(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako unibertsitateetako udako ikastaroetan 34 prestakuntza-jarduera eskainiko dituzte osteguna, 2014.eko maiatzak 29


Programari datorren asteartean, ekainak 3, emango zaio hasiera, David Trueba zinemagileak Kondestablearen jauregian emango duen hitzaldiarekin


Transcripción textual del video

Nafarroako unibertsitateetako udako ikastaroen hamalaugarren edizioan 34 prestakuntza-jarduera antolatu dituzte ekainetik irailera. Ikastaroen gaiak askotarikoak dira, kulturaren, zientzien, historiaren, hezkuntzaren, zuzenbidearen, emakumearen, adingabeen, enpresaren eta merkatuen, lan-osasunaren eta lehen laguntzen arloekin erlazionatutakoak

Programari datorren asteartean, ekainak 3, emango zaio hasiera, David Trueba zinemagileak Iruñeko Kondestablearen jauregian emango duen hitzaldiarekin (19:30ean). Hitzaldiaren izena "Al otro lado del público" izango da eta zinemagileak aktore, gidoilari eta "La buena vida" edo "Soldados de Salamina" bezalako filmen zuzendari gisa izan duen esperientzia kontatuko du. Sarrera doakoa da, lekua bete arte.

2014ko udako ikastaroen kartela

Nafarroako unibertsitateetako 2014ko udako ikastaroen kartela ( irudia handitu )

Nafarroako unibertsitateetako udako ikastaroen hamalaugarren edizioan 34 prestakuntza-jarduera antolatu dituzte ekainetik irailera. Ikastaroen gaiak askotarikoak dira, kulturaren, zientzien, historiaren, hezkuntzaren, zuzenbidearen, emakumearen, adingabeen, enpresaren eta merkatuen, lan-osasunaren eta lehen laguntzen arloekin erlazionatutakoak.

Enplegu-bilaketa, adingabeen segurtasuna Interneten, urritasunen bat duten pertsonen autonomia eta babesa, adingabeak modu positiboan bideratzeko tresnak, emakumeek arteen arloan eta gizartean duten eginkizuna, Nafarroako aztarnategi arkeologikoak, hezkuntzaren kalitatea, animalien mundua, Palestina-Israel gatazka, estresaren kudeaketa lanean eta Gustavo Adolfo Becquerren figura bezalako gaiei buruzko ikastaroak eskainiko dira, baita interpretazio, dantza eta antzinako musikako tailerrak ere.

Programari datorren asteartean, ekainak 3, emango zaio hasiera, David Trueba zinemagileak Iruñeko Kondestablearen jauregian emango duen hitzaldiarekin (19:30ean). Hitzaldiaren izena "Al otro lado del público" izango da eta zinemagileak aktore, gidoilari eta "La buena vida" edo "Soldados de Salamina" bezalako filmen zuzendari gisa izan duen esperientzia kontatuko du. Sarrera doakoa da, lekua bete arte.

Eskaintzaren xehetasunak ostegun honetan aurkeztu dituzte prentsaurrekoan José Iribas Hezkuntza kontseilariak eta Fermín Alonso Iruñeko Udaleko Hezkuntzako eta Kulturako zinegotzi ordezkariak, baita ikastaroak antolatu dituzten unibertsitateen ordezkariek ere: Eloísa Ramírez Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) Unibertsitate Proiekzioko errektoreordea, Tomás Gómez-Acebo Nafarroako Unibertsitateko Ikasleen errektoreordea eta Iruñeko eta Tuterako Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren zentroetako zuzendariak, José Luis Martín eta Luis J. Fernández, hurrenez hurren.

Ikastaroak edonori zuzendurikoak dira, baita profesionalei ere, eta asko doakoak dira. Ekainak 16 eta irailak 24 bitarte izango dira Mutiloa (Aranguren), Lizarra, Erriberri, Iruña, Tutera eta Leyreko Monasterioan (Esa).

Antolaketan beste erakunde batzuek ere parte hartu dute, esate baterako, Sodepaz GKEak, Nafarroako Erdialdeko Garapen Partzuergoak, Nafar Ateneoak, ESIC Navarra-Club de Marketing erakundeak, Iruñeko Udalak eta Nafarroako Gobernuko hainbat unitatek esate baterako, Iruñeko Planetarioak, Kultura Departamentuak (Lizarrako Antzinako Musikaren Astea, Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdia, Nafarroako Organorako Musika Zikloa), Hezkuntza Departamentua eta Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua.

Udako ikastaroak, unibertsitate bakoitzeko

Nafarroako Unibertsitateetako udako ikastaroen hamalaugarren edizioa osatzen duten 34 jardueretatik hamaika Nafarroako Unibertsitate Publikoak antolatu ditu, hamar Nafarroako Unibertsitateak, zazpi Iruñeko UNEDek eta sei Tuterako UNEDek.

Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) honako ikastaro hauek antolatu ditu: Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdia. 'Imaginario: visualizar la palabra' tailer espezializatua (uztailaren 21etik 27ra), Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdia. Antzerkiko sorkuntza dramatikoa tailerra: aktore-narratzailearen teknika (uztailaren 28tik abuztuaren 3ra), Scratch/Byob hezkuntzako robotika eta programazioa (abuztuaren 18tik 29ra), Lizarrako Antzinako Musikaren 45. Astea: Dantza-tailerra, kontradantza barrokoa (irailaren 2tik 4ra), Palestina/Israel: bakerako bideak justizia oinarri (irailak 3 eta 4), Lizarrako Antzinako Musikaren Asteko konferentziak: 'El legado musical. Música y músicos en constante evolución' eta 'Laúdes, salterios y violas: los instrumentos de cuerda medievales en Navarra' (irailak 4 eta 10), Nafarroako Organorako Musikaren 29. Astea: 'El arte musical como punto de encuentro de la sociedad' (irailaren 16tik 20ra), Lan osasungarrien Europako kanpaina: estresa eta jazarpen sexuala bezalako eta sexuagatiko beste arrisku psikosozial batzuk kudeatzeko (irailak 18), PBL: Arazoetan oinarritutako ikaskuntza; lehen laguntzak, BBB eta alergien erreakzioengatiko larrialdietako jarduerak, eta Lehen Hezkuntzan softwarea programatzen ikastea arazoak ebazten trebatzeko. Scratch programa (iraila).

Nafarroako Unibertsitateak honako ikastaro hauek antolatu ditu: Zer dakizu animalien inguruan? (ekainaren 16tik 18ra), Fisika eta matematika guztientzat (ekainaren 24tik 27ra), modako marrazketa ikasteko tailerra (abuztuak 27 eta 28), Nafarroako ondarearen eta artearen katedrako ikastaroa: arteen mezenasak, prokuradoreak eta patroiak Tuteran (abuztua), Hezkuntzako kalitatea eta malgutasuna (irailak 2 eta 3), Autonomia pribatua eta urritasunen bat duten pertsonen babesa (irailak 5), Familia eta hezkuntza: erabakitzen, motibatzen eta komunikatzen jakitea (irailaren 22tik 24ra), Diziplina positiboa: curriculum bimodala ikaskuntzako emaitzak hobetzeko estrategia gisa (iraila) eta Gaitasun digitala: Europako estrategia, nazioarteko jardun onak eta ebaluazioa (iraila).

Iruñeko UNEDek zazpi prestakuntza-jarduera antolatu ditu: Gustavo Adolfo Becquer eta Erriberriko jauregia (uztailak 18), Historiako emakumeak (uztailaren 21etik 24ra), Berebiziko emakumeak. Lope de Vegaren "Las dos bandoleras" lanari lotuta (abuztuak 2), Afektu positiboa sustatzeko prozedurak (irailaren 8tik 10era), Nafarroako mirariak IV. Lur azpiko historia. Nafarroako arkeologia (irailaren 16tik 18ra), Helduei eraso egiten dieten adingabeak: nola esku har daiteke egoera horietan? (irailaren 22tik 24ra) eta Heziketa fisiko emozionala.

Amaitzeko, Tuterako UNEDek sei jarduera antolatu ditu: Marketin pertsonala: enplegua bilatzeko trebetasunak, saio bana Mutiloan (Aranguren) eta Tuteran (irailak 17), Neure enpresa sortu nahi dut, nondik has naiteke? (irailak 18), Banaketa-kanal berriak: ecommerce (irailak 18), Bi enpresa txiki eta ertain nafar nazioarteko merkatuan. Arrakastarako funtsezko elementuak (irailak 22) eta adingabeen segurtasuna Interneten (iraila).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa