(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Baztan-Bidasoa ibaiko uhaldiaren uhinak Nafarroa atzean utzi du kalte gehiago eragin gabe ostirala, 2014.eko uztailak 4


Barcina Lehendakariak Elizondo bisitatu du uholdeek zer ondorio utzi dituen jakiteko


Elizondoko kale baten irudia gaur goizean. ( irudia handitu )

Baztan ibaiko uhaldiaren uhinak, ondoren Bidasoara pasa zena, lehenengoak hartzen duen izena Oronoz-Mugairitik aurrera, Nafarroa atzean utzi du inolako kalte larri gehiago eragin gabe Bortziriak eta Malerreka inguruan.

Arrazoi hori dela-eta, Nafarroako Gobernuak larrialdi-planaren 1. maila desaktibatu du dagoeneko.

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcinak Elizondo bisitatu du arratsaldeko lehen orduan, gehien kaltetutako udalerria, goizeko lehen orduan Baztango ibilguak gainezka egin ondoren sortutako kalteak ezagutzeko. Harekin batera izan dira, bigarren lehendakariorde Juan Luis Sánchez de Muniáin eta Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilari Javier Morrás.

Lehendakaria Elizondoko alkate Garbiñe Elizegirekin bildu da eta, jarraian, Jaime Urrutia kalera jo du, udalerriko kale nagusira; han kaleak nahiz lokalak garbitzen eta hondakinak kentzen ari ziren bizilagun nahiz merkatariekin solasean aritu da. Jendea bertatik aterarazi duten liburutegia ere bisitatu du, urak barnealdea kaltetu baitu.

Lehendakariak aipatu duenez, "orain kalteak ebaluatzeko unea da eta normaltasuna berreskuratzeko lan egiteko unea". Lehendakaria egoera zailean zeuden bi pertsonen erreskateaz aritu da ere eta segurtasun nahiz larrialdietako ekipoen koordinazio ona goraipatu ditu.


Barcina Lehendakaria eta Morrás kontseilaria, kaltetutako bizilagunekin. ( irudia handitu )

Gune batean lokalizatutako ekaitza

Uholdeak Baztan ibaiko urak gainezka egin dutelako sortu dira, "gune batean lokalizatutako ekaitz konbektiboa" izeneko meteorologia-fenomeno batek sortutakoa, hau da, ur-kopuru garrantzitsua pilatzen duena lokalizatutako gune batean; oraingoan Baztanen izan da, eta bereziki Elizondo aldean. Zehazki, 107 l/m2 utzi ditu Gorramendiko estazioan eta, kopuru horretatik, 37 l/m2 05:50 eta 06:50 artean.

Baztan ibaiaren emariak, ur-emaria neurtzeko estazioak jasotakoa, errekor berria jarri du 1980an abian jarri zenetik, 2009 eta 2011ko uholdeetan jasotakoak gaindituz. 05:00etan 0,4 metroko altuera zuen eta 09:50ean, berriz, 4 metrokoa (355,33 m3/seg-ko emaria).

Kaleak, etxabeak era eraikinak hartu ditu urak, kalte handiak eraginez. Beste jarduera batzuen artean, zazpi pertsona erreskatatu behar izan dira eta jendea aterarazi dute etxebizitza, osasun-zentro eta liburutegitik, bai eta Doneztebeko industrialdetik ere. Urak, gainera, errepideak moztu ditu, eta zenbait puntutan argindarrik ez izatea.

Erreskateak eta jendea ateraraztea

Goizeko lehen ordutik, Nafarroako Gobernuak Larrialdiko Planaren 1. maila aktibatu du. Maila horrekin gune lokalizatuetan uholdeak gertatu diren egoerak zehazten dira, eta, hala, leku horiek artatuko direla ziurta daiteke kaltetutako toki horietan eskuragarri dauden baliabide guztiak erabiliz.

Nafarroako Larrialdien Agentziak inguru horietara bidali ditu: Oronozko eskualdeko suhiltzaile-etxeko suhiltzaileak, Uretako Erreskate Taldea, beste suhiltzaile-etxe batzuetako 20 agente eta Udaltzaingoaren bederatzi patruila.

Agenteek bi erreskate konplikatu egin behar izan dituzte kaltetutako pertsonek zer arrisku zuten ikusirik. Elizondoko igerilekuetan gertatu da lehenengoa: langile bat zodiak batekin eta palekin erreskatatu behar izan dute, eta agenteek ordubete behar izan dute harengana heltzeko; beste hiru pertsona ere atera behar izan dituzte, nahiz eta arrisku gutxiago zuten. Beste erreskate konplikatua Elizondoko egoitzako behe-solairuan egin da: agenteak langilearengana urpekarien buzoak erabiliz iritsi dira.

Gainera, adineko beste bi pertsona etxabeetatik atera behar izan dituzte eta Arizkungo gazteen kanpamentu bateko parte-hartzaileek kanpora atera behar izan dute beren kasa.

Urak zenbait eraikinetako jendea aterarazi du, Elizondoko osasun-zentrorik esaterako; bertako larrialdiko kasuak Iruritako instalazioetara bideratu dituzte eta artapenari eusten zaio ere Oronozkoan. Horri dagokionez, Osasun Departamentuak zentroa gaur arratsaldez berriro irekita egotea aurreikusita zuen, ekipo elektrogeno bat jaso bezain laster, larrialdiak artatzeko. Ohiko hitzorduei astelehenean edo asteartean ekingo zaie berriz.

Kalte handienak Elizondon sortu badira ere, uholdeak izan dira ere Beartzun, Gartzain, Erratzu, Arizkun eta Donezteben; azken horretan industrialdea hustu egin behar izan da gas-tanga urak hartu eta jario bat sortu ondoren.

Goizean zehar, Baztan ibaia bere ibilgura itzuli da, uhaldiaren uhina Bortziriak eta Malerrekara heltzen zen bitartean, urak Bidasoa ibaian isurtzean. Inguru horretan, hala ere, ez da kalte larririk gertatu, batzuetan urak gainezka egin eta errepidean aldi baterako mozketak egin arren.

Egunean zehar ere goizean moztuta geratutako errepideak normaltasunera itzuli dira. 14:21ean, soilik kaltetuta zeuden, M-135 Iruña-Frantzia errepidea, 55 eta 60 kilometroen artean ordezko pasabidea izanik, NA-2600 (Erratzu-Frantzia), 2. kilometroan, eta NA-2330 (Urrotz Hiria-Erro).


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa