(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak 9 proiektu aurkeztu ditu 2007-2013ko Europako POCTEFA programaren 3. deialdian ostirala, 2014.eko otsailak 7


Nafarroako proposamenen artean turismoaren, nekazaritzaren, i+G proiektuen, ondarearen, musikaren eta urritasunen bat dutenen laneratzearen alorreko mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak daude.


basoa

Proiektuetako bat mendiko nekazaritzari buruzkoa da.

Espainia, Frantzia eta Andorra arteko Lurralde Lankidetzaren Programa Eragileak (POCTEFA) 38 proiektu jaso ditu 2007-2013 denboraldiko hirugarren eta azken deialdietan. Horietatik bederatzitan Nafarroak parte hartzen du.

Laguntzen funtsa gauzatu ez diren proiektuen bidez hornitzen da, eta baldintza zera da, ekintzek deialdian zehaztutako epeen barruan egin beharreko jarduerak amaitzen direla eta horiek behar bezala amaitzeko finantza-bideragarritasunik badagoela bermatzea.

POCTEFA garapeneko Europako funtsek finantzatzen dute (EGEF), eta helburua Frantziako eta Espainiako eragile sozioekonomikoen arteko lankidetza-ekintzak sustatu eta finantzatzea da, bien arteko mugaren inguruan proiektuak batera (proiektu bakoitzeko Espainiako eta Frantziako kide bana edo mugaz gaindiko Frantziako eta Espainiako erakunde juridiko bat) gauzatu ahal izateko.

Finantzatzioa eskatzeko Nafarroak aurkeztu dituen ekimenen artean turismoaren, nekazaritzaren, i+G proiektuen, arte-ondarearen, musikaren eta urritasunen bat dutenen laneratzearen alorreko mugaz gaindiko lankidetza-proiektuak daude.

Deialdiak programaren hiru ardatz nagusietako batean egindako proposamenak onartzen ditu. Honako hauek dira ardatzok:

• Mugaz  gaindiko intergrazioa indartzea jarduera ekonomikoen, berrikuntzaren eta giza kapitalaren alorrean.

• Lurraldeen eta horietako natura- eta kultura-ondarearen garrantzia azpimarratzea, eta modu iraunkorrean babestu eta kudeatzea.

• Biztanleriaren bizi-kalitatea hobetzea lurraldeak egituratzeko eta garapen iraunkorrerako estrategia bateratuen bidez.

Proiektuak hautatzeko prozesua datozen hilabeteetan gauzatuko da, eta 2014ko udaberrian emango da erabakiaren berri.

Eskualdeka, Akitania da proiektu gehienetan (24) parte hartzen duen eskualdea, ondoren Euskal Autonomia Erkidegoa (18), Aragoi (17) eta Midi-Pyrénées (16). Kataluniak eta Nafarroak bederatzi proiektutan parte hartuko dute eta Languedoc-Roussillonek hirutan.

POCTEFA programaren aurreko bi deialdietan 244 proiektu jaso ziren guztira, eta horietatik 133 programatu ziren 2007 eta 2011 artean.

Nafarroa partaide duten programak

Pirinioetako nekazaritzako sektoreak: INITIA (Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Nafarroako Institutua) Languedoc-Rousillon eta Midi-Pyrénées eskualdeetako kideekin aritzen da lankidetzan. Pirinioetako nekazaritzako sektoreek, lehiakorrak izaten jarraitzeko, estrategia berriak garatzeko duten premian oinarritzen da proiektua, izan ere, globalizazioak eta merkatuen banaketak horretara behartzen ditutze. Horretarako, nekazaritzaren eta nekazaritzako elikagaien sektoreak ulertu, aztertu eta aldatzeko baterako gaitasuna indartzea proposatzen da, Pirinioetako eragileen hautaketa estrategikoak optimizatzeko.

Eugi eta Banka mugaz gaidiko lurraldeetako ondarearen garrantzia azpimarratzea. Eugiko Kontzejuaren, Garazi Baigorri Herri elkargoaren (Akitania) eta Banka udalerriaren (Akitania) arteko proiektua da. Helburua Eugi eta Banka mugaz besteko udalerrien arteko lankidetza indartzea da, historiari eta ingurumenari dagokionez interesgarria den ibilbide bat finkatuta. Partekatzen duten Kintoa inguruak meatzaritzako eta metalurgiako baliabideak, meatzeak, labeak eta bideak ditu, Errege Arma-Ola eta Labe Garaia sortzen lagundu zutenak.

Musika garaikidea. Iruñeko Udalaren eta Baionaren arteko musikaren eta mugimenduen proiektua da, Baionako eta Iruñeko gazteak protagonista dituena. Helburua musika garaikide motak eta bi hirietako gazte musikarien taldeak sustatzea da, baita horiei musikaren eta enpresen alorreko prestakuntzarako tresnak ematea ere, sortutako musika zabal dezaten.

Udalen arteko mugaz gaindiko kultura-lankidetza. Obanos eta Mairie de la Bastide Clairence (Akitania) herrietako Udalek parte hartzen dute proiektuan, eta bi udalen arteko kultura-harremanak finkatzeko neurriak diseinatu dira.

Unibertsitateen arteko lankidetza. Nafarroako kidea NUP da, eta Campus Iberus (Aragoi), Tolosako Unibertsitatea (Midi-Pyrénées) eta Paueko eta Aturrialdeko Unibertsitatea (Akitania) ditu proiektukide. Proiektuaren xede nagusia ikerketaren eta berrikuntzaren alorrean mugaz gaindiko lankidetza sendotzea da EBRos Mugaz Gaindiko Campuseko Unibertsitateen artean. Iberus Nazioarteko Bikaintasunaren Campusak (Zaragozako Unibertsitatea, Nafarroako Unibertsitate Publikoa, Errioxako Unibertsitatea eta Lleidako Unibertsitatea) eta Paueko eta Tolosako Unibertsitateetan dituen hedapenek osatzen dute.  Aldi berean, unibertsitateen eta eskualdeetako industria-sarearen arteko elkarrekintza hobetzea ere bada proiektuaren egitekoa.

Eraikuntza-sistema berrietan lankidetzan aritzeko proiektua. Fundación Laboral de la Construcción da Nafarroako partaidea, eta ESKAL EUREKArekin (Akitania) batera ariko da elkarlanean.  Helburuetako batzuk dira LEAN eraikuntzaren sistemak aztertu eta horiek berrikuntza-proiektuak kudeatzeko BIM prozesuan sartzea da. BIM prozesuak eraikin baten proiektua azaltzeko maketa digitala erabiltzen du, informazio teknikoa eta antolaketari eta finantzei buruzko informazio guztia barne hartuta duena.

Urritasunen bat dutenak gizarteratzeko eta laneratzeko proiektua. Koine-Aequalitas fundazioa eta Arete Activa dira Nafarroako partaideak, eta Aragoiko eta Akitaniako partaideak izango dituzte proiektukide. Mugaz gaindiko ibilbideak, tresnak eta baliabideak garatzea da proiektuaren asmoa, urritasunen bat dutenak gaitzen, horien mugikortasuna sustatzen eta gizarteratzen eta laneratzen laguntzeko. Tresna horien bidez lortzea espero den emaitza urritasunen bat dutenen bizi-kalitatea hobetu eta eraberritzeko elementu iraunkorrak sortzea da.

Lizarreta mendatea biziberritzeko proiektua. Etxalarko Udalaren eta Hego lapurdiko hirigunearen (Akitania) arteko proiektua da. Lizarreta mendatea Sararen eta Etxalarren artean dago. Kultura bateratua, espezie migratzaileen behaketa zientifikoa eta pagausoaren sare bidezko ehiza tradizionala bateratzen dituen ingurua da. Helburua lurraldea biziberritzeko eta denboraldiz kanpo fluxu ekonomikoak sortzen dituen turismo iraunkorra eskaintzeko gai den baterako proiektu bat gauzatzea da. Helburu ekonomiko horrez gain, Lizarreta mendatetik pasatzen diren espezie migratzaileak behatzeko proiektu zientifiko bat egiteko asmoa ere badago.

Kalitatezko nekazaritzako elikagaien sektorea. FUNDAGRO eta Midi-Pyrénées, Aragoi eta Errioxako kideak ariko dira lankidetzan proiektu horretan. Kalitatezko nekazaritzako elikagaien sektorea bultzatzea du helburu, bertako produktuak eta parte hartzen duten lau eskualdeetako produktu tradizionalen garrantzia azpimarratuta. Mugaz gaindiko ekintza partekatuen bidez, proiektuak tradizioaren irudia zabaltzen eta eskualdeetako kalitatezko produktuen balioa nabarmentzen laguntzen du.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa