(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foru Komunitateak 49.500 langabetu erregistratu ditu bigarren hiruhilekoan, eta estatuko tasarik baxuena du, % 15,88 osteguna, 2014.eko uztailak 24


Iaz baino 8.400 pertsona gutxiago dira, eta aurreko hiruhilekoan baino 4.300 gutxiago, BAIren arabera


Langileak

Nafarroak 49.500 langabetu erregistratu zituen 2014ko bigarren hiruhilekoan, eta langabezia-tasarik baxuena duen autonomia-erkidegoa da, % 15,88ko tasarekin; Espainia osokoa, aldiz, % 27,47koa da, gaur argitaratu diren Biztanleria Aktiboaren Inkestako datuek adierazitakoaren arabera.

Duela urtebete (57.900 langabetu) baino 8.400 langabetu gutxiago daude eta, 2014ko lehen hiruhilekoarekin alderatuta, 4.300 gutxiagoa; orduan 53.800 izan ziren. Langabezia-tasa 2,52 eta 1,24 puntu murriztu da, hurrenez hurren. Nafarroako emakumeen langabezia-tasa % 16,34koa da, autonomia-erkidego guztietatik bigarren baxuena. Nafarroako 252.100 etxeetatik 16.800k kide guztiak dituzte langabezian.

Lourdes Goicoechea lehen lehendakariorde eta Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enplegu kontseilariak esan duenez, "nolabaiteko hobekuntzaren eta hazkuntzaren joera egiaztatzen ari dira datuak pixkanaka. Bigarren hiruhileko honetan, 4.300 pertsona gutxiago daude langabezian eta estatuan langabezia-tasarik baxuena duen komunitatea izaten jarraitzen dugu. Langabezia-tasa puntu bat baino gehiago murriztu dugu".

"Goiz da oraindik optimista izateko, egungo egoera konplikatua delako, ez bakarrik ekonomiaren alorrean. Ekonomia orokorrak eragin handia izan dezake, eta munduko gatazka larriek eraginak izan ditzakete gugan. Hala ere, gaur jakin ditugun adierazleek iaz baino itxaropentsuago egotera animatzen gaituzte, izan ere, 8.500 pertsona inguru gehiago zeuden langabezian". Horrez gain, zera esan du: "Datuen arabera, aurrera egiten ari gara susperraldirako bidean, nahiz eta oraindik goiz izan eta enplegua sortzen ahalegintzen jarraitu behar dugun".

Jaitsiera handiagoa industrian eta lehen enpleguaren zain daudenen artean

Sektoreka, urteko lehen hiru hilebeteekin alderatuta, industrian eta oraindik lanik egin ez dutenen artean izan da handiena jaitsiera. Bi kasuetan 1.400 langabetu gutxiago daude. Horien atzetik daude zerbitzuen (1.100 langabetu gutxiago) eta eraikuntzaren (500 gutxiago) sektoreak. Nekazaritza, aldiz, 100 pertsona gehiago daude langabezian.

Sexuei erreparatuta, hiruhilekoen arteko jaitsiera handiagoa da emakumeen artean (3.500 gutxiago) gizonen artean baino. Kontrakoa gertatu da urte arteko aldakuntzan, izan ere, murriztu den langabetuen kopurutik, 5.400 gizonezkoak dira eta 3.000 emakumezkoak.

Adinari dagokienez, 25 urtetik beherakoen langabezia % 48,08koa da (% 53,12 Espainian), 25 eta 54 urte artekoena % 14,56koa (% 22,82 Espainian) eta 55 urtetik gorakoen % 10,23 (% 19,60 Espainian).

262.000 pertsona lanean

BAIren datuen arabera, Nafarroan 262.000 pertsona daude lanean, lehen hiruhilekoan baino 1.700 gehiago (hazkuntza % 0,65ekoa da) eta iaz baino 5.300 gehiago (hazkuntza % 2,08koa da). Zerbitzuen (2.900) eta eraikuntzaren (900) sektoreetan hazi da lanean dauden herritarren kopurua eta industrian (1.500) eta nekazaritzan (600) txikitu da.

Nafarroako jarduera-tasa % 59,75ekoa da eta estatukoa % 59,63koa. Gizonezkoen jarduera-tasa % 65,77koa da eta emakumezkoena % 53,86koa.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
2014ko 2. hiruhilekoko BAI 
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa