(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Milioi bat euroko gastua onartu da 2014-2015 ikasturtean Nafarroako Kirol Jokoak antolatzeko asteazkena, 2014.eko maiatzak 14


Programak hogeita zortzi urte beteko ditu aurten, eta oinarrizko kirola egiteko hastapenetako bat da. 22.000 ikaslek parte hartzen dute 34 kirol motatan.


Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, milioi bat euroko gastua onartu du 2014-2015 ikasturtean Nafarroako XXVIII. Kirol Jokoak antolatzeko.

Erabaki-proposamenean adierazi denez, Foru Administrazioak kirol sustatu behar du. Horregatik, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuak Nafarroako Kirol Jokoak antolatzen ditu ikasleek kirol-jardueretan parte hartzeko aukera izan dezaten. Hala, haien prestakuntzan eta hezkuntzan eragiten da, eta parte-hartzaileen ezaugarrietara egokitutako jarduerak eskaintzen dira kirol-balioak ezartzeko eta sustatzeko.

Programan Nafarroako kirol-erakundeen erregistroan dagoen elkarte bateko kide diren eta Nafarroan bizi diren edo eskolatuta dauden kirolari guztiek parte har dezakete, kimu, kadete eta gazteen kategorietakoek.

Foru Komunitatean oinarrizko kirola egiteko funtsezko oinarrietako bat izateaz gain, programak ondorio ekonomiko handiak ere baditu, gauzatzeak hainbat sektore martxan jartzea baitakar (garraioa, ekipamendua, garaikurrak, mediku-zerbitzuen kontratazioa, prestatzaileak, arbitroak etab.). Jokoen antolaketan jokoetan sartzen diren modalitateen Nafarroako kirol-federazioek ere parte hartzen dute.

2012-13ko ikasturteko edizioan (orain 2013-14 ikasturtekoa egiten ari dira) 34 kirol-motatan aritu ziren 22.512 ikaslek parte hartu zuten.

Zehazki, honako hauek izan ziren modalitateak: urpeko jarduerak, xakea, atletismoa, badmintona, saskibaloia, eskubaloia, beisbola, txirrindularitza, kirol egokituak, neguko kirolak, mendiko kirolak eta eskalada, eskrima, futbola, gimnasia, golfa, herri-kirolak, hipika, judo, karate, igeriketa, padel, patinajea, pilota, piraguismoa, taekwondo, tenisa, mahai-tenisa, arku-tiroa, triatloia, bela eta boleibola.

Programarako onartu diren 1.000.000 eurotik, 637.348,02 euro kirol-jarduerak antolatu eta garatzetik sortutako gastu espezifikoak ordaintzeko dira, eta 362.651,98 euro gastu orokorrak ordaintzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa