(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Zarraluqui kontseilariak Efidistrict energia birgaitzeko proiektua aurkeztu du Txantrean astelehena, 2014.eko martxoak 10


Auzoan inguruan bizi direnek parte hartzeko bulego bat ireki da.


Efidistrict birgaitze-proiektua

Zarraluqui kontseilaria Efidistrict-en aurkezpenean. ( irudia handitu )

Luis Zarraluqui Ortigosa Nafarroako Gobernuko Sustapeneko kontseilariak Efidistrict aurkeztu du gaur goizean, 1950 eta 1980 urteen artean eraikitako etxebizitza sozialeko auzoetan energia birgaitzeko helburua duen proiektua hain zuzen ere. Lehen fasea Txantrean gauzatuko da; bertan, auzokideen partaidetza sustatzeko bulego bat ireki da. Ondoren, Iruñeko beste auzo eta Nafarroako beste herri batzuetara hedatuko da.

Honako jarduera hauek egingo direla aurreikusi da: eraikinen instalazioak berritu eraginkortasun-irizpideak kontuan hartuta, energia berriztagarriak ezarri eta ibilerraztasuna gaitu.

Efisdistrict Energia Adimenduna Europarako programaren 2013ko deialdian hautatutako 63 proiektuetako bat izan zen. Deialdi horretara 531 proposamen aurkeztu ziren guztira. Zehazki, Efidistrict Mobilising Local Energy Investiments izeneko azpiprogramara aurkeztu zen. 153 proposamen aurkeztu ziren guztira, eta Europa osorako 23 hautatu ziren.

Proiektuaren kostua osoa 498.962 euro da 2014-2016 denboraldirako, eta zenbatekoaren % 75 finantzatzen du (374.222 euro) Europar Batasuneko Energia Adimendunaren Europarako programak. Gainerako % 25a Nasuvinsak eta Nafarroako Gobernuko ordainduko dute. Funts horien bidez Txantrea auzoa berritzeko lanak abian jartzeko behar diren azterlan teknikoak finantzatuko dira, baita gaur ireki den Nasuvinsaren bulego teknikoaren kostuak ere. Lehen fasean, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak, 2013an, 45.000 euro eman zituen auzoko zein etxebizitza eta eraikinetako berogailuen gaur egungo egoera zehazteko azterlanak gauzatzeko. Hala, ondoren, informazio horren bidez, auzoan energia behar bezala birgaitzen dela bermatuko duten proiektuak prestatu ahal izango dira.

6.000 euroko laguntzak etxebizitza bakoitzeko

Inguratzaile termikoaren erreforma egin nahi duten Jabeen Komunitateek egin beharreko inbertsioei dagokienez, etxebizitza bakoitzeko 6.000 euroko diru-laguntza jaso ahal izango dute gehienez, irailaren 18ko 61/2013 Foru Dekretuan jasotakoaren arabera. Dekretuak etxebizitzaren alorrean dirulaguntza jaso dezaketen jarduerak arautzen dira.

Gainera, laguntza osagarriak lortzeko ahalegina egingo da, auzoan egin beharreko jarduera honetarako eta beste batzuetarako, Europako deialdi espezifikoen bidez eta EGEF (Feder) funtsen etorkizuneko programazioan, Nafarroako 2014-2020 programa eragilea.

Ahalik eta auzokide gehienen partaidetza sustatzeko, Auzoko Efidistrict bulegoa (Txantrea) ireki da, prozesuan parte hartzen duten eragile guztiak (administrazioa, energiaren eta eraikuntzaren sektorea eta partikularrak) elkartzeko gune izan dadin eta prozesua ahalik gehien dinamiza dezan.

Bulegoa Uharte kaleko 32. zenbakian dago, beheko solairuan, eta datorren martxoaren 17tik aurrera egongo da martxan erabat. Teknikariak eta administrazioko langileak egongo dira bertan. 9:00etatik 14:00etara egongo da irekita goizetan eta, arratsaldeetan, aurrez hitzordua eskatuz gero irekiko da (deitu 948 14 85 75 telefono-zenbakira).

Txantreako bulegoa ireki ondoren, auzoko instalazio termikoak ikustera joan dira teknikariak. Arratsaldean lan-saio bat, proiektua abiarazteko saio publiko bat eta bulegoaren irekiera publikoa egingo dira.

Bizi-kalitatea hobetzea

Efidistrict-ek, alde batetik, pobrezia energetikoaren aurka borroka egitea ahalbidetzen duen energia-eredu berri bat zehaztu nahi du eta, beste alde batetik, auzo horietan bizi diren auzokideen bizi-kalitatea hobetu nahi du. Auzoetako energia birgaitzea klima-aldaketari eta energiaren kostu geroz eta handiagoari aurre egiteko gai den energia-eredua aldatzeko estrategiarik egokiena dela eta, energia berriztagarrien, garbiagoen eta bertakoen erabilera areagotuz, beste herrialde batzuetatik inportatutako erregai fosilekiko energia-mendetasuna ere murrizten duela dioen premisan oinarritzen da.

Proiektuaren alderdi nagusietako bat errepikatu egin daitekeela da. Horretarako, kudeaketa-protokolo bat ezarri da auzoetako energia birgaitzeko prozesuek sor ditzaketen arazo teknikoak, ekonomikoak eta sozialak murrizteko. Protokoloaren bitarteko nagusia kudeaketa-taldeen sorrera da, prozesuan parte hartzen duten eragile guztien eta, batez ere, auzokideen partaidetza bultzatzeko lan egingo baitute.

Txantrea auzoan 6.335 etxebizitza daude guztira, et ahorien % 71 1950 eta 1979 urteen artean eraiki ziren. Eraiki eta instalazio horiek aipatutako urteen artean sustatu zen etxebizitza sozialeko auzo gehienen ezaugarriak dituzte.

1950 eta 1980 urteen artean eraikitako eraikin sozialen auzoek hainbat alderdi komun dituzte.  Energiari dagokionez, ez dira auzo eraginkorrak, etxebizitzek eta instalazioek ez zituztelako isolamendurik energia aurrezteko neurri gisa. Denborak aurrera egin ahala, egoerak okerrera egin du. Zehazki, inguru horietako auzoko berogailuek ez dute behar bezala funtzionatzen eta ez daude egokituta indarrean dagoen araudira. Gainera, berogailu askok erabilgarri egoteari utziko diote laster.

Hiriko eta arkitekturaren ezaugarriak direla-eta, mota horretako auzoetan ez da birgaitzeko planik jarri abian orain arte. Gaur egun iritziz aldatu da, eta funtsezkotzat jotzen da etxebizitza sozialeko auzoetan jardutea, gizartearentzat, ekonomiarentzat eta ingurumenarentzat dituen onurak handiak direlako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa