(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Santiagorako erromes-kopurua % 11 igo zen iaz asteartea, 2014.eko apirilak 8


Erromesaren informazio-behar guztiak asetzen dituen aplikazio berria aurkeztu da, aterpetxeen itxiera eta obrengatik itxitako bide-zatiak barne


Erromesak.

2013an, Nafarroa zeharkatu eta Santiago aldera joandako erromes-kopurua % 11 igo da 2012. urtearekin alderatuz. Bestalde, atzerriko % 15 bisitari gehiago izan da eta Estatuko % 3 turista gehiago. Horrek guztiak urte horretan guztira 63.866 bisitari izatea ahalbidetu du.

Hala baieztatu du gaur goizean Iruñean Kultura, Turismo eta Erakundeekiko Harremanetarako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin kontseilariak "Buen Camino" ("Bide Ona") telefono mugikorretarako aplikazio berriaren aurkezpenean. Tresna hori Buen Camino argitaletxeak sortu du, eta barnean track-ak, mapak, profilak eta geokokatutako milaka puntu hartzen ditu Santiago bidearen gaineko informazio guztiarekin.

Nafarroako Santiago Bideko Lagunen Elkarteko egoitzan egindako ekitaldian, kontseilariarekin batera izan da Carlos Mencos. Gizon horrek Santiago bidearen bederatzi gida egin ditu, eta aplikazio honen egilea da ere; aplikazio horretan Bide Frantsesa, Aragoiko Bidea, Baztango Bidea, Iparraldeko Bidea eta Jatorrizko Bidea sartzen dira, eta erromesari ibilbide guztiari buruzko alerta-sistema bat eta ohar erabilgarriak eskaintzen dizkio.

App hori gaztelaniaz eta ingelesez egin da, Android eta IOS-erako (iPhone) eta Interneten sarerik izan gabe erabil daiteke. Etengabe eguneratuko da eta informazio guztia jasoko du –ustekabekoak barne–, esate baterako: itxi berri den aterpetxea, obrengatik itxitako bidea edo bide-zati batean lokatzak zer zailtasun eragin dituen. Bidean zehar sortzen den edozein aldaketa aplikazioan islatuko da berehala.

Argitaletxeko kazetari-talde batek egingo du eguneratzea, eta haiek beharrezko informazioa egunero jaso, kontrastatu eta zabalduko dute. Doan deskarga daitekeen aplikazioak Baztango bidearen gaineko doako informazioa izango du besterik adierazi ezean, eta gainerako bideei buruzkoa 2-4 euro artean ordainduz eskuratu ahalko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa