(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kultura Departamentuak 60 jarduera baino gehiagoko programa eskainiko du aurtengo udan, musikaz, antzerkiaz, ikastaroez eta konferentziez osaturikoa

astelehena, 2014.eko maiatzak 5


Uztailaren 18tik irailaren 14ra, hogeita hamar bat herritan egunero emanaldi artistiko bat ikustera joateko aukera egongo da.


2014ko udako kultura-programazioko kartelaren irudia. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuaren "Culturanavarra" udako kultura-programazioa 60 jarduerak baino gehiagok osatzen dute, adibidez, antzezpenek, kontzertuek, estatuko pertsona ospetsuek emango dituzten prestakuntza-tailerrek, konferentziek etab. Hala, uztailaren 18tik irailaren 14ra arte egunero emanaldi artistiko bat ikusteko aukera egongo da.  Guztira, Kultura Departamentuak 850.000 euro inbertituko ditu.

Halaxe esan du gaur goizean Juan Luis Sánchez de Muniáin Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak. Berarekin batera izan da ekitaldian Ana Zabalegui ulturako zuzendari nagusia.

Uda kulturalean Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdia (uztailaren 18tik abiztuaren 2ra), Cultur (abuztuaren 1etik 30era) eta Lizarrako Antzinako Musikaren Jaialdia (irailaren 1etik 14ra) izango dira jarduera nagusiak, eta komunitate osoko 31 herritan eskainiko dira.

Aurreko urteetan bezalaxe, www.culturanavarra.es web-orria sortu da Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiari, Cultur-i edo Antzinako Musikaren Jaialdiari buruzko informazioa eskuratzeko, ikuskizunetarako sarrerak erosteko eta ikastaro eta tailerretan izena emateko. Hori guztia maiatzaren 9tik aurrera egin ahal izango da.

Gainera, sare sozialetako jarraitzaileek Facebook-eko orriaren bidez (www.facebook.com/culturagobiernodenavarra) jakin ahal izango dituzte Nafarroako kultura-eskaintzaren azken berriak.

Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdia. Uztailaren 18tik abuztuaren 2ra.

Antzerki Klasikoaren Jaialdiak 15 urte beteko ditu aurten. 350.000 euroko aurrekontua izango du eta La Cava agertokian egingo diren antzezlanen programa zabala eskainiko da.

Bi motako antzezlanak eskainiko dira: "Joyas del Palacio" izenekoak, estatuko konpainien estreinuko lanak, eta  "Clásicos de aquí" izenekoak, Nafarroako antzerki-konpainien lanak.

Denera, estatuko 7 ekoizpen (besteak beste Carmen Machi, Verónica Forqué, Macarena Gómez, Carmen Ruiz, Joaquín Notario aktoreekin), Nafarroako 4 ekoizpen (antzerki profesionaleko 2 eta antzerki amateurreko beste 2), nobela historikoaren 4 konferentzia, Sanzol eta Carmelo Gómez aktore/profesionalekin 2 tailer, antzerki klasikoko emakumearen pertzepzioari buruzko tailera Nafar Ateneoaren eskutik, ikusle gazteei buruzko tailerra, antzerki klasikoaren Nafarroako hirugarren jardunaldiak Nafarroako Unibertsitateko Griso taldearen eskutik eta kaleko 2 antzerki-emankizun eskainiko dira.

Joyas de Palacio zikloaren barruan 6 antzezlan eskainiko dira asteburuetan (ostiral eta larunbatetan). Zehazki, uztailaren 18an La Cantera Producciones konpainiaren eta Erriberriko Udal Musika Bandaren eskutik La Banda de Lázaro egongo da ikusgai. Uztailaren 19an, Francisco de Quevedoren La escuela de los vicios lana antzeztuko dute Morfeo Teatro taldekoek. Uztailaren 25ean, En un lugar del Quijote antzezlana eskainiko dute Ron Lalá konpainiak eta Espainiako Antzerki Klasikoaren Konpainiak batera. Uztailaren 26an, Los Mácbez antzeztuko dute Carmen Machi eta Javier Gutiérrez aktoreek. Abuztuaren 1erako Así es, si así fue, España: de los Trastámara a los Austrias lana antolatu da, Andrea D'Odorico konpainiaren eskutik, Juan Fernández eta Verónica Forqué aktoreekin; eta abuztuaren 2an, jaialdia amaitzeko, Carme Portacelik zuzendutako Lope de Vegaren Las dos bandoleras lana egongo da ikusgai.

Horrez gain, tokiko antzerki profesional eta amateurraren lau lanek ere osatuko dute "Clásicos de Aquí" zikloa, eta lehen bi asteburuetan kaleko antzerkia ikusi ahal izango da Teobaldos plazan. Besteak beste, mapping ikuskizun bat eskainiko dute, Erriberriko jaialdirako bereziki prestatutakoa, eta gazteluan proiektatuko dira irudiak eta bideoak, musikaz lagunduta. Azken asteburuan kaleko beste bi antzerki-emanaldi egingo dira bi tokitan.

Jarduera osagarri gisa, jaialdiak dirauen artean, bi tailer eskainiko dira Nafarroako unibertsitateetako udako ikastaroen programaren barruan, Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin elkarlanean: lehenengoa "Taller de creación dramática en la escena: técnica del actor-narrador" izango da, Alfredo Sanzol zuzendari nafarrak emango duena. Bigarrenak "Imaginario: visualizar la palabra" du izena, eta Carmelo Gómez, Norberto López Amado, Emi Ecay eta Germán Rodak emango dute. Tailerra uztailaren 21etik 27ra izango da, eta bertan parte hartzen dutenek Cervantes-en El retablo de las maravillas obra hartuko dute oinarri. Antzerkiaren, zinematografiaren eta dokumentalaren hizkuntzak ere aztertuko dituzte.

Nafarroako Unibertsitatearekin elkarlanean Antzerki klasikoari buruzko Nafarroako III. jardunaldiak ere egingo dira, uztailaren 28an, GRISO ikerketa-taldearen eskutik eta Ignacio Arellano irakasleak zuzenduta.

Hedapen-jarduera gisa Nafar Ateneoak "El papel social de la mujer a través del teatro" izeneko tailerra antolatu du. UNEDekin lankidetzan prestatutako jarduera da eta udako ikastaroen barruan sartzen da. Beste alde batetik, Las huellas de la guerra izeneko nobela historikoari buruzko konferentzien ziklo bat (uztailaren 21etik, astelehena, uztailaren 24ra, ostirala) eskainiko dute Inma Chacón eta Kirmen Uribek, eta Iluna konpaniak eta Ignacio Arangurenek zuzenduriko ikusle gazteentzako jardunaldi-tailer bat (uztailak 23) emango dute.

Cultur, abuztuaren 1etik 31ra

Cultur jaialdia, astelehenetik ostiralera, Nafarroako 31 herri eta inguru berezitan zehar ibiliko da, esate baterako, Orreagako Kolegiatan, Zugarramurdiko leizeetan, Orgiko hariztian, Irantzuko eta La Olivako monasterioetan, Uxueko Santa Marian edo Martzillako gazteluan. Turismoko Zuzendaritza Nagusiarekin elkarlanean, egunean kontzertu bat eta aisialdirako jarduera bat iradokiko da 31 herri horietako bakoitzean. Programarako aurrekontua 350.000 eurokoa da.

Cultur jaialdiari esker, kultura eta turismoa elkartzen dira bertakoei zein turista eta bisitariei eskainitako programan. Lankidetzan egindako programari esker 55 jarduera baino gehiago antolatu dira, besteak beste, ibilaldiak zaldian eta jarduerak naturan, dastatzeak, produktu naturalen saltokietara bisitak (gaztak, upategiak, boilurrak etab.) edo bisita gidatu eta antzeztuak.

Programa abuztuaren 1etik 31ra gauzatuko da eta musika klasikoaren, jazz, pop eta rock musikaren eta abesbatzen musika-emanaldiek osatuko dute. Kepa Junkera, Jorge Drexler, Kalakan, Anne Etchegoyen eta Aizkoa abesbatza, Noa abeslari israeldar ezaguna, Paris-Texas jazz-taldea edo Joaquín Asiáin tenorea izango dira gonbidatutako artista eta taldeetako batzuk. Iruñeko Baluarte Auditorioan izango da jaialdia hasteko Nafarroako Ganbera Abesbatzak eskainitako ikuskizuna. CULTUR jaialdiari amaiera emateko ekitaldia, aldiz, Barañain eta Tuteran izango da. Jorge Drexler abeslari eta konpositore uruguaiarra abuztuaren 30ean ariko da Barañaingo auditorioan eta, hurrengo egunean, abuztuaren 31n, Noa abeslari israeldarra, Gaztambide Antzokian.

Abuztuaren 1etik 31ra, honako herri eta tokietan eskainiko dira emanaldiak: Iruña, Elizondo, Orreaga, Los Arcos, Tafalla, Otsagabia, Viana, Zugarramurdi, Xabier, Irantzuko Monasterioa, Bera, Fitero, Izaba, Artaxoa, Leyreko Monasterioa, Lizaso, La Olivako Monasterioa, Erriberri, Martzilla, Lekunberri, Orbaizeta, Zangoza, Agoitz, Uxue, Gares, Lizarra, Altsasu, Mendigorria, Donamaria, Barañain eta Tutera.

Lizarrako Antzinako Musikaren 45. Astea (irailaren 1etik 14ra)

Lizarrako Antzinako Musikaren Astea Europan interpretatzen den Erdi Aroko, Errenazimentuko eta barrokoko antzinako musikaren estatuko erreferente bihurtu da. Aurtengoa 45. edizioa da, eta programazioa aparta da.

Kontzertuak The Hilliard Ensemble munduko ahotsezko ganbera-musikako talde onenetariko batek hasiko ditu. Horren ostean, antzinako musika interpretatzen puntakoak diren lau taldek emanaldiak eskainiko dituzte (Les Talens Lyriques, La Risonanza, La Ritirata eta Gli Incogniti). Errepertorio zabala izango dute, Rameau, Händel eta Falconieri konpositoreen obrak joko dituzte, baita XVII. mendearen erdialdeko musikagile italiar eta espainiarren edo Vivaldi handiaren lanak ere.

Irailaren 1ean, 5ean, 6an, 12an eta 13an San Miguel elizan izango diren kontzertuez gain, Antzinako Musikaren Asteko antolatzaileek hainbat jarduera osagarri prestatu dituzte, adibidez, Peio Otanok eskainitako dantza barrokoaren tailerra, antzinako musikari eta Erdi Aroko hari-instrumentuei buruzko konferentziak, Manuel Horno eta Enrique Galdeanoren eskutik, hurrenez hurren, zinema-ziklo bat, musika- eta dantza-ikuskizunak herriko kaleetatik eta familientzako jarduera pedagogiko bat. Hori guztia 150.000 euroko aurrekontuarekin egingo da.

Informazioa eta sarrerak

Jarduerei eta sarrerak eskuratzeari buruzko informazio guztia www.culturanavarra.es webgunean eta www.facebook.com/culturanavarra.es Facebook-eko helbidean dago.

Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdirako sarrerak leihatilan edo www.culturanavarra.es webgunean eskura daitezke. Maiatzaren 9tik abuztuaren 2ra erosi ahal izango dira sarrerak sarean (abonamenduak sarean bakarrik salduko dira). Ardoaren Museoko (Teobaldos plaza, 4, Erriberri) leihatilan salduko dira sarrerak uztailaren 15etik abuztuaren 2ra.

Honako hauek dira sarreren prezioak:


*Joyas de Palacio: 15 euro sarean, 18 euro leihatilan. Gazte Txartelarekin, 6 euro izango dira sarean eta 10 euro leihatilan.

*Clásicos de aquí: 5 euro sarean, 7 euro leihatilan. Gazte Txartelarekin, 5 euro izango dira sarean eta leihatilan.

*RESAD: 10 euro sarean, 12 euro leihatilan. Gazte Txartelarekin, 6 euro izango dira sarean eta leihatilan.

Gainera, Joyas de Palacio zikloko 6 ikuskizunen abonamenduak egongo dira salgai 70 euroren truke, ziklo bereko 4 ikuskizunen abonamenduak 48 euroren truke, eta "Clásicos de aquí" zikloko hiru ikuskizunen abonamenduak 12 euroren truke.

CULTUR: Programako ikuskizun guztiak doakoak dira, Zugarramurdiko leizeetan (sarreraren prezioa 3,50 eurokoa izango da), Baluarte Auditorioan, Gaztambide Antzokian eta Barañaingo Auditorioan direnak izan ezik.

Barañaingo Auditorioan izango den Jorge Drexler-en kontzerturako sarrerak 17 euro izango dira palkoan eta 22 euro aretoan (aurrez erosita), eta 20 euro palkoan eta 25 euro aretoan egun berean erosiz gero. Sarrerak www.auditoriobaranain.com webgunean eta Barañaingo Auditorioko leihatilan erosi ahal izango dira, ikuskizuna hasi aurreko bi orduetan.

Bestalde, Gaztambide Antzokian izango den Noaren kontzerturako sarrerak 17 eurokoak izango dira anfiteatroan eta 22 euro platean. Sarrerak ticketmaster.es edo www.castelruiz.es webguneetan eta Gaztambide Antzokiko leihatilan salduko dira, kontzertua hasi aurreko bi orduetan.


Amaitzeko, Lizarrako Antzinako Musikaren Asterako sarrerak maiatzaren 9tik aurrera salduko dira sarean kontzertuaren aurreko egunera arte.
Maiatzaren 9tik 22ra erosi ahal izango diren abonamenduak (sarean bakarrik) ere salgai jarriko dira. Aurrez aurre erosteko, San Miguel elizan erosi ahal izango dira kontzertua hasi aurreko orduan.

Honako hauek dira kontzertuetako sarreren prezioak:

-Hilliard; Talens eta Risonanza: 20 euro sarean, 22 euro leihatilan.
-Ritirata eta Gli Incogniti: 18 euro sarean, 20 euro leihatilan.

-Nafarroako Ganbera Abesbatza: 10 euro sarean, 12 euro leihatilan.

Gazte Txartelarekin, kontzertu guztiak 6 eurokoak izango dira sarean eta 10ekoak leihatilan.

6 kontzerturen 95 euroko abonamendua eta 3 kontzerturen 54 euroko abonamendu erdia ere salgai daude.

Antolakuntzak programara abonatuak erakartzeko kanpaina egingo du musikaren zaleen artean, deskontuak handiak eskainiko baititu maiatzean eta ekainean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa