(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

012 telefonora deituta maiatzaren 25eko Europako hauteskundeetarako hautesle-erroldari buruzko informazioa jaso ahal izango da gaurtik aurrera astelehena, 2014.eko apirilak 7


Nafarroako berrogeita hamar bat udaletako erroldetako behin-behineko zerrenden informazioa biltzen du, eta apirilaren 14ra arte aldatu ahal izango da.


logotipoa

Nafarroako Gobernuak hauteskundeei buruzko informazio orokorra agertzen duen web-orri bat ere egin du.

Nafarroako Gobernuaren 012 infonavarra telefonora deituta, heldu den maiatzaren 25eko Europako hauteskundeetan parte hartzeko hautesle-erroldako zerrendei buruzko informazioa jaso ahal izango da gaurtik, astelehena, aurrera. Foru Komunitateko 498.679 boto-emaileri egin zaie deialdia.

Zehazki, Nafarroako administrazio publikoen 012 telefono-zenbakiak 46 udalerritako hautesleak barne hartzen ditu, hau da, 211.339 biztanle. Hautesleak behin-behineko erroldan agertzen diren ala ez jakiteko informazioa du, eta datorren apirilaren 14ra arte egongo da eskuragarri, herritarrek alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten. Ondoren, behin betiko erroldari eta osatuko diren 751 hauteskunde-mahaietako kideen zozketaren emaitzari buruzko informazioa ere eskainiko da.

Honako hauek dira 012 zerbitzuak barne hartzen dituen udalerriak: Adios, Antsoain, Aranguren ibarra, Barañain, Baztan, Bera, Beriain, Berriobeiti, Berriozar, Burlata, Cadreita, Kaseda, Zizur Zendea, Corella, Eneritz, Esteribar, Etxauri, Ezkabarte, Uharte, Ibargoiti, Izagaondoa, Jaurrieta, Leitza, Lerin, Lizoain-Arriasgoiti, Lodosa, Los Arcos, Milagro, Elo, Noain, Obanos, Erriberri, Tafalla, Tirapu, Ukar, Untzitibar, Urrotz Hiria, Uterga, Eguesibar, Deierri, Valtierra, Viana, Alesbes, Atarrabia, Zizur Nagusia eta Zuñiga.

Bestalde, Iruñean eta Tuteran erroldatutako hautesleek 010 telefono-zenbakira deituta jaso ahal izango dute informazio hori, eta, gainerako udalerrietan, kasuan kasuko udaletxean.

Telefono bidezko arretaz gain, Nafarroako Gobernuak Europako hauteskundeei buruzko informazio orokorra jasotzen duen web-orri bat argitaratu du.

Nafarroako datuak

Esan den bezala, Nafarroak 498.679 hautesle ditu, eta horietatik 475.263 Foru Komunitatean bizi dira eta 21.656 atzerrian, Estatistikako Institutu Nazionalak (EIN) emandako datuen arabera. Bertan bizi direnen artean, Europar Batasuneko 21 herrialdetako eta Nafarroan bozka dezaketen 1.760 herritar daude.  Errumania (332), Bulgaria (328) eta Portugal (316) dira jende gehien duten herritartasunak. Atzeti daude Frantzia (225) eta Italia (170).

Bestalde, atzerrian bizi diren nafarrak 118 herrialdetan daude banatuta. Horietatik 6.721 Argentinan daude, 2.487 Frantzian, 1.657 Mexikon, 1.286 AEBetan, 1.112 Txilen, 1.023 Uruguain eta 963 Venezuelan; gainerako herrialdeetako koloniak askoz txikiagoak dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa