(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Euskarabidek kudeatzen duen itzulpen-programak 2.600 kontsulta ebatzi zituen 2013an astelehena, 2014.eko apirilak 28


Zerbitzuak gaztelania/euskara eta euskara/gaztelania administrazio-testuen itzulpenari buruzko tokiko erakundeen zalantzak argitzen ditu.


Euskarabidek kudeatzen duen Idazlagun aplikazio informatikoak Nafarroako tokiko erakundeen 2.600 kontsulta ebatzi zituen iaz. Kontsultak testuen eta hitzen zuzentasunari buruzkoak izaten dira, gaztelania/euskara eta euskara/gaztelania administrazio-agirien itzulpena egitean zalantzetatik sortuta.

Euskarabidek zerbitzua eskaintzeko 140 lizentzia ditu esleituta orain arte. Zerbitzuaren eskaria haziz doa, eta aurtengo lehen hiruhilekoan mila kontsulta baino gehiago jaso ditu.

Organismo publikoak, gainera, itzulpengintzan laguntzeko programa bat kudeatzen du, lehenago idatzitako testuak gordetzen dituen datu-base baten bidez itzulpen berriak egiten laguntzeko. 26 tokiko erakundek dute datu-base horretarako sarbidea.

Datu horiek administrazio-testuak euskarara itzultzeko tokiko erakundeentzako laguntza-programaren segimendua egiten duen batzordeak berriki egindako bileran jakinarazi ziren.

Bileran azaldutakoaren arabera, programa horiek etorkizuneko itzulpenetarako laguntza-memoriak sortzeko, babestu beharreko datuak kentzeko, zuzentasun terminologikoaren inguruko kontsultak egiteko, erabiltzaileei telefono bidezko laguntza emateko eta zerbitzari nagusi bat kudeatzeko zerbitzuak eskaintzen dituzte.

Aurtengo urterako, prestakuntza-saioak egingo direla aurreikusi da, erabiltzaileen mailetara egokituta, bitarteko horiek eskaintzen dituzten aukeren ustiaketa hobetzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa