(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Datorren astelehenean, martxoak 3, irekiko da ikastetxe publikoetan 0 eta 3 urte artekoen izena aurretik emateko epea osteguna, 2014.eko otsailak 27


Martxoaren 18ra arte egongo da zabalik.


Datorren astelehenean, martxoak 3, irekiko da 2014-2015 ikasturterako Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxeetan aurrez izena emateko epea. Haur-eskola edo 0-3 urtekoen zentro gisa ere ezagutzen dira, eta funts publikoen bidez finantzatzen dira.  Epea martxoaren 18ra arte egongo da zabalik, ostegun honetako 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako 50/2014 Ebazpenak jasotzen duenaren arabera.

Eskaera 2012an eta 2013an jaiotako haurren guraso eta tutoreek izapidetu beharko dute zentroan edo erakundean. 2014an jaiotakoak ere onartuko dira, haurra 2014-2015 ikasturtea hasi baino 16 aste lehenago jaiotzen bada eta zentroak urtebete baino gazteagoak direnentzako instalazioa baditu (gainerakoek 12 hilabete eginda izan beharko dituzte ikasturtea hasten denean).

Oro har, aurtengo ikasturtean haur-eskolaren batean dagoeneko matrikulatuta dauden eta zentroz aldatzen ez duten haurrek lekua gordeta izango dute, eskola dagoen herrian bizi ez direnen kasuan izan ezik. Hala denean, familiak, idatziz, kasuan kasuko moduluaren portzentajea bizilekuko udalak edo familiak berak bere gain hartzeko konpromisoa aurkeztu beharko du.

Erakunde titularrak zentro bat baino gehiago baditu edo ordutegi-aukera bat baino gehiago edo hainbat hizkuntza-modalitate eskaintzen dituenean, eskatzaileek lehentasunaren araberako hurrenkeran aurkeztu beharko dituzte eskaerak.

Eskaera orokorrarekin batera, interesdunek haurraren jaiotzari, familiaren osaketari, gurasoen laneko edota ikasketen egoerari, familiako errenta-mailari, erroldatzeari eta urritasun-mailari (halakorik egonez gero) buruzko agiriak aurkeztu beharko dituzte. Agiri horiek hutsik dauden plazak esleitzeko orduan hartuko dira kontuan.

Hautaketa-baremoaren arabera, 20 puntu ere emango dira gurasoen gizarteko edo laneko eta ikasketen egoerarengatik; 15 puntu ere familiaren eraketarengatik; 4 puntu ere errenta-mailaren arabera; 20 puntu ere lortu ahal izango dira eragin-eremuarengatik; eta 10 puntu ere behar bezala justifikatutako norberaren, familiaren edo gizarteko premia larriko beste egoera batzuengatik. Sarbide zuzena izango dute hezkuntza-laguntzako berariazko premiak eta Hezkuntza Departamentuko CREENAren aldeko txostena dituzten haurrek.

Onartuen behin-behineko zerrenda zentroko eta erakunde titularraren iragarki-oholean argitaratuko da maiatzaren 8an, eta maiatzaren 8tik 14ra erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira. Behin betiko zerrenda maiatzaren 23an emango da ezagutzera, eta matrikula maiatzaren 23tik 30era izapidetu beharko da. Itxaron-zerrendako haurrak plazak husten direnean matrikulatu ahal izango dira.

Oro har, ikasturtea irailaren 1ean hasi eta uztailaren 17an amaituko da, nahiz eta zentro bakoitzak bere egutegia egin ahal izango duen, otsailaren 20ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutako 4/2014 Ebazpenean jasotakoaren arabera.

Zentro publikoen kasuan, ikastetxea 208 egunez egon beharko da irekita. Horietatik lau antolaketa-lanetarako izango dira irakasleen kasuan, eta garbiketa orokorra egiteko zerbitzu-langileen kasuan. Gainerako 204 egunak haurrei arreta emateko izango dira. Zentro pribatuetan, arreta zuzena eskaintzeko egunak 175 izango dira gutxienez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa