(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 4.182.000 euro emango ditu langabetuak trebatu eta laneratzeko asteazkena, 2014.eko otsailak 26


2014an hasten diren Enplegurako lantegi-eskolen eta Sustapen eta garapeneko unitateen proiektuetarako diru-laguntzak dira.


Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari-kudeatzaileari Enplegurako lantegi-eskolen eta Sustapen eta garapeneko unitateen programak finantzatzeko diru-laguntzak emateko zenbait urtetarako gastuaren konpromisoa hartzeko baimena ematea adostu du. Guztira 4.182.000 euro dira (1.707.000 euro 2014an, 2.400.000 euro 2015ean eta 75.000 euro 2016an).

Zenbateko horrekin finantzatuko dira 2014an hasten diren Enplegurako lantegi-eskolen eta Sustapen eta garapeneko unitateen programak (SGU), Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari-kudeatzailearen martxoaren 15eko 388/2013 Ebazpenaren bidez onetsitako programa horientzako diru-laguntzen deialdiaren babesean.

Enplegurako lantegi-eskolena langabetuentzako trebakuntza eta enplegua bateratzen dituen programa mistoa da. Langabetu horiek, askotan, zailtasun bereziak izaten dituzte enplegua aurkitzeko, baina programaren bidez lanpostua lortzeko aukerak handitu egiten dira, trebakuntzaren amaieran trebakuntza egiaztatua jasotzen dutelako eta, horrekin, dituzten gaitasun profesionalak erakuts ditzaketelako. Programen helburu nagusia ikasle guztiak laneratzen lortzea da, euren enplegagarritasuna oro har handituz trebakuntzaren eta praktika profesinalen bidez. Horretarako, programak trebakuntzaren kostuak eta ikasleen trebakuntza-faseko lanbide arteko gutxieneko soldataren % 75 eta praktiken faseko lanbide arteko gutxieneko soldataren % 100 finantzatzen ditu.

Enplegurako lantegi-eskolen programek irauten duten denboran, jendeak erabiltzeko edo interes sozialeko obrak eta zerbitzuak gauzatuko dituzte, ikasle langileei lan eraginkorrak burutzeko aukera emateko. Hala, jasotako enplegurako lanbide-heziketarekin, lanbide-prestakuntza eskuratu eta laneratzea bultzatuko da.  Obra eta zerbitzu horiek ikasleen kontratazio-konpromisoak onartzen dituzten enpresetako praktikak ere izan daitezke.

Diru-laguntzen onuradunak izango dira Nafarroako tokiko erakundeak, horien organismo autonomoak eta mendeko edo horietara integratutakoak, Nafarroako irabazi asmorik gabeko elkarte, fundazio eta bestelako erakundeak eta horiek eta enpresek osaturiko taldeak, ikasleek azken horietan laneko praktikak egitea eta, ondoren, laneratzeko konpromisoa hartzea errazteko.

Bestalde, Sustapen eta garapeneko unitateak (SGU) Enplegurako lantegi-eskolen prestaketan, laguntzan eta jarraipenean aritzen diren moduluak dira.

2013an 3.036.902 euro eman ziren programa horietarako. Laguntzak Europako Gizarte Funtsarekin batera finantzatzen dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa