(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 1,2 milioi eurorekin finantzatu ditu 51 udalerritako 476 kultura-jarduera asteartea, 2014.eko apirilak 22


Musika- eta antzerki-emanaldiak 17 erakunde artistikotako 58 taldek eskainiko dituzte.


Nafarroako Gobernuak 17 erakunde artistikotako 58 taldek eskainitako 476 kultura-jarduera finantzatuko ditu. Emanaldiak urte osoan zehar izango dira Foru Komunitateko 51 udalerritan.

Juan Luis Sánchez de Muniáin bigarren lehendakariorde eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak astearte honetan jakinarazi duenez, 1.260.000 euro bideratuko dira horretarako. Horren berri emateko prentsaurrekoan, Nafarroako erakunde eta talde artistikoen musika eta arte eszenikoko proiektuetarako laguntzen deialdiaren emaitza ere jakinarazi du.

Deialdiaren helburua kalitatean, aniztasunean eta jendearen interesean oinarritutako eskaintza artistiko bat bultzatzea izan da. Horren bidez askotariko ikus-entzuleak eta jarduera kulturalez gozatzeko aukerarik ez duten biztanleen sektoreak erakarri nahi dira.

Horretarako, hiru programa sortu dira: bata haurrei eta familiei zuzendurikoa, antzerki eta operako 122 jarduerak osatuta, beste bat Iruñean eskainiko dena, antzerkiaren, lirikaren, musika klasikoaren eta abesbatzen 142 emanaldi baino gehiagorekin, eta, azkena, gainerako herrietarako izango dena, antzerkiaren, musika herrikoiaren, abesbatzen eta lirikaren 212 jarduerarekin.

Gainera, jardueretako batzuk kulturarekin loturiko programetan barne hartuko dira, eta prestakuntza-ekintzak antolatuko dira Nafarroako hainbat ikastetxetan, adibidez, Sagrado Corazón ikastetxean, Miravalles ikastetxean, Monjardín lizeoan eta San Fermin ikastolan.

2013ko deialdiarekin alderatuta, diru-laguntza jaso duten erakundeen kopuruak zein jarduera eta herrien kopuruak gora egin du. Laguntza eskuratu duten erakundeak 9 izatetik 17 izatera pasa dira. Laguntzadun jarduerei erreparatuta, 300 baino zertxobait gehiago izatetik 476 izatera pasa dira. Jarduera horiek gauzatzen dituzten udalerrien kopurua ere 36tik 50era igo da.

Diru-laguntza jaso duten erakundeak

34 proiektu artistiko aurkeztu dira 2014ko deialdira, eta horietatik 17k eskuratu dute diru-laguntza. 1,2 milioi euroren partida osorik esleitu da, honen arabera:

Gayarre Operaren Adiskideen Elkarteak 252.000 euro jaso ditu, baita "El Colectivo" Nafarroako Antzerki Eskolak ere. Nafarroako Ganbera Opera Elkarteak 220.668 euro jaso ditu, Nafarroako Arte Eszenikoen Profesionalen Elkarteak 125.875,20 euro, Nafarroako Abesbatzen Federazioak 120.000 euro, Iruñeko Ganbera Abesbatzak 98.305,80 euro eta Nafarroako Amateur Antzerkiaren Federazioak 65.169 euro.

Bestalde, Hierba Roja konpainiak 27.000 euro jaso ditu, Sinfonietta Académica gazteen elkarteak 26.419,87 euro, Nueva Babel elkarteak 24.744 euro, M'atakaladanza elkarteak 15.484,04 euro, Los Amigos del Arte musika-elkarteak 8.975 euro, Asociación por la Danza en Navarra Haizea elkarteak 8.900 euro, As de T taldeak 4.169 euro, Interactúa Artes Aplicadas elkarteak 4.024,37 euro, Nafar Ateneoa elkarteak 3.833,72 euro eta Diego Gómez musika-elkarteak 2.450 euro.

Musikaren arloan parte hartuko duten taldeak eta erakundeak hauek dira:  Gayarre Operaren Adiskideen Elkartea, Diego Gómez musika-elkartea, Los Amigos del Arte musika-elkartea, Nueva Babel elkartea, Iruñeko Ganbera Abesbatza, Nafarroako Ganbera Opera Elkartea, Nafarroako Abesbatzen Federazioa eta Sinfonietta Académica gazteen elkartea.

Antzerkiaren alorrean honako hauek izango dira parte-hartzaileak: Almadía, Aquí Hay Madera, As de T, Auzoa Teatro, Bubulú, Chapalangarra, Colectivo Humo, Complexus, Defines, El Bardo, Encadenadas Teatro, Nafarroako Antzerki Eskola, Gabalzeka Teatro, Gat, Grupo de teatro Resa, Había Teatro, Hoidek, Iluna Producciones, Incierto Troupe-Kromlech, Interactúa Artes Aplicadas, Jacarandá Teatro, Juslarotxa, Karretabidea, Kilkarrak, La Banda, La Cuerda Teatro, La Trapera, Ligli Tropupe, Míreni, Movimiento no Out, Oreka Cirko, Puntido Teatro, Quiero Teatro, Sergio de Andrés, Solita Intencione, Taller de Teatro Atarapana, Taller de Teatro Ilusiona, Tarima Beltza, Tdiferencia, Teatralis, Teatro Talo,Trapalán, Trasteando Teatro, Trokolo Teatro, XXL, Yarleku, Zarrapastra eta Zirika Zirkus.

Dantzaren alorrean Haizea, Hierba Roja eta M'atakalandanza elkarteek eskainiko dituzte ikuskizunak.

Agertokiak

Iruñean, emanaldiak toki hauetan izango dira: Baluarte, Erruki Etxea, katedrala, zitadela, Civican, Civivox (Condestable, Iturrama, Mendillorri eta San Jorge), Goi Mailako Musika Kontserbatorioa, Nafarroako Antzerki Eskola, Filmoteka, Hormiga Atómica, San Nikolas eliza, Nafarroako Museoa, Casino Principal eta Gaiarre Antzokia.

Bestalde, beste herrietako jardueren programa honako herri hauetako kultur etxeetan gauzatuko da: Ablitas, Altsasu, Antsoain, Barañain, Burlata, Caparroso, Cascante, Castejón, Cintruénigo, Zizur Txikia, Corella, Elizondo, Lizarra, Etxarri Aranatz, Galar, Uharte, Irurtzun, Los Arcos, Lodosa, Martzilla, Murchante, Mutiloa (Aranguren Ibarra), Noain, Olazti, Orkoien, Azkoien, Ribaforada, Jaitz, San Adrián, Zangoza, Tafalla, Tutera, Valtierra, Viana eta Atarrabia.

Bera, Lakuntza, Larraga, Lerin, Leyre, Erriberri eta Erronkariko elizetan, Orreagako kolegiatan, eta Tuterako eta Zizur Nagusiko elizetan emanaldiak egingo dira, besteal beste, baita Antsoaingo antzokietan eta Tuterako Gaztambide antzokian ere. Horiez gain, Allo, Andosilla, Azagra BHI, Deikaztelu, Faltzes eta Larraintzarreko (Ultzama) aretoetan ere ikusi ahal izango dira emanaldiak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa