(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

1.139 izango dira larunbat honetan EGA azterketako lehen probara aurkeztuko direnak asteartea, 2014.eko otsailak 25


Proba 10etan hasiko da Nafarroako Unibertsitate Publikoan eta Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean.


1.139 pertsona aurkeztuko dira guztira larunbat honetan, martxoak 1, Euskararen Gaitasun Agiria eskuratzeko lehen probara. Aldi berean hasiko da proba, 10etatik aurrera, Iruñeko Nafarroako Unibertsitate Publikoko campusean eta Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean.

Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen katalogoan agertzen da onartuen behin betiko zerrenda, baina horien gelakako banaketa ere. Mikel Abad Velaz eta Ainara Larrañeta Alonsoren artekoek unibertsitateko instalazioetan egin beharko dute azterketa, eta Bidarte Larrasoain Iriarte eta Aitor Zuñiga Aretaren artekoek Hizkuntza Eskola Ofizialean.

Nortasua egiaztatzeko agiriak eraman beharko dira azterketara (NANa, gidatzeko baimena edo pasaportea), baita arkatza, bolaluma eta borragoma ere. Ordularia aukerakoa da, eta telefono mugikorrak itzalita eta mahaitik kanpo egon beharko du.

Azterketaren edukia

Lehenengo proban test gisako 90 galdera daude, eta agiria eskuratu nahi dutenen euskararen ezagutza ebaluatzeko balio dute, erabili ohi diren gramatika-galderak eginda eta baliabide linguistikoak erabiltzeko eskatuta. Entzunaren eta irakurriaren ulermena ebaluatzeko ere proba bana dago. 100etik 65 puntu lortu behar dira gainditzeko.

Lehen proba gainditzen dutenek bigarrena egin ahal izango dute, idatzizkoa; horretan bi ariketa egin beharko dira. Batean, testu labur bat idatzi behar da (gutxienez 150 hitzeko gutun, ohar edo antzeko bat) eta, bestean, epaimahaiak proposatutako gai edo egoera bati buruzko testu luzeago bat (gutxienez 250 hitz).

Hirugarren eta azken proba ahozkoa da, eta hori ere bi zatitan banatzen da: bost minutuz epaimahaiak proposatutako testu bati buruz hitz egin behar da eta, ondoren, hamar minutuz eta bikoteka, gai baten inguruan eztabaidatu beharko da.

Titulua eskuratzeko ezinbestean gainditu behar dira hiru probak. Nafarroako Gobernuko zerbitzuen katalogoan azterketaren adibideak dituen materiala agertzen da, baita proba bakoitza gainditzeko eskakizunen adierazleak ere.

EGA tituluak ziurtatzen du tituludunak euskara modu eraginkorrean erabiltzeko maila duela.   Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuan, ziurtagiria C1 mailako titulua da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa