(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak bostehun bat bizilaguni estaldura ematen dien Radako araztegia inauguratu du ostirala, 2014.eko maiatzak 16


Instalazioan 893.773 euro inbertitu dira, eta kopuru horren % 80 Nafarroako Gobernuak jarri du


Agintariak araztegia bisitatzen.

Barcina Lehendakaria eta Esparza kontseilaria Andrés Sola iragazki biologikoaren andelean emandako azalpenak entzuten. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Radako araztegia (Murillo el Cuende) inauguratu du ostiral honetan. Bertan udalerriko bostehun bat bizilagunen hondakin-urak tratatzen dira eta orain arte Celadillako sakanera isurtzen zirenak.

Instalazioan 893.773 euro inbertitu dira, eta kopuru horren % 80 Nafarroako Gobernuak finantzatu du, eta % 20 herritarrek zuzenean ur-ordainagiriarekin ordaintzen den saneamenduko kanonaren bitartez.

Sistema biologiko osoa du urak ingurune naturalera baldintza egokietan itzul daitezen. Bi dekantagailu eta iragazki biologiko bat ditu, 530 metro kubiko edukierarekin, ibaietako emarien arazketa naturaleko zirkuitua imitatzen duena; horrez gain, gordetzeko bi urmael ditu, 300 metro koadroko azalerarekin, eta bertara eramaten da ura ingurunera 390 metroko hustubide baten bidez itzuli aurretik.

Instalazioan segundoko batez beste 1,46 litroko emaria tratatzea aurreikusten da, zenbaitetan segundoko 3,5 litrora ere iritsiz. Nolanahi ere, segundoko 10,21 litro arteko gehieneko edukierarekin prestatu da etorkizuneko eskaeran gehikuntzak badaude behar bezala erantzuteko.


Agintariak araztegia bisitatzen.

Ezkerretik eskuinera: Francisco Pérez, Miguel Ángel Enciso, Yolanda Barcina eta bi zinegotzi araztegiko instalazioei begira. ( irudia handitu )

Biztanleriaren % 97aren urak tratatzen dira

Nafarroako Gobernua, NILSA enpresa publikoaren bidez, une hauetan araztegien eraikuntzan ari da lanean 500 edo biztanle gutxiagoko udalerrien hondakin-urak tratatzeko, eta haien artean kokatzen da Radakoa.

1989ko Ibaien Saneamenduko Plan Zuzentzailean zehaztutako prozesua biztanle gehieneko udalerrietatik hasita egin da, biztanle gutxienekoak amaierarako utziz. Hala, gaur egun Nafarroan dauden ehun bat araztegik nafarren % 97 baino gehiagoren urak tratatzen dituzte ingurumenera itzuli aurretik. Zehazki, Nafarroa guztian iaz araztutako ur-bolumena 85,6 milioi metro kubiko izan zen.

NILSAk lan egiten duen egungo beste proiektu batzuk ondorengoak dira: Erro, Artieda (Urraulbeiti), Irañeta, Figarol (Zarrakaztelu) eta Liedena. Haiek guztiak gehienez ere bostehun biztanleko tarte horretan daude.

Jendearentzat irekita dagoen araztegia

Radako instalazioa jendearentzat irekita izango da, aurrez eskaera eginez, Barcina Lehendakariak eta Landa Garapen, Ingurumen eta Toki Administrazioko kontseilari José Javier Esparza kontseilariak gaurkoan inauguratu ondoren.

Ekitaldian izan dira ere, Murillo el Cuendeko alkate Miguel Ángel Enciso; Toki Administrazioko zuzendari nagusi Francisco Pérez, NILSAren gerente Andrés Sola, bai eta udal-ordezkari nahiz eraikuntza-enpresako ordezkariak ere

Araztegia bisitatu ahalko da, Nafarroako gainerako instalazioen antzera, NILSAren hezkuntza-programaren esparruan; hala,, instalazioak ezagutzea eskaintzen da, tailerrak ikasgelan, hezkuntza-mailako hitzaldiak eta baita eskola-materiala ere. 21.000 pertsonak baino gehiagok parte hartu dute programa honetan 1999. urtean abian jarri zenetik.

Edozein talde, elkarte, ikastetxe edo partikularrek bertan parte hartzeko eskaera egin dezake, NILSAren hezkuntza-taldearekin harremanetan jarriz, honako telefono-zenbakira dei eginez: 948 210 131.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa