(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroak 110 milioi euro erabiliko ditu 2014-2020ko programa eragilean ekonomia eta enplegua aktibatzeko

asteazkena, 2014.eko ekainak 11


Zenbatekoaren % 50 EGEF eta EGFk Europako funtsek finantzatuko dute eta enplegu- eta prestakuntza-politiketarako, enpresa txiki eta ertainetan inbertitzeko eta ikerketa teknologikorako erabiliko dira batez ere


Nafarroako Gobernuak Ekonomia Departamentuak 2014-2020 denboraldian Europar Batasunaren egitura-funtsak, hau da, Europako Gizarte Funtsa (EGF) eta Eskualde Garapeneko Europako Funtsa (EGEF), gauzatzeko egindako oinarrizko proposamenaren berri izan du.

Proposamenak 26 neurri zehatz jasotzen ditu eta, horiek oinarri hartuta, Foru Komunitateak aurrera egin behar du hazkuntza adimendun, iraunkor eta integratzailearen alorreko Europa 2020 Estrategiaren adierazleak betetzeko bidean. Aurrekotuaren % 50 Nafarroako Gobernuak eta Europar Batasunak batera finantzatuko dute. 123.027.739,38 euro bideratuko dira proiektuen garapenera, esate baterako, ekonomia aktibatzeko neurriak ezartzera.

Zehazki, esleitutako aurrekontuaren % 90 (110.495.596,53 euro) jarduera ekonomikoa sustatzeko da, hiru eremu nagusitan:

- Enplegua eta langileen prestakuntza sustatzera bideratutako bost neurriek 39.484.307 euroko aurrekontua dute, eta EGF programan daude. Lehentasunezkotzat jo diren proiektuen artean daude prestakuntza-programak (15,8 milioi euro), langabetuen kontratazioa tokiko erakundeen bidez (11,5 milioi), enplegu sozial babestua baztertuta gertatzeko arriskuan dauden pertsonak kontratatuta (7,7 milioi), urritasunen bat duten pertsonen enplegua (3 milioi), eta enpresen ondorengotzarako laguntzak (1,2 milioi).

- Beste bost neurri, EGEf programa eragilean jasotakoak, enpresa txiki eta ertainen lehiakortasuna hobetzeko dira, eta 28.064.166,67 euroko aurrekontua dute. Zenbatekoaren zati handiena inbertsio produktibora da (25,6 milioi), baina enpresen jarduera nazioartera zabaltzeko neurriak (2 milioi), ekintzailetza bultzatzeko eta produktibitatea hobetzeko neurriak ere badaude (472.500 euro).

- Beste bloke batean, EGEF programa eragilean sartutakoa, I+G+B indartzeko neurriak daude, 12 guztira, eta 42.947.122,86 euroko aurrekontua dute. Zatirik handiena (31 milioi) enpresa eta ikerketa-zentroetan berrikuntza teknologikoa sustatzeko baliatzen da; beste zati batek (7,6 milioi) ikerketa biosanitarioa sustatzeko neurri zehatzak jasotzen ditu; eta azken neurriak finantza-bitarteko bat ezartzen du, Nafarroako industroa-sarean I+G+B sustatu behar duena, Sodenaren bidez.

Ekonomia aktibatzearekin zuzenean lotutako neurriez gain, EGEF programa erabileak beste bi helburu barne hartzen ditu: 10.857.142,86 euroko aurrekontua duen neurri multzo batek etxeetako eta enpresetako energiaren eraginkortasuna sustatzearen aldeko apustua egiten du. Bigarren neurri multzoak osasunaren alorrean tresna teknologikoak ezartzeko 1.675.000 euro erabiltzea proposatzen du.

Kontsultarako eta parte hartzeko prozesua zabalik dago

Oinarrizko proposamena egiteak Europar Batasunak araututako prozesua amaitzea dakar. Prozesu horretan, egoeraren diagnostikoa egin da (ebaluazio-txostenak), lehentasunak identifikatu dira (estrategia-dokumentuak) eta neurri zehatzak ezarri dira (programa eragileak).

Dokumentu horiek prestatzeko, sindikatuek, tokiko ekintza-taldeek, enpresarien elkarteek, Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioak eta Nafarroako Berditasunerako Institutuak osatutako kontsulta-talde batek parte hartu du.

Parte hartzeko prozesu horrek bigarren fase bati ekingo dio, eta helburua herritarren iritzia jasotzea da. Horretarako, programa eragileekin erlazionatutako gainerako agiriekin egin daitekeen bezala, deskarga daitekeen inprimaki bat sortu da horretarako gaitu den webean. Parte hartzeko epea datorren ekainaren 20ra arte egongo da zabalik.

Kontsulta egin eta parte hartzeko prozesua amaitzen denean, EGEF eta EGF programa eragileen azken proposamenak egingo dira eta Europako Batzordean entregatuko dira datorren uztailaren 22an. Europako egutegiaren arabera, 2014 urtearen amaierarako aurreikusi da programen onespena.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa