(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Irakasleek telefono mugikorrak konfiskatu ahal izango dizkiete ikasleei ostirala, 2014.eko maiatzak 2


Ikastetxeetako elkarbizitza erregulatzen duen arauan teknologia berriei buzuko atal bat gehituko da.


Iruñeko bilera

Ignacio Iriarte Hezkuntza Departamentuko idazkari tekniko nagusia dekretua zuzendariei azaltzen. ( irudia handitu )

Irakasleek mugikorra eta bestelako gailu elektronikoak konfiskatu ahal izango dizkiete ikasleei, horiek erabiltzean ikasgelan arreta galtzen denean edo hirugarrenei eragozten zaienean. Horri lotuta ere, eskolak grabatu eta grabazioak baimenduta ez dauden helburuetarako hedatzen direneko egoerak saihestu nahi dira, baita pertsonen bizitza pribatuarekin erlazionatutako edozein gertaera ere.

Horretarako, Hezkuntza Departamentua Nafarroako ikastetxe publiko eta itunduetako elkarbizitza erregulatzen duen araudian horri lotutako atala izapidetzen ari da (47/2010 Foru Dekretua). Bertan, ikastetxeei eskatzen zaie elkarbizitza-planetan IKTen erabilerako protokolo bat gehitzeko, horiek modu seguruan erabiltzeko arauekin.

Neurri horren bidez, irakasleek gailuak atxiki ahal izango dituzte eskola amaitu arte, baina ikastetxeei ere tresnak konfiskatzeko aukera emango zaie gurasoak haien bila joaten diren arte, arazoa handia denean edo ikasleari jarraibideak eta mugak ezarri behar zaizkionean.

Hezkuntza Departamentuko teknikariak gai hori eta bestelako berritasunak azaltzen ari dira, baita ikastetxeetako elkarbizitzari buruz indarrean den araubide juridikoa ere, ikatsetxeetako zuzendaritza-taldeei. Lehen bilera joan den asteartean izan zen, apirilaren 29an, Iruñean, eta 150 pertsona bertaratu ziren. Bigarrena datorren asteartean izango da, maiatzak 6, Tuteran.

Familien inplikazio handiagoa

2010ean onetsitako araudiak arreta osoko eredua proposatzen du (ez bakarrik zigortzekoa edo erreakzio hutsezkoa) eta prebenitzen eta harreman positibodun giroa sortzen laguntzen du, baita elkarrizketa bultzatzen eta gatazkak modu baketsuan konpontzen ere. Gainera, hezkuntza-komunitate ososaren inplikazioa lortzea da asmoa, baita familiako kideena ere.

Hezkuntza Departamentua izapidetzen ari den atalen artean, berariaz familiei zuzenduriko bat dago. Neurriak jazarpena gauzatzen duten ikasleen gurasoak seme-alaben jokabidea ikastetxearekin batera berbideratzeko konpromiso zehatzen agiri bat izenpetzera behartuko ditu.

Konpromiso horiek borondatezkoak dira orain, baina araudi berria onesten denean derrigorrezkoak izango dira eraso edo jazarpen kasuetan. Hala, familiako kideek agiria izenpetzeari uko egiten badiote, ikastetxeak eskumena duten agintariei jakinarazi beharko die arazoa (Gizarte-zerbitzuak), adingabeen legeek ezarritako babesteko betebeharrak betetzen diren ala ez egiaztatzeko.

Izapidetzen ari diren beste neurrietako baten bidez, ikastetxeei hizkuntza-eredu desberdinetako ikasleen arteko elkarbizitza bultzatzen duten neurriak euren elkarbizitza-planetan gehitzeko eskatuko zaie, geroz eta gehiago direlako eredu bat baino gehiago eskaintzen dituztenak.

Neurriek hezteko duten gaitasuna

Nafarroako ikastetxeetako bizikidetza arautzen duen dekretuak eredu osatua proposatzen du, heziketa-neurriak dituena, eta ez erreakzio hutsezko eredua, hau da, gatazka sortu arte itxaron eta, ondoren, araua aplikatzen duena, edo zigorra bakarrik aplikatzen duena, hau da, iragartzeko aukera ematen duten arau argien bidez asmoa kentzen duena, horrek ez baitu hezteen.

Hezkuntza Departamentuak finkatutako ereduak ezartzen duenez, ikastetxe guztiek elkarbizitza-plan bat prestatu behar dute, prebentziozko neurriekin (giro positiboa sortzera bideraturikoak) eta, sortzen direnean, diziplina-arazoak ebazteko ekintzekin. Ekintzek heztekoak izan behar dute, elkarbizitzaren aurkako jokabide mota edozein dela ere.

Neurri horien artean daude bitartekaritza, gatazkak elkarrizketen bidez ebaztea, ikasleek eta gurasoek edo tutoreek elkarbizitzarako konpromisoak hartzea, tutoretza indartzea eta ikastetxeen eta familien arteko koordinazioa.

Ohikoa ez bezalakoa den prozedura adostu bat dago, egoera zuzentzeaz gain hezten ere laguntzen duena. Bide horrek zigor arinagoak ezartzen ditu, betiere egindakoak aitortzen badituzte, barkamena eskatzen badute eta elkarbizitza-konpromisoen agiri bat sinatzea onartzen badute, etorkizunean jokabidea errepikatzea saihesteko.

Diziplina-hutsegiteak zuzentzean, berehalakotasuna lortu nahi da, prozedurak arindu eta laburtzeko, eta horren larriak ez diren jokabideen aurrean jardutea ahalbidetzeko, gatazka larri bihur ez daitezen.

Gaur egun indarrean den 47/2014 Dekretuan ezarritakoaren arabera, elkarbizitzaren aurkako jokabideak dira ikasgelara arrazoirik eman gabe ez etortzea, azterketetan kopiatzea edo kopiatzen uztea, irakasleei errespetua galtzea edo eskola-barrutian erretzea eta alkohola edatea. Jokabide larriak dira, besteak beste, besteei irain, mehatxu edo eraso egitea; eskolak grabatzea eta grabazioa baimenduta ez dauden helburuetarako hedatzea; agiri akademikoak faltsutzea; eta instalazioak edo materialak larriki kaltetzea.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa