(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2014-2015erako Prestakuntza Plan berri bat jarri du abian artearen eta kulturaren sektorearentzat
astelehena, 2014.eko otsailak 24


Artearekin loturiko enpresentzako ekonomiaren, finantzen eta lanaren kudeaketarako doako prestakuntza, "Europa Creativa" kultura finantzatzeko programa eta kultura-proiektuen diseinua eta ebaluazioa egiteko ikastaroa proposatzen ditu.


Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak 2014-2015erako prestakuntza-plan berri bat antolatu du Nafarroako artearen eta kulturaren sektorearentzat.  Foru Komunitateko edozein kultura-erakunde, enpresa eta sortzaileak izango dira onuradunak.

Prestakuntza Planak premiazko trebetasunak, gaitasunak eta ezagutzak eskuratzea ahalbidetzeaz gain sektoreko beste profesional batzuekin esperientziak partekatu eta sareak sortzen ere lagunduko die.

Lehenengo urtean, artearen edozein diziplinatan aplika daitezkeen eta beharrezkoak diren zeharkako ekintzak proposatu dira. Printzipioz erabat finantzatuko diren ikastaro egingo dira: Arte-enpresen kudeaketa (apirilaren 29tik ekainaren 3ra): kontabilitatearen, finantzen arloaren eta lanaren kudeaketa barne hartzen ditu (15 plaza; eskaria handia izanez gero, bikoiztu ahal izango da); Europa Creativa programa (ekaina erdialdea, 100 plaza): proiektu kulturalei finantzazioa eskaini eta beste herrialde batzuekin elkarlanean aritzeko aukera ematen du; Proiektu kulturalen diseinua eta ebaluazioa (urriaren 28tik azaroaren 25era, 25 plaza): lehiaketa publikoetan (tokikoa, estatukoak edo nazioartekoak) zein enpresa edo erakunde pribatuei saltzean edozein proiektu aurkezteko oso erabilgarria.

2014rako Kulturaren Zuzendaritza Nagusiaren prestakuntza-planak, Zuzendaritza Nagusiak zuzenean antolatutako horiez gain, "Profesionalen III. Topaketa. Kultura kudeatzea: XXI. mendeko publikoa" ere barne hartzen du, Nafarroako Kultur Kudeaketako Profesionalen Elkartearen antolatutakoa.

Enpresa artistikoen kudeaketa: apirilaren 29tik ekainaren 3ra

30 orduko ikastaroari esker, ezagutza espezifikorik ez duten eta euren enpresa txikia kudeatu behar duten artistek negozioa aurrera eramateko oso prestakuntza praktikoa jaso ahal izango dute.

Ikastaroan, kontabilitatearen kudeaketa (kontabilitatea, fakturazioa, kontabilitateko analisiak, contaplus, facturaplus), finantzen kudeaketa (kobratzeko eta ordaintzeko moduak, maileguak...), zergen kudeaketa (EJZ, BEZ, PFEZ, likidazio-ereduak, epeak...) eta lanaren kudeaketa (nominak, kontratuak). Trebakuntzako orduen erdia kasu praktikoak ebazteko eta euren enpresen eguneroko kudeaketan sortzen zaizkien zalantzak argitzeko izango da. Parte-hartzaile bakoitzak ordenagailu bat izango du saio praktikoetarako.

Ikastaroa enpresen kudeaketan (zerga-aholkularitza, kontabilitateko eta laneko aholkularitza) ibilbide zabala eta langileak trebatzen esperientzia handia duten bi adituk emango dute.

Europa Creativa programa: ekaina erdialdea

Europa Creativa programa 2014tik 2020ra egongo da aktibo, eta Europatik finantzazioa lortzeko aukera ematen du, baita beste herrialde batzuekin lankidetzan aritzeko ere. Horrek esan nahi du beste finantzazio-bide bat irekiko dela krisialdian eta hainbat diziplinatako (ikus-entzunezkoa, arte eszenikoak, ondarea) arte-enpresak eta erakundeak aberastu egingo direla sarean lan egitean.

4 orduko saioan programak eskaintzen dituen aukera berriak aurkeztuko dira, eta Kultura, Hedabideak eta Herritarrentzako Europa izeneko azpiprogramen inguruko xehetasunak emango dira.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioko kulturako harremanetarako adituek eskainiko dute, ekainean, uztailean irekiko den eta 2014ko urrian itxiko den deialdira aurkeztu nahi dutenei zalantzak argitu eta estrategiak proposatzeko helburuarekin.

Kultura-proiektuen diseinua eta ebaluazioa: urriaren 28tik azaroaren 25era

20 orduko ikastaro honetan, parte-hartzaileei kultura-proiektuak prestatu, diseinatu eta ebaluatzen lagunduko dien metodologia irakatsiko zaie. Oso prestakuntza baliagarria da lehiaketa publikoetan (tokikoak, estatukoak edo nazioartekoak) zein enpresa edo erakunde pribatuei saltzean edozein proiektu aurkezteko.

Proiektuaren kontzeptua, definizioa, ekoizpena eta ebaluazioa aztertuko dituen zati teorikoaz gain, zati praktikoa ere izango du. Bertan, parte-hartzaileek euren arte-proiektua landuko dute. Erakunde artistiko bakoitzaren kasu zehatzean aplika daitkeen aukera ezin hobea da. Gainera, irakasleak berak ebaluatu eta zuzenduko du amaitzean.

Kulturaren kudeaketako prestakuntzan eta aholkularitzan eta, batez ere, kultura-proiektuak prestatzen eta ebaluatzen ibilaldi luzea egin duen profesional batek irakatsiko du.

2015erako ikastaroen aurreikuspena

2015erako planean komunikazioaren, komertzializazioaren eta publikoaren segmentazioaren alorreko nahiz, Kulturako Zuzendaritza Nagusiak bere web-orrian jarri duen inkestaren arabera, lehentasunezkotzat jotzen diren beste arlo batzuetako prestakuntza-ekintzaren bat gehitzeko lanean ari dira. Aipatutako inkestaren bidez sektoreko prestakuntza-premiak detektatuko dira.

Ikastaroetan izena emateko eta informazio gehigarria eskuratzeko, hauxe da kontsultarako webgunea: www.culturanavarra.es


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa