(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 90.000 euro emanda finantzatuko du arte eszenikoen 9 proiekturen ekoizpena astelehena, 2014.eko maiatzak 26


Balorazio onena jaso duten hiru proiektuek (Tdiferencia, Trokolo Teatro eta La Nave Producciones Teatrales konpainienak) bira egingo dute Nafarroako antzeztokietan zehar.


Nafarroako Gobernuak 90.000 euro emanda finantzatuko ditu Foru Komunitateko bederatzi konpainiaren arte eszenikoko proiektuak. Enpresa eta profesionalentzako arte eszenikoaren ekoizpenerako diru-laguntzen deialdira aurkeztu ziren proiektu horiek.

Honako erakundeen artean banatuko da diru kopuru osoa: Tdiferencia, S.L., 17.069,25 euro; Trokolo Teatro, 6.156 euro; La Nave Producciones Teatrales S.L., 9.744 euro; R.M. Management y Producción S.L.U., 5.500 euro; Carmen Larraz, 12.301 euro; David Echeverría, 5.660 euro; Itsaso Iribarren, 4.031 euro; Cronopia Films S.L., 25.900 euro; Ana Maestrojuán, 3.638,75 euro.

Gainera, deialdiak aukera emango die balorazio handiena lortu duten hiru proiektuei (Tdiferencia, Trokolo Teatro eta La Nave Producciones Teatrales konpainienak) Kulturako Zuzendaritza Nagusiak sustatu eta batera finantzatutako bira egiteko Nafarroako hainbat antzeztokitan zehar.

Azpimarratzekoa da diru-laguntza jaso duten proposamenen aniztasuna, izan ere, haurrentzako eta helduentzako antzerkiak zein musika, dantza, zinema edo zirkuarekin lotutako ikuskizunak dira.

Tdiferencia S.L. enpresaren proiektua "Caperucita Rock / Txanogorritxo Rock" izeneko familia osoarentzako ikuskizun musikala da, eta hiru lengoaia hauek bateratzen dituena: antzerkia, musika eta magia. Euskaraz eta gaztelaniaz egingo da eta bertsio bakoitzak aktore-zerrenda bana izango du.

Trokolo Teatro konpainiak "Como una cabra" ikuskizunarekin konpainiaren beraren lanen clown izaera mantendu eta sakontzen du. Bi aktorek antzezten dute eta familian ikustekoa da.

La Nave Producciones enpresak "El pleito de Areusa o gallina vieja hace buen caldo" proiektua aurkeztu du. Urrezko Mendearen estiloko obra dramatikoa da, "La celestina" lanari jarraipena ematen dion parodia.

R.M. Management y Producción S.L.U. enpresak "Victoria Kamhi habla de Joaquín Rodrigo" kontzertu-ikuskizuna proposatu du, protagonistak "Aranjuezko kontzertua" obraren egilearekin batera bizi izandakoari buruzkoa, piano, gitarra eta ahotserako lanez osatutakoa.

Carmen Larraz hautatu da "Flecha rota" izeneko dantza-ikuskizuna aurkezteagatik. Ekialdeko estetika du eta ekialdea iradokitzen du, zuzeneko musikak lagunduta, eta zirkuko teknikak eta antzerkia uztartzen ditu.

David Echeverríak "Basuritas" musikala aurkeztu du, haurrentzat eta familiarentzat. Musika, antzerkia eta dantza bateratzen dituen ikuskizun dibertigarria da, kontsumo ugarian oinarrituriko gizarteaz jabetzea helburu duena.

Itsaso Iribarrenek "Just for the money. Una historia de circo" lana aurkeztu du. Zirku garaikideari buruzko ikerketa eszenikoa egin du, izan ere, diziplina hori asko aldatu da azken urteetan eta beste arte eszenikoen parekoa da dagoeneko.

Cronopia Films konpainiak "Una pareja cualquiera" lana aurkeztu du. Komedia iluna da, helduei zuzendurikoa. "Salto de Eje" enpresarekin batera ekoitzitako lana da. Enpresa Miguel Ángel Calvo Buttini nafarrarena da.

Amaitzeko, Ana Maestrojuánek "Tres árboles de piedra" obra aurkeztu du, argazkilaritza, pentsamendua eta musika uztartzen dituen proiektua, helduei zuzendurikoa.


2013ko deialdia

Gogorarazi behar da 2013ko deialdiari esker ekoizpen eszenikoen 5 proiektuk (antzerkia, dantza eta magia) jaso ahal izan zutela diru-laguntza, orduan ere 90.000 euro guztira.

Honako hauek izan ziren onuradunak: La Nave ("El nombre de la rosa" ), Pasadas las cuatro ("Plok, plok... plik!"), Atikus Teatro ("Pobre de mí, tío Vania"), Fueradeleje ("Meeting point") eta Compañía de circo contemporáneo Circunstanzia ("Oniro").

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa