(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ikus-entzunezko ikuskizun batekin eta musika-emanaldi batekin hasiko da ostiral honetan Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdia osteguna, 2014.eko uztailak 17


22:15ean, ikus-entzunezko ikuskizun bat proiektatuko da gazteluaren pareta batean eta, 22:45ean, "La Banda de Lázaro" lanaren antzezpena egongo da ikusgai


La Banda de Lázaro lanaren antzezpena

Pedro Miguel Martínez aktorea "La Banda de Lázaro" lanaren antzezpenean ( irudia handitu )

Ostiral honetan, uztailak 18, hasiko den Erriberriko Antzerki Klasikoaren Jaialdiaren 15. edizioari hasiera emateko egunean ikus-entzunezko ikuskizun bat eta zuzeneko musika izango duen antzezlan bat eskainiko dira, Juan Luis Sánchez de Muniáin Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak ostegun honetako prentsaurrekoan jakinarazitakoaren arabera.

"La Banda de Lázaro" izan da jaialdiaren irekiera-ekitaldirako aukeratu den lana. La Cantera Producciones Teatrales konpainiaren eta Erriberriko Udal Musika Bandaren ekoizpena da. 22:45etik aurrera ikusi ahal izango da La Cava agertokian, Joyas de Palacio zikloaren barruan. "Tormesko itsumutila" obra literario klasikoaren moldaketa da, eta zuzeneko musika izango du lagun.

Horren aurretik, Teobaldoen plazan, gazteluaren pareta batean proiektatuko den "Lucem Diem Festum" lana egongo da ikusgai. Ikus-entzunezko proiekzioa Ángel Sandimasek zuzendutakoa da eta Kontxi Lorenteren soinu-banda du. Erdi Arotik oraingo egunetara arteko ibilbidea erakutsiko du, irudien, musikaren eta antzerkiaren bidez. 22:15ean hasiko da eta sarrera doakoa izango da.


Bideo-mapping

Bideo-mapping bidezko ikuskizuna Erriberriko gazteluan proiektatuta ( irudia handitu )

Bideo-mapping proiekzioa eskainiko denez, uztailaren 18an, 19an, 25ean eta 26an La Cavan antolatutako antzerki-ikuskizunak ordu laurden atzeratuko dira (22:30ean izan ordez 22:45ean izango dira), antzezlanez gozatu nahi dutenek bi ikuskizunetarako aukera izan dezaten.

Bi emanaldien xehetasunak prentsaurrekoan aurkeztu dituzte Pedro Miguel Martínez aktoreak eta Carlos Lizarazu Erriberriko Udal Musika Bandako zuzendariak, baita Ángel Sandimas artista digitalak, Kontxi Lorente konposagileak eta Yolanda Osés Kultura Departamentuko Artearen Hedapenaren Ataleko buruak ere.  

Ostiraleko eguna osatzeko, irekiera-ekitaldi formala egingo da paradore nazionalean, Gustavo Adolfo Bécquer poeta erromantikoak, Nafarroako herrian egindako egonaldian idatzitako saiakera batean agertutako inpresioetan oinarrituta, Erriberrirekin izandako lotura aztertzeko hitzaldiak.

Nafarroako Gobernuak antolatutako jaialdiaren programa abuztuaren 2ra artekoa da. Guztira 25 jarduera antolatu dira, besteak beste, ikuskizunak, hitzaldiak eta tailerrak, estatuko konpainia nabarmenen eta Nafarroako taldeen eskutik.

Banda de Lázaro

"Banda de Lázaro" La Cantera Producciones Teatrales konpainiaren eta Erriberriko Udal Musika Bandaren ekoizpena da. Obra Antonio Lagunak zuzendurikoa da eta "Tormesko itsumutila" obra literario klasikoaren moldaketa da, Antonio Serrano antzerkigileak eginikoa.

Pedro Miguel Martínez da Lazarorena egiten duen aktorea, eta Erriberriko Udal Musika Bandak zuzeneko musika eskainiko du Carlos Lizarazuren zuzendaritzapean.

Lanak Lazaroren istorioa kontatzen du. 40ko hamarkadaren amaieran, Espainian gosete handia zegoen garaian, musika-ikuskizun bat sortu zuen bere bandarekin, Espainiako herrietako plazak artez elikatzeko.

Umorez, pasodoblez, tangoz eta musika herrikoiz betetako obra da, eta bandak Espainiako literaturako klasiko handienetako bat den Tormesko itsumutilaren istorio berezia birsortzen du.

Lucem Diem Festum

"Lucem Diem Festum" bideo-mapping ikuskizuna Ángel Sandimas errealizadore eta artista digitalaren eta Kontxi Lorente musikagile eta konposagilearen lana da. Gazteluaren paretetako batean proiektatuko den ikus-entzunezko emanaldia da. Erdi Arotik oraingo egunetara arteko ibilbidea erakutsiko du, irudien, musikaren eta antzerkiaren bidez.

Esperientzia zabala dute animazio digitalaren alorrean; gainera, Toledoko I. nazioarteko Lux Greco bideo-mapping lehiaketako klip irabazlearen erralizadoreak dira. Jaialdirako, Erriberriko Gazteluaren Erdi Aroko itxurara egokitutako lana aurkeztu dute, ikuskizunerako bereziki konposatutako musika lagun izango duena.

Ikus-entzunezko emanaldia proiektatzeko Erriberriko paradore nazionalaren laguntza jaso da.

Bécquer poetaren eta Erriberriren arteko lotura

Nafarroako unibertsitateetako udako ikastaroen 14. edizioa ere abian denez, jaialdiak bi hitzaldi antolatu ditu Gustavo Adolfo Bécquer poetak Erriberrirekin duen lotura aztertzeko, Nafarroako herrian egindako egonaldian idatzitako saiakera batean agertutako inpresioetan oinarrituta.

Monografikoa bi hitzaldik osatuko dute, eta uztailaren 18an izango da, ostirala, Errege Jauregiko Errege Aretoan. "Gustado Adolfo Bécquer eta Erriberriko Errege Jauregia" izenburua izango du. Sarrera doakoa da, lekua bete arte.

Lehenaren izenburua "El Romanticismo. Gustavo Adolfo Bécquer y Navarra" izango da, 18:15ean, eta Manuel Motilva Filosofian eta Letretan lizentziatutakoak emango du. Bigarrenaren izenburua "Bécquer y Olite. Castillo Real de Olite. Notas de un viaje por Navarra" izango da, 19:15ean, eta Javier Corcínek emango du, ikastaroaren zuzendari eta Erriberriko historian aditua denak.

Programa Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko UNEDek antolatu dute Nafarroako Erdialdeko Garapen Partzuergoarekin elkarlanean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa