(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Elkarrizketa Sozialeko Mahaiak araudien aldaketa sustatzea adostu du, kontratazio publikoetan kasuan kasuko hitzarmen kolektiboa aplikatzeko ostirala, 2014.eko apirilak 11


Hala erabaki dute patronalak eta sindikatuek, gaur, Nafarroako Jauregian egin den Elkarrizketa Sozialeko Mahaiaren bileran.


Elkarrizketa Sozialeko Mahaia

Elkarrizketa Sozialeko Mahaiaren bilera. ( irudia handitu )

Elkarrizketa Sozialeko Mahaiak, Yolanda Barcina Lehendakariak, Lourdes Goicoechea kontseilariak, José Antonio Sarría CENeko lehendakariak eta Javier Lecumberri eta Raúl Villar Nafarroako UGT eta CCOO sindikatuetako idazkari nagusiek osaturikoak, gaurko saioan, Nafarroako administrazio publikoetako esleipen edo kontratazio guztietan jardueraren arabera kasuan kasuko sektoreko hitzarmen kolektiboa aplikatzen dela bermatzeko beharrezkoak diren araudi-aldaketak sustatzea erabaki du.

Eragile ekonomiko eta sozialek eskatuta, Mahaiak, laneko eta gizarteko betebeharrak betetzen direla bermatzeko, esate baterako, sektoreko hitzarmen kolektiboari dagozkionak, kontratazio publikoa arautzen duen araudian klausulak gehitzeko aukera eztabaidatu du. Sustatzaileen iritziz, ekimenaren helburua kontratu horietako jarduerak burutzen dituzten langileen lan-baldintzak betetzen direla zaintzeaz gain, kontratazioen esleipendunak izatea aukeratzen duten enpresekin zintzoa den eskumen-esparrua ezartzea ere bada.

Nafarroako Gobernua ados agertu da ekimenarekin, eta konpromisoa hartu du proposamenaren egokitasun juridikoa aztertzeko egin beharreko izapideak hasteko, ekimena aurrera atera dadin.

Ekonomiaren berrindartzea eta enplegurako politika aktiboak

Gaurko saioan, Mahaiak bi lan-talde espezifiko abian jartzea ere erabaki du: bata jarduera ekonomikoa eta enplegua berraktibatzera bideratutako neurriak bultzatzeko izango da. Horretarako, industriako politika osoko ikuspegi batetik (finantzazioari babesa, inbertsioak erakartzea, azpiegiturak, energia, teknologia, berrikuntza, giza kapitala prestatzea etab.) lantzeak duen garrantzia azpimarratu da. Taldean, erakunde ekonomiko eta sozialetako ordezkariez gain, Iñaki Morcillo eta María Jesús Valdemoros Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren eta Ekonomia eta Enpresa Politikako zuzendari nagusiek ere, hurrenez hurren, parte hartuko dute.

Bigarren taldeak enplegurako politika aktiboak landuko ditu, sendotu eta krisiak sortutako egoera berrietara egokitzeko. Taldeak pertsona langabetuen profil berrien enplegua lortzeko aukerak eta enplegagarritasun-baldintzak hobetzeko tresnak egokitzera bideratutako proposamenak egingo ditu, besteak beste.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa