(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak aldi baterako etxebizitza emango die kaleratzeen ondorioz gizartean baztertuta daudenei asteazkena, 2014.eko ekainak 11


Hasieran batean 33 higiezin aurreikusi dira, eta alokairu soziala aukeratu edo berritzeko irizpideak ere leundu egingo dira


Transcripción textual del video

Etxebizitza Sozialen Foru Funtsak aldi baterako higiezin bat emango die diru-sarrerak murrizteagatik alokairuko zein jabetzako etxebizitza galtzeko edo baztertuta geratzeko egoeran daudenei. Funts horrek 33 higiezin jarriko ditu pertsona horien eskura hasiera batean. Horietatik 18 Nafarroako Gobernuko bidezainen lehengo etxebizitzak dira, 15 Nasuvinsa enpresa publikoarenak, eta gainerako 15ak tokiko eta gizarte-erakundeen eskura jarri dira, premia dutenentzat izan daitezen.

Ezohiko neurri horretaz aparte, Nafarroako Gobernuak zailtasun ekonomikoak dituztenei dagoeneko eskaintzen dizkie laguntza ekonomikoak, haien etxean geratuta zorrei aurre egin ahal izan diezaieten. Zehazki, 2013an 3.000 familia baino gehiagori 2,35 milioi euro baino gehiagoko laguntza eman zien, hipotekak eta alkilerraren kuotak finantzatu ahal izateko, etxeetarako oinarrizko ekipamendua erosteko zein etxebizitza mantendu edo etxebizitza batera bizitzera joaten laguntzeko profesional baten laguntza izateko.

Etxebizitzen eraikina

Etxebizitza Sozialen Foru Funtsak aldi baterako higiezin bat emango die diru-sarrerak murrizteagatik alokairuko zein jabetzako etxebizitza galtzeko edo baztertuta geratzeko egoeran daudenei. Funts horrek 33 higiezin jarriko ditu pertsona horien eskura hasiera batean. Horietatik 18 Nafarroako Gobernuko bidezainen lehengo etxebizitzak dira, 15 Nasuvinsa enpresa publikoarenak, eta gainerako 15ak tokiko eta gizarte-erakundeen eskura jarri dira, premia dutenentzat izan daitezen.

Ezohiko neurri horretaz aparte, Nafarroako Gobernuak zailtasun ekonomikoak dituztenei dagoeneko eskaintzen dizkie laguntza ekonomikoak, haien etxean geratuta zorrei aurre egin ahal izan diezaieten. Zehazki, 2013an 3.000 familia baino gehiagori 2,35 milioi euro baino gehiagoko laguntza eman zien, hipotekak eta alkilerraren kuotak finantzatu ahal izateko, etxeetarako oinarrizko ekipamendua erosteko zein etxebizitza mantendu edo etxebizitza batera bizitzera joaten laguntzeko profesional baten laguntza izateko.

Halaber, Nafarroako Gobernuak aldi baterako beste bi neurri ezarriko dituela aurreikusi du, 2017ko abenduaren 31ra arte, etxebizitza sozialeko alokairu batera bizitzera joan edo berritzeko zailtasunak dituztenei laguntzeko. Hala, ez da beharrezkoa izango 3.000 euroko gutxieneko diru-sarrerak egiaztatzea alokairu-kontratua berritu edo luzatzeko. Gainera, egoera pertsonala, lanekoa edo ekonomikoa okertu zaiela adierazten duten maizterrek, aurreko urteko errenta-aitorpenean agertzen ez bada ere, alokairuaren % 75eko diru-laguntza eskuratu ahal izango dute urte berrirako.

Ekintza horiek Íñigo Alli Gizarte Politiketako kontseilariak eta Luis Zarraluqui Sustapeneko kontseilariak aurkeztu dituzte gaur, asteazkena, ekainak 11, egin den Gobernuaren saioa amaitzean.

Bi kontseilariek azken urtean euren departamentuek gauzatutako etxebizitza sozial eta babestuarekin erlazionatutako jarduera nagusien laburpena ere egin dute. Azken horien artean honako hauek dira azpimarratzekoak: etxebizitza babestuetako 3.126 familiei emandako 10,3 milioi euro, alokairuan emandako 249 etxebizitza babesturen sustatzaileentzako 7 milioi euro inguru eta etxebizitza babestuen 264 eroslerentzako 4,4 milioi euro.

Etxebizitza Sozialen Foru Funtsa

Etxebizitza Sozialen Foru Funtsa Sustapen kontseilariaren foru-agindu baten bidez arautuko da, eta diru-sarrerak murrizteagatik ohiko etxebizitza galtzean baztertuta edo hala geratzeko arriskuan dauden familiei aldi baterako etxebizitza emango zaie. Printzipioz, luzatu ezingo den hiru urteko denboraldian bizi ahal izango dira etxebizitzetan, gizarte-zerbitzuek kontrakoa gomendatzen dutenean izan ezik.

33 etxebizitza jarriko dira behar dutenen eskura, hasiera batean. Horietatik 23 Iruñean daude, 3 Irurtzunen, 2 Tuteran, 2 Mutiloan, 1 Barañainen, 1 Zizur Nagusian eta 1 Tafallan.

Etxebizitza horietan bizi ahal izateko, familiek IPREM indizea baino gutxiagoko diru-sarrera haztatuak izan behar dituzte, gizarteratzeko etxebizitzen programetan parte hartu behar dute, gizarteratzeko eta laneratzeko akordio bat sinatu behar dute eta azken hiru urteetan Nafarroan bizi behar izan dira.

Lehenengo urtean, familiek errentaren % 90eko diru-laguntza jasoko dute. Bigarren urtean % 75ekoa eta hirugarren urtean % 75 eta % 25 artekoa, dagokienaren arabera. Egoera sozioekonomikoaren arabera, gainera, Gizarte Politiketako ezohiko laguntzak jaso ahal izango dituzte komunitateko, berokuntzaren, uraren eta abarren gastuei aurre egin ahal izateko.

Bestalde, etxebizitza sozialen foru-funtsaren onuradunek jaso zutenean bezala mantendu beharko dute etxebizitza, oinarrizko gizarte-zerbitzuarekin elkarlanean aritu beharko dira egoeraren segimendua egiteko eta ezartzen diren elkarbizitza-baldintzak bete beharko dituzte.

Gogorarazi beharrekoa da Sustapen Departamentuak berriki 15 etxebizitza jarri dituela tokiko erakunde eta erakunde sozialen eskura, helburu sozialetarako erabili ditzaten. Horietatik lau Santa Lucia-ADSIS fundazioari eman dizkio, lau Gizakia Herritar/París 365 fundazioari, hiru Cáritaseri, bi Berriozarko Udalari, bat Gurutze Gorriari eta beste bat Down Sindromearen elkarteari.

Familiak euren etxeetan geratzeko laguntzak

Bestade, Gizarte Politiketako Departamentuak bazertuta edo hala geratzeko arriskuan daudenak euren etxeetan geratzeko ekimen batzuk bultzatu ditu. Horretarako, Departamentuak, iaz, 2,35 milioi euro baino gehiago eman zituen.

Premia horiei aurre egiteko, Gizarte Politiketako Departamentua Gizarte Integraziorako Etxebizitzen programa eta Gizarte Integraziorako Etxebizitza Alokatuen programa garatzen ari da, laguntza ekonomikoak ematen ditu ohiko etxebizitza (jabetzakoa edo alokairuan hartutakoa) mantentzeko, eta Etxebizitzaren arloko gizarteratze-taldea (EGT) finantzatzen du Iruñean eta eskualdean.

Gizarte Integraziorako Etxebizitzen eta Gizarte Integraziorako Etxebizitza Alokatuen programak Sustapen Departamentuarekin eta NASUVINSA enpresa publikoarekin elkarlanean gauzatzen dira, eta horien bidez etxebizitza sozial bat erosten edo alokatzen duten eta gizartean baztertuta dauden pertsonak gizarteratzeko laguntza profesionala ematen da. 2013an, Departamentuak 200.000 eurorekin finantzatu zituen programa horiek. 192 familiak parte hartu zuten eta ANAFE, Cáritas, La Majarí, Santa Lucía eta Secretariado Gitano erakundeak aritu ziren lankidetzan.

Gizarte Politiketako Departamentuak 1.984.874 euro ere eman zituen gizartean baztertuta edo hala geratzeko arriskuan zeuden 2.146 familiari laguntzeko. Familia horiek ezin zuten hipoteka edo errenta ordaindu, ezta etxebizitzetako oinarrizko ekipamendua ere. Aurtengo urtean, eta ekainaren 9ra arte, 963 familiak jaso dute laguntza hori, guztira 879.392 euro.

Azkenik, Etxebizitzaren arloko gizarteratze-taldeak (EGT) 170.529 euro jaso zituen 2013an Gizarte Politiketako Departamentuaren eskutik, eta etxerik gabe egoera larrian daudenei laguntzen die etxebizitza batean bizitzera joan daitezen. Orientazioko, esku hartzeko eta bitartekaritzako zerbitzuek mila pertsona baino gehiago artatu zituzten. Programa ADSIS Santa Lucía fundazioak kudeatzen du.

Sustapen Departamentuaren jarduerak

Sustapen Departamentuak premia dutenei etxebizitza babestua lortzeko gauzatutako jarduerei dagokienez, nabarmendu beharra dago, oro har, 2013an 10.379.127 euroren diru-laguntzak eman zituela etxebizitza babestuetako 3.126 familiarentzat eta beste 6.957.713 euro alokairuan hartutako 249 etxebizitza babesturen sustatzaileentzat.

Hartutako neurri zehatzen artean azpimarratzekoa da aipatutako sozietate publikoaren etxebizitzen alokairuen prezioa murriztu izana: 5 euro / metro karratu etxebizitzak, 50 euro / plaza garajeak eta 2 euro / metro karratu trastelekuak. Neurri horrekin % 14-17 murriztu da maizterren errenta, eta iragan maiatzean amaitu zen neurria etxebizitza guztietan aplikatzeko prozesua.

Erosteari dagokionez, aipatu beharra dago Nafarroa dela gaur egun diru-laguntzak etxebizitza babestuak erosteko behar denaren parean dituen autonomia-erkidego bakarra. Horretarako, Sustapen Departamentuak 4.424.610 euro eman zituen 2013an eta 264 eroslek jaso zituzten onurak guztira.

Gainera, Sustapen Departamentuko teknikariek adierazitakoaren arabera, joera positiboa nabaritu da etxebizitzen erosketari dagokionez. Zehazki, azken hamabi hilabeteetan 461 higiezin saldu dira, 2013an, aldiz, 299 saldu ziren, hau da, salmenten kopurua nabarmen egin du gora (% 50 baino gehiago).

Horri lotuta, azpimarratu behar da 2013ko irailean ohiko etxebizitza bihurtzea ez den beste baldintzarik gabe etxebizitza babestu hutsa erosi ahal izateko hartutako neurri iragankorrak eragin zuzena izan du etxebizitzen erosketan: hala, 2013an erositako 299 etxebizitzetatik 63 baldintzarik bete behar izan ez zutenentzat izan ziren (% 21,07) eta azken hamabi hilabeteetan saldutako 461 etxebizitzetatik 142tan ez da baldintzarik bete (% 30,8).

Azkenik, esan beharra dago 2013an eta 2014an BOE-en modulu-prezioa izoztu egin zela. Gaur egun, Departamentua 2015erako modulua ezartzen duen, 2016 eta ondorengo urteetakoa kalkulatzeko metodologia berri bat jasotzen duen eta Nafarroako etxebizitzen erregistro orokor bat sortzen duen lege-ekimen bat prestatzen ari da.

Kaleratzeen batzordea

Kaleratzeen arloko arreta-batzordea 2013ko otsailaren 6an sortu zen, eta eratu zenetik hartu duen neurririk garrantzitsuenen artean nabarmentzen da Hipoteka Bitartekaritzako Bulegoa. Familia-unitateari zuzenean egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik ohiko etxebizitzaren hipoteka ordaindu ezin duten herritarrei laguntzen die.

2012ko urrian ireki zenetik 672 familiari lagundu die. 380 kasutan bitartekaritza behar izan da, eta horietatik 341 adostasunera iritsita ebatzi dira, % 89. Gaur egun, bulegoak 93 espediente ditu irekita eta zerbitzuan laguntza eskatu duten familietatik bat ere ez da etxebizitzatik bota.

Bestalde, departamentuen arteko batzordea sortu zenez geroztik, 2013ko urrian, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiarekin eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioarekin batera, ohiko etxebizitzatik hipoteka edo errenta ordaindu ezin izateagatik kaleratutakoak eta gizartean bazertuta geratzeko arriskuan zeudenak detektatu eta artatzeko hitzarmena sinatu zen.

Kaleratzeek kaltetutakoen plataformetako (PAH) ordezkariekin eta finantza-erakundeekin ere harremanetan jarri zen batzordea kaleratzeen aurkako borrokan haien lankidetza izateko, eta kaleratzeak saihesteko formula gisa Hipoteka Bitartekaritzako Bulegoa erabiltzera bultzatu zituen. Halaber, finantza-erakundeei Nasuvinsak kudeatzen duen alokairuen funtsa proposatu zaie. Funts horretan erregistra ditzakete dituzten eta kaleratzeren bat jasan duten etxebizitzak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa