(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Navarra Arenaren kudeaketa-eredua zein izango den erabakiko da kirol- eta kultura-eragileei kontsulta egin ondoren astelehena, 2014.eko martxoak 3


Alli kontseilaria izan da buru, gaur goizean, irail aldera prest egongo den pabiloiaren ustiatze-plana diseinatuko duen lan-mahaiaren lehen bileran.


Arena

Navarra Arena erabilera anitzeko pabiloiaren kanpoaldea.

Íñigo Alli Gizarte Politiketako kontseilaria izan da buru, gaur eguerdian, itxura guztien arabera irailerako Navarra Arena erabilera anitzeko pabiloiaren kudeaketa-eredua eta ustiatze-plana erabakiko duen mahaiaren lehen bileran. Pabiloia Iruñean dago, Sadar estadioaren ondoan.

Ezer erabaki aurretik, datozen asteetan, lan-taldea kirolaren eta kulturaren alorreko ekitaldien hainbat eragilerekin elkartuko da, baita antzeko eremuen kudeatzaileekin eta zerbitzuen sektoreko enpresekin ere. Jasotzen duten informazio guztia kontuan hartuta, "lan-mahaiak pabiloia nola irekiko den eta bertan zer motako ekitaldiak, hau da, kirolari, gizarteari, kulturari edo turismoari loturikoak, egingo diren erabakiko du", esan du Alli kontseilariak.

Gizarte Politiketako kontseilariaren arabera, "lan hori egin zen dagoeneko 2009an, baina krisiak eten egin du beste egoera ekonomiko baterako diseinaturiko ustiatze-plana. Hortaz, gaur egungo egoera aintzat hartzen duen beste plan bat prestatu behar da".

Ustiatze-plan berria prestatzen den bitartean, pabiloia eraikitzeko azken faserako eskaintzak egin ahal izango dira. Azken fasearen aurrekontua 500.000 euro da, eta zorua, kontrakantxa, komunak eta bestelako kontu txikiagoak egin behar dira.

Azpiegituraren eraikuntzari dagokionez, Alli kontseilariak pozik azaldu da, aurrekontuaren % 3 besterik ez delako desbideratu, eta pabiloiaren epe laburreko ikuspegia izan ordez, bost urteko ikuspegia izan behar dela esan du, lan-taldeak egingo duen bezalaxe.

Alli kontseilariak ere esan duenez, 400.000 euro inguruko kostua dute pabiloiaren mantentze-lanek. Horietatik 115.000 euro zaintzarako dira, 200.000 argiaren, uraren eta gasaren kontsumorako, eta sare elektrikora konektatzeagatiko zergak ordaintzeko. Gainerakoa eraikina kontserbatzeko da.

Lan-mahaia

Alli kontseilariaz gain, erabilera anitzeko pabiloian egin den lan-mahaiaren bileran Pruden Induráin Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzaileak, Mariano Oto Gizarte Politikako eta Kontsumoko zuzendari nagusiak, Jorge San Miguel Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoko lehendakariak, Javier Lacunza NICDO enpresa publikoko kudeatzaileak eta Ignacio Arbeloa Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko azpiegituren zuzendariordeak ere parte hartu dute.

Taldearen helburua gaur egungo egoeraren arabera Navarra Arena erabilera anitzeko pabiloiaren ustiatze-eredua zehaztea da. Horretarako, dagoen eskaria, mota bereko beste instalazio batzuen ustiatze-estrategiak, jarraituko diren negozio-ildoak eta eskain daitezkeen zerbitzuak identifikatuko dituzte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa