(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Filmotekak hiru pelikula-lata jaso ditu parerik gabeko 1924ko filmen atalekin asteartea, 2014.eko maiatzak 27


Robert Reinert alemaniarraren "Die vier letzten sekunden des Quidam Uhl" pelikularen bobina bat eta Charles Giblyn-en "The Price of a Party" pelikularen bi zati dira.


The Price of a Party

"The Price of a Party" pelikularen fotogramak. ( irudia handitu )

Nafarroako Filmotekak 1924ko bi filmen zati paregabeen hiru pelikula-lata ditu, Robert Reinert zuzendari alemaniarraren Die vier letzten sekunden des Quidam Uhl eta Charles Giblyn zuzendari estatubatuarraren The Price of a Party pelikulen zatiak dira.

Javier Odérizek eduki ezezaguneko 35 milimetroko hiru pelikula-lata bidali ditu berriki Nafarroako Filmotekara. Gordetzaileak bere aitarengandik jaso zuen materiala, hau da, izen bereko ikus-entzunezko enpresariarengandik (Nafarroako lehen telebista-kanalaren bultzatzailea), eta edukia zehazki zer zen jakin gabe eman zituen. Ikerketa-lan zorrotza egin ondoren, bobinetako bat Robert Reinert zuzendari alemaniarraren 1924ko Die vier letzten sekunden des Quidam Uhl zela jakin zen, eta beste bi bobinak Charles Giblyn zuzendari estatubatuarraren urte bereko The Price of a Party filmaren lehen eta bigarren zatiak.

Materiala identifikatu ondoren, Nafarroako Filmoteka munduko film-artxibo garrantzitsuenekin jarri zen harremanetan eta, orain arte, horietako batean ere ez dauzkate bobina horiek. Filmmuseum München museoan pelikula alemaniarraren lehen, laugarren eta bosgarren zatiak besterik ez dituzte. Nafarroan agertu dena bigarren zatia da, beraz, filma osatzen lagunduko du.  Bertako Stefan Droessler zuzendariarekin jarri dira harremanetan film-ondare unibertsala hobetzeko, Film Artxiboen Nazioarteko Federazioak jardun onen kodean gomendatzen duen bezala. Film amerikarrari dagokionez, Washingtongo kongresuko liburutegiak baieztatu du munduan ez dagoela bobina horien beste kopiarik eta, beraz, kopia bakarrak direla.


Die vier letzten sekunden des Quidam Uhl

Robert Reinerten Die vier letzten sekunden des Quidam Uhl. ( irudia handitu )

Materialak nitratozkoak dira (zeluloidea), oso errekorrak. Horren ondorioz mundu osoko zinema-aretoetan hainbat sute izan ziren XX. mendeko lehen hamarkadetan, hortaz, berrogeiko hamarkadaren amaieran, azetatozkoak egin zituzten (zelulosazko triazetatoa). Nitratoaren hauskortasunak, arriskuak eta zinema mutua iraganekoa zela zegoen iritziak 1930 baino lehenagoko film ugari deuseztatzea ekarri zuten. Hori dela-eta, filmen % 20k biziraun dutela kalkulatzen da (Espainiaren kasuan, kalkulatu da filmatu zenaren % 5 bakarrik dagoela salbu). Nitratoak tratamendu-baldintza bereziak behar ditu; horregatik ezinbestekoa da materiala identifikatzea, behar ez bezala manipulatuz gero, hau da, tenperatura handiko tokietan edo eguzkitan utziz gero, suak hartu baitezake. Euskarriaren ezegonkortasunak eta bat-bateko errekuntzak sute bat baino gehiago eragin ditu film-artxiboetan. Halako materiala biltegi berezietan gorde ohi da, horregatik, Nafarroako Filmotekak behar bezala zaintzeko toki egokia duen beste filmotekaren batera eramango ditu.

Zuzendariak

Robert Reinert (1872-1928) Vienan jaio zen, baina 1900 aldera Munichera joan zen bizitzera. Hainbat eleberri idatzi zituen, eta Homunculus (1916) pelikularen gidoiaren lortu zuen arrakastak Opium edo Nerven bezalako pelikulak zuzentzera animatu zuen. Azken pelikula hori zinema espresionista alemanaren aitzindaritzat jotzen da.

Charles Giblyn (Watertown, Nueva York, 1871ko irailaren 6a -- 1934ko martxoaren 14a) zuzendari eta aktore estatubatuarra izan zen, zinema mutuaren garaian aktibo egon zena. An Indian Legend pelikula zuzendu zuen 1912an, Broncho Film Company-ren western pelikula bat, Grace Cunard eta Francis Ford aktoreekin. Denera 98 film zuzendu zituen 1912tik 1927ra, eta 26tan aktore gisa aritu zen 1914 eta 1934 artean. Gainera, zazpi pelikularen gidoia idatzi zuen. Aktore jardun zen azken pelikula, This Side of Heaven, 1934ko otsailaren 2an estreinatu zen, hau da, hil eta hilabete eta erdira, Los Angelesen, Kalifornian. Hollywood-eko Hollywood Forever hilerrian lurperatu zuten. Giblyn izan zen Motion Picture Directors Association elkartearen sortzaileetako bat.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa