(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafaroan, iaz, 6.672 lan-istripu erregistratu ziren, 2012an gertatutakoak adina ia-ia ostirala, 2014.eko otsailak 28


Eraikuntzaren sektorea da oraindik istripu gehien izaten dituena, kasu gutxiago zenbatu ziren arren.


industria

Industria-fabrika bateko irudia.

Nafarroan, iaz, laneko baja ekarri zuten 6.672 lan-istripu gertatu ziren, 2012an baino % 0,5 gutxiago. Horietatik 5.979 lanaldian gertatu ziren eta 693 in itinere, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuak eskuratutako behin-behineko datuen arabera.

Lanaldian gertatu ziren 5.979 istripuetatik 5.592 arinak izan ziren, 60 larriak eta 9 istripuk heriotza eragin zuten. Bestalde, bajarik gabeko 13.251 istripu erregistratu ziren.

Arlo ekonomikoei erreparatuta, zenbaki absolutuetan, zerbitzuen eta industriaren sektoreak dira istripu gehien izan dituztenak. Biher artean istripu guztien % 84,13 hartzen dute, 2.523 eta 2 518 istripu, hurrenez hurren. Eraikuntzaren alorrean, aldiz, 588 kasu zenbatu ziren eta, nekazaritzan, 350. Hala ere, langileen kopurua kontuan hartuta, eraikuntza da istripu gehien izan zituena, 1.000 langileko 57,2 kasu. Atzetik ditu industria 1.000 langileko 44 kasurekin, nekazaritza 1.000ko 37 kasurekin eta zerbitzuak 1.000 langileko 18,9 kasurekin.

Ondorioei dagokienez, heriotza eragin zuten lanaldiko 9 istripuetatik 3 nekazaritzan gertatu ziren, 3 industrian eta beste 3 zerbitzuetan. Gertatutako 60 istripu larriak honela daude banatuta sektoretan:  19 industrian, 16 zerbitzuetan, 15 nekazaritzan eta 10 eraikuntzan. Azkenik, zerbitzuen arloan gertatu dira istripu arin gehienak (2.504); atzetik dago industria (2.496) eta, askoz atzerago, eraikuntza eta nekazaritzaren sektoreak (578 eta 332 kasu, hurrenez hurren).

Kasu horiez gain, in itinere gertatutako ezbeharretan honako hauek izan ziren ondorioak: 3 heriotza, 8 istripu larri eta 682 istripu arin.

Bilakaera 2012arekin alderatuta

2012ari dagokionez, zenbateko orokorra antzekoa da, -% 0,5 izan baita aldakuntza zenbaki absolutuetan (+0,2 1.000 langileko). Hala eta guztiz ere, lanaldian gertatutakoek % 1,5 egin dute behera. In itinere gertatutakoak, ordea, % 9,3 hazi dira.

Sektorekako gorabeherei dagokienez, nekazaritzan 9,8 puntu hazi ziren (37,1 vs. 27,3/1.000 langile); industrian txikiagoa izan zen hazkuntza (44,0 vs. 42,9). Bestalde, eraikuntzan (57,2 vs. 57,7) eta zerbitzuetan (18,9 vs. 19,1) hazkuntza txikiak erregistratu ziren.

Lanaldiko istripuetako lesio-mailei erreparatuta, aipatzekoa da heriotza eragin duten istripuek gora egin dutela (6tik 9ra, % 50). Lesio larrien kasuan, % 9koa izan zen hazkuntza, eta lesio arinak ia berdin mantendu ziren (-% 0,69).

Aitortutako 1.517 laneko gaixotasun

2013an, Nafarroan, laneko gaixotasunen 1.517 kasu aitortu ziren. Horietatik 659 kasutan baja hartu zen eta 858 kasutan ez zen bajarik hartu. Horiek 100.000 langileko 720,1 kasu dira. 2012ko denboraldi berdinarekin alderatuta, parteen kopuruak gora egin du (% 14,8), bajak eman ziren kasuan batez ere (% 22,9), baina bajarik gabeko kasuek ere gora egin zuten (% 9,2).

Sektore ekonomikoei dagokienez, industriak batez bestekoa bikoizten du, 100.000 biztanleko 1.647,3ko intzidentziarekin. Atzetik ditu eraikuntza (769,1/100.000 biztanle), zerbitzuak (354,4) eta nekazaritza (233,4).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa