(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakaria Bartzelonako Alimentaria azokara joan da, Nafarroako sektoreari babesa ematera asteartea, 2014.eko apirilak 1


Nafarroako balio erantsi gordinaren % 6,7 hartzen du sektoreak; 1.370 enpresa eta nekazaritzako 24.000 ustiategi daude, 25.000 pertsona ingururi enplegua ematen dietenak.


Nafarroa 2014ko Alimentaria azokan

Barcina Lehendakaria 2014ko Alimentaria azokan. ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakaria Bartzelonara joan da astearte honetan, 2014ko Alimentaria azokan parte hartzen ari diren Nafarroako nekazaritzako elikagaien arloko 40 enpresari babesa ematera. Azoka sektoreko topaketa garrantzitsuenetariko bat da nazioartean, eta martxoaren 31tik apirilaren 3ra mundu osoko elikagai eta edariak ekoiztu eta banatzen aitzindariak diren 3.800 enpresa baino gehiago elkartzen ditu.

Lehendakariarekin batera izan dira José Javier Esparza Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria eta Jesús Mari Echeverría INTIA enpresa publikoko zuzendari kudeatzailea, eta azokan parte hartzen ari diren 40 enpresetako ordezkariak agurtu ditu. Enpresa horietatik 22 Nafarroako Gobernuaren laguntza ekonomikoari esker daude bertan; gainerako 18ak, beraien kabuz daude azokan.

Bidaia horretan, Barcina Lehendakariak Nafarroako ekonomiaren sektorerik aipagarrienetako bati babesa eman nahi izan dio, izan ere, Foru Komunitateko balio erantsi gordinaren (BEG) % 6,7 da eta sistema industrialean garrantzi handiena duen bigarren jarduera, balio erantsi gordinaren % 23 hartuta. Nafarroan 1.370 enpresa eta nekazaritzako 24.000 ustiategi daude. Guztira 25.000 langile ingururi ematen die lana.


Alimentaria 2014

Barcina Lehendakaria azokako ordezkariekin. ( irudia handitu )

Horrez gain, kanpoko merkataritzan sektore aktiboa ere bada. 2013an 875 milioi euroren balioa zuten nekazaritzako elikagaiak esportatu zituen (esportazio guztien % 11,84). Aurreko urtearekin alderatuta % 12,3 egin zuten gora esportazioek, orduan 779 milioi euroren balio izan baitzuten mota horretako esportazioek. Horrek esan nahi du sektoreko esportazioak ekonomia osoa kontuan hartuta baino (% 2 hazi zen) sei aldiz gehiago hazi zirela.

Nafarroako enpresekin topaketa

Azokako barrutira iristean, Barcina Lehendakaria eta Esparza kontseilaria José Luis Bonet Alimentaria azokako lehendakariarekin elkartu dira. Foru Gobernuak argitaratutako Manuel Hidalgoren "Navarra, una invitación al futuro" liburuaren ale bat eman diote. Une horretan, Yolanda Barcinak azokako liburu ofizialean sinatu du.

Ondoren, agintariak autonomia-erkidegoen pabiloira joan dira, bertan, Nafarroak 427 metro karratuko pabiloi instituzionala baitu. Han, Aceites La Maja (Mendabia), Katealde Artesanos (Altsasu), Aceites Sandua (Ablitas), M. Etxenike (Espinal) eta Ubidea (Bera) enpresetako ordezkariak agurtu dituzte. Jarraian, gainerako pabiloietan kokatutako enpresak ikusteko ibilaldia egin dute.

Gogorarazi beharrekoa da Nafarroak 1984tik hartzen duela parte erakusketan. Aurten, mundu osoko 3.800 enpresak baino gehiagok parte hartuko dute erakusketarako eta jarduera osagarrietarako prestatu den 85.500 metro karratuko eremuan. 140.000 bisitari hurbilduko direla aurreikusi da, % 35 estatutik kanpokoak.

Nafarroako Gobernuarekin batera parte hartzen ari diren enpresak

-Autonomia-erkidegoen pabiloiak: Han, Aceites La Maja (Mendabia), Katealde Artesanos (Altsasu), Aceites Sandua (Ablitas), M. Etxenike (Espinal) eta Ubidea (Bera).

-Expoconser pabiloia: Conservas Anko (Cadreita), Conservas Pedro Luis (Lodosa), Conservas El Navarrico (San Adrián), Aceitunas El Cabildo (Andosilla) eta Conservas Vela (Mendabia).

-Intervin pabiloia: Bodega Inurrieta (Faltzes), Bodegas Artajona (Artaxoa), Envasados Eva (Lekunberri), Bodegas Vega del Castillo (Erriberri), Bodegas Tandem (Lorka), Bodegas Corellanas (Corella), Viña Aliaga (Corella).

-Interlact pabiloia: Lácteos Goshua (Iraizoz)

-Intercarn pabiloia: Embutidos Galar (Tafalla)

-Congelexpo pabiloia: Fridela (Tutera)

-Mundidulce pabiloia: Pastas Urrutia (Uxue) eta Antonio Anaut (Pitillas)

Beraien kabuz parte hartzen ari diren enpresak

-Nazioarteko pabiloia-Premium eremua: Conservas La Catedral (Mendabia), Abbae de Queiles (Monteagudo).

-Intervin: Bodegas del Romero (Cascante), Grupo La Navarra (Viana), Licores Baines (Iruña), Bodegas Marqués de Montecierzo (Castejón), Castillo de Monjardín (Villamayor de Monjardín), Hacienda y Viñedos Marqués del Atrio (Mendabia), eta Haimi, S.L. --makinak-- (Azkoien).

-Expoconser: Conservas Angel Ria (Cadreita), Aceitunas Sarasa S.A. (Andosilla), eta Impex Medrano (Tutera).

-Multiproducto: Mahnmac Delicatessen S.L. (Lodosa), eta Frutos Secos de Navarra S.A. (Andosilla).

-Interlact: Quesos La Vasco Navarra (Olazti).

-Intercarn: Papeles El Carmen (Altzuza).

-Congelexpo: Tutti Pasta, S.A (Eskirotz)

-Restaurama: Urrobi S.L. (Noain).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa