(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Gobernuak Izarbeibarko udalerrietako ur-hornidura hobetuko du 2,4 milioi eurorekin asteartea, 2014.eko uztailak 22


Barcina Lehendakaria obren hasiera ikustera joan da; 11 kilometroko hoditeria eta ponpaketa-estazio berriak eraikiko dituzte


Lehen harria jartzen

Barcina Lehendakaria, hoditeria berrirako lehen harria jartzeko ekitaldian ( irudia handitu )

Barcina Lehendakaria, hoditeria berrirako lehen harria jartzeko ekitaldian
Nafarroako Gobernuak 2,4 milioi euro inguru emango ditu Izarbeibarko Mankomunitatea osatzen duten udalerrietako uraren hornidura hobetzeko. 11 kilometroko hoditeria eta bi ponpaketa-estazio berri eraikiko dituzte besteak beste. Sinbolikoki hasi dituzte obrak astearte honetan lehen harria jartzeko ekitaldian.

Gesalazko kiroldegian egin den ekitaldian, Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakaria, José Javier Esparza Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilaria, María Teresa Iradiel Izarbeibarko Mankomunitateko lehendakaria eta María Vicenta Goñi Gesalazko alkatea izan dira. Horiez gain, Francisco Pérez Toki Administrazioko zuzendari nagusia eta Sergio Pérez Izarbeibarko Mankomunitateko Bulego Teknikoko burua ere izan dira bertan.

Construcciones Luciano Elcarte S.L. enpresak egingo ditu lanak datozen sei hilabeteetan. 3,6 milioi euroko aurrekontua du eta zenbateko horretatik 2,4 milioi euro Nafarroako Gobernuak emango ditu, 2009-2012ko Toki Inbertsioen Planaren bidez. Finantza daitekeen aurrekontuaren % 80 da zenbateko hori.

Obrei esker, Izarbeibarko Mankomunitateko herri guztietako ur-hornidura hobetuko da, hau da, Artaxoan, Artazun, Berbintzana, Ziraukin, Gesalatzen, Girgillao, Larraga, Mañeru, Mendigorria, Miranda Arga, Obanos, Gares eta Jaitzen. Errezuko (Deierri) ur-hornidura ere hobetuko da, Mankomunitatean sartuta egon ez arren ere.


Lehendakariaren mintzaldia

Barcina Lehendakaria bertaratutakoei hitz egiten ( irudia handitu )

Hoditeria berria

Hoditeria egingo da Errezuko iturburutik Allozko komenturaino ura eramateko. Han, Ziraukiko edateko ura tratatzeko instalazioraino ura eramaten duen hodiarekin batuko da. Ziraukiko instalaziotik banatzen da ura Izarbeibarko Mankomunitatea osatzen duten udalerri gehienetara.

11 kilometroko hoditeria berria Allozko urtegiaren (Gesalatzen) ezkerraldean eraikiko da eta Mankomunitatea osatzen duten herrietara ura banatzen duten egungo bi hodiak ordeztuko ditu (egungo Izarbeibarko Mankomunitatearekin batu ziren Santa Cruzeko eta Izarbeibarko lehengo mankomunitateei dagozkienak).

Orain dauden hodiak 70eko hamarkadan eraiki ziren mikrozementuarekin. Materiak zurruna eta erraz haustekoa da, eta Allozko urtegiaren eskuinaldetik pasatzen dira. Ezkerraldea baino ezegonkorragoa denez eta azken negu eta udaberrietako eurite handien ondorioz bereziki, hausturak gertatu dira eta, ondorioz, zaila izan da inguruko herrietara ura banatzea.

Beste jarduera batzuk

Errezeuko iturburuko ura biltzeko sisteman hobekuntzak egitea ere jasotzen du proiektuak, kontrolerako elementuak jarrita eta sarbidea egokituta, baita Errezun dagoen ponpaketa-estazioa handitzea ere. Zehazki, Ziraukiko edateko ura tratatzeko instalaziora segundoko 100 litro banatzeko bi ponpa berri jarriko dira.

Errezuko estaziora iristen den ura bi bidetatik banatzen da herrietara. Alde batetik, aipatutako hoditeria nagusia dago, Ziraukiraino iristen dena. Handik, Mankomunitateko herri guztietara banatzen da ura, Gesalatzera izan ezik. Gesalatzek bere hoditeria du, eta Argiñaon eta Leraten egingo diren bi ponpaketa-etxola berri eraikita hobetuko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa