(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan 81 langabetu gutxiago erregistratu dira otsailean, guztira 53.082 asteartea, 2014.eko martxoak 4


% 0,15 egin du behera urtarrileko kopuruarekin alderatuta; 2013ko otsailarekin alderatuta, 3.442 pertsona gutxiago daude langabezian (% 6,09).


Nafarroako Enplegu Zerbitzuko (NEZ) agentzietan erregistratutako langabetuak 53.082 pertsona izan ziren otsailaren amaieran; horrek esan nahi du aurreko hilabetean baino 81 pertsona gutxiago (-% 0,15) direla langabeak. Orduan, 53.163 ziren langabezian zeudenak, NEZen hileroko estatistikaren arabera. 2013ko otsailari erreparatuz gero, 3.442 langabetu gutxiago daude, hau da, -% 6,09 balio erlatiboetan adierazita .

Kontratazioetan, erregistratutako eta lantokia Nafarroan duten kontratuak 19.099 izan dira, hau da, urtarrilekoekin alderatuta 3.555 kontratu gutxiago egin dira.

Mª Isabel García Malo Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak adierazi duenez, langabezia "nolabait jaisteak krisiaren hasieratik otsailean langabetuen kopuruak gora egiteko izan duen joera hautsi du". Gainera, azpimarratu du ondoz ondoko bost hilabetez iaz baino pertsona gutxiago egon direla erregistratuta langabezian. Hala ere, zera gogorarazi du, "langabetuen kopuru handia da Nafarroako gizartearen arazo nagusia".

Enplegu-agentziei erreparatuta, behera egin du agentzia hauetan erregistratutako langabeziak: Doneztebe (-% 2,21), Lizarra (-% 1,40), Agoitz (-% 1,02), Altsasu (-% 0,5), Iruña-Yamaguchi (-% 0,16), Iruña-II. Zabalgunea (-% 0,09) eta Tutera (-% 0,03). Aldiz, gora egin du agentzia hauetan: Lodosa (% 0,62), Tafalla (% 0,22) eta Iruña-Arrotxapea (% 0,20).

Jarduera ekonomikoei dagokienez, langabezia jaitsi egin da alor hauetan: metalezko produktuen ekoizpena (51 langabe gutxiago), eraikuntza (50 langabe gutxiago), administrazio publikoa eta defentsa (48 langabe gutxiago) eta ostatu-zerbitzuak (41 langabe gutxiago). Lehen enplegua bilatzen ari direnen artean gora egin du (99 langabe gehiago), baita etxe-zerbitzuan (59 langabe gehiago) eta txikizkako merkataritzan (37 langabe gehiago) ere.

Sexuari erreparatuta, 27.414 emakume dira langabetuak (% 0,43 egin du gora) eta 25.668 gizonak (% 0,77 egin du behera).

Adin-taldeen kasuan, 25 urtetik beherakoen artean % 1,44 igo da, ondorioz, 4.872 dira talde horretako langabetuak guztira. 25 urtetik gorakoen langabeziak % 0,31 egin du behera, ondorioz, 48.210 langabetu daude talde horretan.

Kontratazioa

Iragan hilabetean, NEZen 19.099 kontratu erregistratu ziren, hau da, urtarrilarekin alderatuta 3.555 kontratu gutxiago. Erregistratutako 19.099 kontratu horietatik, 1.161 mugagabeak izan ziren, hau da, kontratu guztien % 6,08.

Sexuari erreparatuta, 9.355 gizonek (urtarrilean baino 1.731 gutxiago) eta 9.744 emakumek (1.824 gutxiago) sinatu zituzten kontratuak. Adin-taldeak kontuan hatuz gero, 2.681 kontratu erregistratu ziren 25 urte baino gutxiagokoen artean (aurreko hilabetean baino 764 gutxiago), 12.024 kontratu sinatu zituzten 25 eta 44 urte artekoek (urtarrilean baino 1.875 gutxiago) eta 4.394 45 urtetik gorakoek (916 kontratazio gutxiago).

Jarduera-sektoreen kasuan, nekazaritzan 486 kontratu sinatu dira (urtarrilean baino 80 gutxiago), 6.030 industrian (2.127 gehiago), 755 eraikuntzan (97 gutxiago) eta 11.828 zerbitzuen sektorean (5.505 gutxiago).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa