(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Madrilgo lehendakariari erantzun dio esanez Nafarroa "solidarioa eta leiala dela" Espainiarekin asteartea, 2014.eko martxoak 4


Gutun bat bidali dio Ignacio Gonzalezi, hitzarmen ekonomikoari buruz egindako adierazpenen ostean; gogorarazi dio Nafarroa ekarpen handiena egiten duen bosgarren komunitatea dela.


Lehendakaria

Barcina Lehendakaria bere bulego ofizialean.

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak Ignacio González Madrilgo lehendakariak hitzarmen ekonomikoari buruz egindako adierazpenei erantzun die. Azpimarratu du Foru Komunitatea "solidarioa eta leiala" dela Espainiako gainerakoekin, eta gogorarazi dio BPGd-ren % 2,5aren ekarpena egiten duela estatuko gastu orokorretara, nahiz eta bere aberastasunaren indizea estatu osoaren % 1,6 eta biztanle kopurua % 1,3 besterik ez diren.

Madrilgo komunitateko lehendakariari bidalitako gutun batean, Lehendakariak ulergarria dela uste du krisialdian autonomia-erkidego bakoitzak bere biztanleentzat bidezkoena den finantzazio-sistema erreklamatzea, "baina ezin da zalantzazkotzat jo nafarren solidaritatea edo hitzarmen-sistema".

Yolanda Barcinak zera nabarmendu du, "hitzarmen-sistema ondo ezagutzen duen inork ez du esango Nafarroa solidarioa ez denik Espainiarekin", eta horren harira gogorarazi du Foru Komunitateak, azken bost urteetan, batez beste 500 milioi euroko ekarpena egin duela estatu osoaren gastuak ordaintzeko. "Biztanle kopuruari dagokionez, hirugarren autonomia-erkidego txikiena gara, baina ekarpen gehien egiten dituen bosgarrena".

Halaber, ukatu egin du hitzarmenak pribilegioak ematen dituenik. "Geure diru-sarrerak kudeatu eta biltzen ditugu, eta geure gastuak kudeatu eta ordaintzen ditugu. Gaur egungoaren moduko garai zailetan, diru-sarrerek lur jotzen dutenean, Nafarroak bere kabuz egiten dio aurre, estatuaren babesik gabe, gasturako duen ahalmen txikiari. Horretarako, neurriak hartu izan ditu, egiturak murrizteko eta eraginkorragoa izateko", azaldu du gutunean Lehendakariak.

Amaitzeko, gaineratu du Foru Komunitateak ez duela autogobernua erabiltzen Espainiarekin eta autonomia-erkidegoekin "lehia desleialean" aritzeko zerga-neurri berezien bidez.

"González jauna, -esanez amaitu du Lehendakariak- Nafarroa ez da autogobernuaz eta hitzarmen-araubideaz baliatzen Espainiari ezer kentzeko, emateko baino. Horregatik, lurralde guztiek solidarioak izan behar dutela esaten denean, bat nator erabat horrekin. Horri lotuta, argi eta garbi esango dut Nafarroa beti izan eta izango dela solidarioa".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa