(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sustapen departamentuak Santa Lucía-Adsis fundazioari lagatako etxebizitzetan datorren astean hasiko da jendea sartzen ostirala, 2014.eko otsailak 14


Kontseilariak etxebizitzetako bat bisitatu du, eta pisu horiek adinez nagusi bihurtutako adingabekoen zentroetatik etorritako gazteak hartuko dituzte


Santa Lucía fundazioko etxebizitzak bisitatzen

Zarraluqui kontseilaria Santa Lucía fundazioko ordezkari batekin. ( irudia handitu )

Sustapeneko kontseilari Luis Zarraluqui Ortigosa-k Santa Lucía fundazioari lagatako lau etxebizitzetatik bat bisitatu du gaur eguerdian. Haietan, datorren astelehenetik aurrera, hiru gazte bizitzen jarriko dira, eta haien atzetik beste pertsona batzuk joango dira, gainerako pisuak birgaitzeko obrak amaitu ahala.

2013ko azaroaren 11n Navarra de Suelo y Vivienda (Nasuvinsa) enpresa publikoak Santa Lucía-Adsis fundazioarekin etxebizitzen prekariozko lagapeneko lau kontratu sinatu zituen okupatu aurretik aurrez berritze-lanak behar zituztenak. Fundazioak ez du ezer ordaintzen alokairuagatik, eta konpontzeko nahiz komunitateko gastuak, hornidurak eta IBIa ordaintzeko konpromisoa hartzen du.

Lau etxebizitzak "Emantzipazio Prozesurako Laguntza" proiekturako dira; haren helburua adingabeen zentroetatik datozen gazte nafarrei ostatu ematea da, irteten dutenean, adinez nagusiak direnean, helduen bizitzarako trantsizio-aldi horretan laguntza eman diezaieketen familia edo adiskideen harreman-euskarririk ez dutenak. Bizpahiru urteko egonaldiak dira eta gazteekin batera Santa Lucía-Adsis fundazioko teknikari bat dago laguntza emateko.

Nasuvinsak lagatako etxebizitza horiek bigarren eskukoak dira eta 62 nahiz 81 metro koadro artekoak dira. Indarrean dagoen legeriak eskatzen dituen bizitzeko baldintzak dituzte eta bizigarritasun-zedula nahiz eraginkortasun energetikoko ziurtagiria dituzte.

Kontratuan zehazten da Santa Lucía fundazioari hamar urterako lagako zaiola, eta trukean berritzeko lanak egingo dituela. Epe hori igarota, kontratua urtero luzatu ahalko da eta, gehienez ere, bost urtera arte. Ondoren, Santa Lucía-Adsis fundazioak Nasuvinsari itzuli beharko dio etxebizitza baldintza egokietan alokairu edo salerosketako merkatuan jartzeko.

Fundazioa arduratuko da uraren, gasaren eta elektrizitatearen hornidura eta kontsumoko gastuez, lurraren kontribuzioa ordaintzeaz, etxebizitzen komunitateko eta beste antzeko batzuk ordaintzeaz lagapen-kontratua indarrean jarraitzen duen bitartean.

Berritzeko obrak

Etxebizitzen obretan instalazio elektrikoa berrituko da, berogailuko eta etxeko ur beroaren galdara ordeztuko eta instalazioa nahiz erradiadoreak prestatuko dira.

Gainera, lanen barnean sartuko dira, hiru etxebizitzetako iturgintza eta saneamenduko instalazio guztia berritzea, eta bainugela nahiz sukaldea osorik aldatzea. Eta, azkenik, lau etxebizitzetatik bitan behintzat parketa eta leihoak konpondu edo ordeztuko dira. Haietan guztietan, hormak eta sabaiak pintatuko dira.

Adsis Komunitateen Mugimenduak sustatutako Gobernuz kanpoko Erakundea 1996. urtetik egiten du lan pobretutako pertsona eta taldeen sustapen integralerako. Boluntarioak diren 700 pertsonak baino gehiagok eta kontratatutako 250 pertsona inguruk osatzen dute. Adsis fundazioan urtero 13.000 pertsonari erantzuten zaie Espainiako 12 probintzietako zortzi jarduera-programen bidez. Lan hori pertsona, enpresa eta erakunde publiko eta pribatuen laguntzarekin egiten da, banakako garapen-prozesuen bidez hurbileko harremanean, aholkularitzan eta zerbitzu eraginkorrean oinarrituta daudenak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa