(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hezkuntzak Nafarroako Unibertsitate Publikoko ikasleei atzerriko hizkuntzak egiaztatzeko aukera emango die ostirala, 2014.eko maiatzak 16


Iribas kontseilariak zentroarekin hitzarmen bat izenpetu du datorren ikasturtean ingeles, frantses eta alemaneko 200 plaza eskaintzeko B2 eta C1 mailetan


Transcripción textual del video

Hezkuntza Departamentuak, Nafarroako Urruneko Hizkuntzen Eskola Ofizialaren bitartez (EOIDNA), atzerriko hizkuntzak egiaztatzeko aukera emango die Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) ikasleei, DBH eta Batxilergoko ikasleekin dagoeneko egiten duen moduan azterketa ofizial eta bateratuen bidez, eta Nafarroa guztian aldi berean egiten direnak.

Lankidetza horren oinarriak finkatzeko, Hezkuntza kontseilari José Iribasek ostiral honetan hitzarmen bat izenpetu du aipatutako zentroko Ikasketen Antolamenduko errektoreorde Jesús María Pintorekin.

Hitzarmenaren izenpetze-ekitaldia

Iribas kontseilaria eta Pintor errektoreordea, hitzarmena izenpetzeko ekitaldian. ( irudia handitu )

Hezkuntza Departamentuak, Nafarroako Urruneko Hizkuntzen Eskola Ofizialaren bitartez (EOIDNA), atzerriko hizkuntzak egiaztatzeko aukera emango die Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) ikasleei, DBH eta Batxilergoko ikasleekin dagoeneko egiten duen moduan azterketa ofizial eta bateratuen bidez, eta Nafarroa guztian aldi berean egiten direnak.

Lankidetza horren oinarriak finkatzeko, Hezkuntza kontseilari José Iribasek ostiral honetan hitzarmen bat izenpetu du aipatutako zentroko Ikasketen Antolamenduko errektoreorde Jesús María Pintorekin.

NUPeko ikasleek ziurtagiri ofiziala eskuratzeko aukera ematen duten azterketa horietara aurkeztu ahal izatea da kontua, Nafarroako hizkuntza ofizialen eskoletan izena emandako beste edozein ikasle bezala.

Horretarako, aurreikusita dago EOIDNAk NUPko irakasleei eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Hizkuntzen Goi Mailako Zentroko irakasleei aholkularitza eman diezaien eta ziurtagiri ofizial horiek eskuratzeko probetarako ikasleak prestatzen laguntzen dutenak. Aholkularitza hori bi eratara emango dute: alde batetik, proba edo azterketen ezaugarri eta berezitasunen berri emanez, eta bestetik, prestakuntzako materialak ematen.

Ingeles, frantses eta alemaneko 200 plaza

Ekimena datorren ikasturtean, 2014-2015ean, jarriko da abian era esperimental batean, eta NUPko ikasleei C1-eko ziurtagiri ofizialak (maila handia) eskuratzeko aukera emango zaie bereziki, eta baita B1-ekoak ere (aurreratua) ingeles, frantses eta alemaneko hizkuntzetan.

Ekimena ezarriko den lehen ikasturtean zehar guztira 200 plaza eskainiko dira, 120 ingeles-maila egiaztatzeko (C1 mailarako 80 eta B2 mailarako 40), eta 40 aleman eta frantseseko ezagutza egiaztatzeko (hizkuntza bakoitzean, 20 C1 mailarako eta beste 20 B2 mailarako).

Plaza horietako bat eskuratzeko zentroko edozein ikasle aurkeztu ahalko da, nahiz eta Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako Irakasle graduko ikasleak lehenetsiko diren, bai eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntzako Unibertsitate Masterrekoak ere, hezkuntza-sistemarekin zer lotura duten ikusirik.

Ikaslearen mugikortasuna erraztea xede

Ekimena Nafarroako Gobernuaren helburu estrategikoaren barnean sartzen da, hau da, atzerriko hizkuntzen ezagutza sustatzea, ingelesa bereziki, unibertsitateko ikasleen mugikortasuna eta lan-merkaturatzea errazteko, atzerriko hizkuntzetako ziurtagiri ofizialen eskuratzea erraztuz haien hasierako prestakuntzaren barnean.

NUParekin dagoen lankidetza EOIDNAk Nafarroako Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko zentroekin dituen lankidetzari gehitu behar zaio; azken hitzarmen hori Bi eta B2 mailetako unibertsitate-aurreko ikasleen egiaztatze goiztiarrerako da. Orain, programa horri jarraipena ematen zaio, goi-mailako ziurtagiri ofizialak eskuratzeko aukera emanez.

Azkenik, lankidetzak ezartzen du Nafarroako Gobernuak NUPen ezarritako B1 mailako azterketari (erdi mailakoa) dagokion onarpen ofiziala emango diola Hezkuntza Departamentuko eskumenaren esparruan, xede horretarako sortuko den jarraipen-batzordearen esparruan ezarritako baldintzak betearaziz.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa