko hezkuntza-eskaintza orokorra helduentzako Iruñeko eta Tuterako hizkuntza-eskola ofizialen eskaintzak osatzen du. Ikastetxe horietan alemana ikasteko dagoen benetako eskariari buruzko azterketaren arabera, Hezkuntza Departamentuak 675 plaza eskaintzen ditu (500 Iruñean eta 175 Tuteran).

Amaitzeko, frantsesa ere sustatzen da atzerriko bigarren hezkuntza gisa Nafarroako ikastetxe eta ikasleen artean. Lehen Hezkuntzan, hirugarren zikloan ikas daiteke frantsesez eta, bigarrenean, "atal elebidunakˮ deritzenen bidez, ikasleek curriculumeko hainbat jakintzagai frantsesez ikas ditzaten. Bestalde, aurtengo ikasturtean, "Bachibacˮ delako programa ezarri da, Batxilergoko ikasleek Frantziako Baccalauréat  eta Espainiako Batxilergoa bateratzen dituen titulazio bikoitza eskura dezaten.

Ikasleen mugikortasun-programei dagokienez, ikasturte honetan, Nafarroako ikasleei Frantziako ikastetxeetan DBH eta Batxilergoa ikasteko aukera eman zaie (45 plaza), Frantzia hegoaldeko ikastetxeetan hain zuzen ere, Hezkuntza Departamentuaren eta Bordeleko Akademiaren artean sinatutako hezkuntzako lankidetza-hitzarmen bati esker.

Aipatutako programa akademikoaz gain, 2014-15 ikasturtean, Nafarroako eta Frantziako ikasle-trukeak egiteko programak ere aurreikusi dira (egonaldiak).

LHko ikasketetan ere ingelesaren irakaskuntza areagotu egin da; orain, ikasgai gisa eta beste jakintzagai batzuk ikastean komunikatzeko hizkuntza gisa eskaintzen da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa