(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 400.000 euro emango ditu tokiko erakundeetan ekintzailetza bultzatzeko ekintzetarako asteartea, 2014.eko apirilak 22


Laguntzak Mendialdeko, Erdialdeko, Estellerriko eta Erriberako ekintzaileentzako arreta-zerbitzuak finantzatzeko dira.


Nafarroako Enplegu Zerbitzuak (NEZ) tokiko erakundeei eta horien mendekoei edo horiei lotutakoei (partzuergoak, elkarteak edo fundazioak) zuzenduriko diru-laguntzen deialdia onetsi du. 396.200 euroko laguntzaren bidez, Mendialdeko (Nafarroako iparralde osoa), Erdialdeko, Estellerriko eta Erriberako ekintzaileei babesa emateko zerbitzuak finantzatuko dira.

Deialdiaren oinarriak gaurko, apirilak 22, NAOn argitaratu dira (77. zk.), eta datorren maiatzaren 23an amaituko da laguntzak eskatzeko epea.

Deialdia aipatutako Nafarroako eremuetako ekintzaileentzako arreta-zerbitzuak finantzatzeko baliatuko dira. Zerbitzuak honako jarduera hauek edo batzuk barne hartuko ditu: inguruko negozio-aukerak aztertu eta identifikatzea, inguruko ekintzaileak identifikatu eta erakartzea, ekintzailetza sustatzeko sentsibilizazio- eta zabaltze-ekintzak gauzatze, ekintzaileentzako informazioa eta aholkularitza, ekintzailetzarako prestakuntza-ekintzak eta abian izandako lehen bi urteetan eratutako enpresa berrientzako babesa.

Deialdiak ezartzen duenaren arabera, erakunde bat baino ez da hautatuko eskualde bakoitzeko, eta enplegu- eta tokiko garapen-eragileak izan beharko ditu zerbitzuak eskaini ahal izateko. Deialdiaren bidez Mendialdeko eragile horien 5,5 lanaldi finantzatuko dira, Erdialdeko eragileen 2,5 lanaldi, Estellerriko eragileen 2,5 lanaldi eta Erriberako eragileen 3,5 lanaldi (lanaldi osorako kontratatzen diren langileen urteko ordu kopurua da lanaldia). Diru-laguntza 28.300 eurokoa izango da urteko, lanaldi osorako kontratatzen den eragile bakoitzeko.

Eskualde bakoitzeko erakundea hautatzeko honako irizpide hauek hartuko dira kontuan: proiektuaren kalitate teknikoa (ordutegia eta arretarako egoitzak, eragileen trebakuntza eta curriculuma, aztertzeko ereduaren eta ekintzaileentzako arretaren kalitatea, materiala eta giza baliabideak, eskainiko den zerbitzu kopurua), erakundearen esperientzia ekintzailetza bultzatzeko zerbitzuak ematean, erakundeak berak ere finantzatzea eta kalitate-ziurtagiriak.

Ekintzailetza Bultzatzeko Nafarroako Sareari atxikitzea

Bestalde, laguntza jaso dezaketen erakundeek bete beharreko baldintzak izango dira Ekintzailetza Bultzatzeko Nafarroako Sareari atxikitzea eta sarearen barruan modu koordinatuan lan egitea, ekintzaileei babes osoa eman ahal izateko. Zerbitzuak eskualde osoan eskaintzea ere beste baldintza bat izango da.

Deialdi honek enplegu- eta tokiko garapen-eragileak kontratatzeko diru-laguntzen lehengo deialdia ordezkatzen du, Nafarroako I. Ekintzailetza Planera egokitzeko; izan ere, Nafarroako Enplegu Zerbitzuak Ekintzailetza Bultzatzeko Nafarroako Sarea koordinatzeko egitekoa hartu du bere gain. Sare hori aurtengo urtarrilean sortu zen, eta helburua, kalitate-irizpide komunei jarraiki, Nafarroako hainbat eskualdetan ekintzailetza sustatzearekin erlazionatutako zerbitzuak eskaintzea da.  Hau da sarearen inguruko informazioa biltzen duen webgunea: www.navarraemprende.com.

Gogorazi behar da honako erakunde hauek osatzen dutela une honetan sarea: Nafarroako Gobernua, CEIN enpresa publikoa, Iruñeko Udala, CEN, UGT, CCOO, Cederna-Garalur, TEDER elkartea, Erdialdeko Partzuergoa eta EDER partzuergoa, baita sarearen erakunde kolaboratzaileek ere: Moderna Fundazioa, Nafarroa Ganbera, UPTA eta ANEL.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa